logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Irunen egindako ekitaldiak - 2010

Logo merka bidasoa

2010ko abenduak 12

2010ko 2. eskuko merkatua

Languntza oficialak gure ekitaldiak egiteko ez ditugulako, parte hartzea erabaki dugo 2. eskuko merkatuan abenduaren 12an Uranzu frontoian goizeko 10 etatik 14etara.

Zure familiarrak eta lagunak inbitatu! Beti zerbait interesgarriak aurkituko dute.

Guk ez gara saltzaileak, zuek erosiko duzuenak zarete eta errepublika izabaziko duena.

GORA ERREPUBLIKA  !!

Azaroak 7, 12:30etan

Iaz bezala, 1936ko abuztuan hildakoen omenaldia egingo dugu pikoketan.

Musika, txalaparta, lore sorta... eta Pikoketako jatetxean janaria.

Omenaldiaren informazioa eta argazkiak

Gertatu zenari buruzko informazio gehiago

Urriak 23

Irunen frankismoaren biktimen aldeko omenaldi-ekitaldia

Lekua: Ensantxe Plaza

Ordua: 18:00

Baleuko zinema eta telebistako produkzio-etxeak “Memoriaren autobusa” abiarazi du; autobusa Euskal Herriko hainbat hiritatik igaroko da eta  “Estrellas Que Alcanzar” filma aurkezteaz gain, bide batez, tokian tokiko frankismoaren biktimei omenaldia eskainiko die.

Filmaren istorioa Saturrarango kartzelan kokatzen da, gerra zibilaren garaian eta ondorengo lehen urteetan, eta emakume-presoen eta kendu zizkieten haurren egoeran ardaztuta dago. 4.000 emakume baino gehiago igaro ziren presondegi hartatik, eta 177 heriotza erregistratu ziren, haietatik, 59 umeak izan ziren.

Filmearen Informazioa

Gure Elkarteak eta Lubakiak hainbat ekitaldirekin babestuko dute Francoren estatu-kolpearen ondotik Irunen eraildakoen aldekoen omenaldia. Besteak beste: musika, hainbat pertsonaren hitzaldiak, eta abar izango dira.

Omenaldiaren informazioa eta argazkiak

Argazki Lehiaketako kartela

2010ko ekainak - urriak

I. Argazki Lehiaketa Errepublikarra

Elkartearen ekitaldien artean hurrengo udaberrirako I. Argazki Lehiaketa Errepublikarra iragartzen du. Lehiaketa honen xedea balio errepublikarrak ezagutaraztea eta sustatzea da.

Oraingo honetan, lehiaketarako hautatutako gaia hauxe da: “Askatasuna”.

Informazioa, Oinarriak eta irabazlearen argazkiak

Pelikulako kartela

Urriak 15

"Septiembre del 75" filmaren proiekzioa

Lekua: Amaia Kultur Zentroa

Ordua: 20:00

Sarrera: doan

Dokumental hau 2009ko SEMINICIn estreinatu zenean, beste emanaldi bat eskaini behar izan zuten antolatzaileek, publikoak eskatuta.  "Tiempo de Historia" atal dokumentaleko Epaimahaiak emandako bigarren saria lortu zuen.

Pelikulako kartela

Florrek, Xose Humberto Baenaren arrebak, bizitzako azken urteetan bere gurasoen bizitza ezaugarritu zuen borroka nekaezinean jarraitzen du; alegia, anaiaren errugabetasuna eta oroitzapena aldarrikatzen. Xose Humberto FRAPeko militantea zen, eta fusilatuta hil zen 1975eko irailaren 27an, Gerra Kontseilu Sumarisimo baten ondoren, frankismoaren amaiera aldera. Lucio Rodriguez polizia armatua hil zuen atentatuagatik salatu zuten. Prozesuan, ez zuten aurkeztu ez froga materialik ez lekukorik. Xose Humbartok beti esan zuen bere familiarren aurrean bera errugabea zela.

Pelikularen informazio osoa honetan aurki dezakezu

Proiekzioen argazkiak

Beste hainbat proiekzio

Urriaren 22an 20:00ean Muaran, Santiago de Compostela kalean. Hondarribian

Azaroaren 3an, 19:30ean, Kabigorrin Peña kalean. Irun

Irailak 10, 11 eta 12

Red Comète-en jardueretan lagundu eta parte hartzea

Urtero, orain dela zazpi urtez geroztik, Red Comètek omenaldia antolatzen dio 1941 eta 1945 urte artean izan zen izen bereko isilpeko erakundeari. Erakunde hark, nazien lurraldean erortzen ziren pilotu aliatuak jasotzea zuen helburu, salbatu eta beren lurraldeetara eraman ahal izateko.

Jardunaldiaren kronika eta argazkiak

Maiatzaren 28 eta 29an

Miguel Hernandezen kartela

Omenaldia Miguel Hernandezi

Poetaren jaiotzaren 100 urteurrenean, gure elkarteak omenaldi bat antolatuko du zenbait ekitaldiekin:

Hilak 28: Kabigorri Ateneoan, La Fragua taldearen flamenko errezitaldia.

Hilak 29: Irungo Udalaren Musika Kontserbatorioko auditorioan, Manuel Salgueroren kontzertua

Jardunaldian, kantak entzun eta haren poemak irakurriko dira hiriko hainbat lekutan.

Informazio gehiago. Bideoak eta argazkiak

Prentsaurrekoa. Diario Vasco (2010-05-22)

Artikulua Diario Vascon (2010-05-30)

Maiatzaren 15ean

Elkartasuna herri palestinarrarekin Nakban

"Nicolas Guerendiain" Irungo Errepublikarren elkarteak babestu egiten ditu herri palestinarrarekiko elkartasuna adierazteko eta Nakba oroitzeko ekintzak.

Horregatik, atxikimendua agertzen du Irungo Zabaltza plazan, hilaren 14an, ostiralean, 19:30ean egingo den elkarretaratzearekin

Maiatzaren 15ean Israelgo estatu sionistak bere independentziaren adierazpen unilaterala ospatuko du. Palestinarrek, ordea, Nakba (hondamendia) gogoratuko dute: 700.000 errefuxiatu (gaur egun 4 miloi baino gehiago), 400 herri baino gehiago suntsituta eta Deir Yassin bezalako sarraskiak, non herritarren % 90a gogorki erahila izan zen,haien artean 30 haurtxo ur putzutzan bota eta lehergailuz erahilak izan ziren.

Prentsaurrekoa Diario Vascon 2010/05/14

Israeli boikot akademikoa eta kulturala egiteko manifestua

Maiatzak 6 19:30 etan

Jesus Burgueraren liburuaren aurkezpena:"El Emir"

Lekua: Kabigorri Ateneoan

Jesús Burguera

Jesús Burguera (Donostia-San Sebastian, 1954) Donostia, Madrid, Lausana eta Parisen bizi eta lan egin du. Finantziar merkatuetan ekonomista espezializatuta dago, eta azken 20 urteetan arlo honetan lan egin du. Zenbait lan idatzi du boltsa, krisiak, finantzak... ri buruz. Hau bere lehen nobela da.

EL EMIR. Madrid, 2004ko martxoa. Marc Bruc gizon mistoriotsu baten zeregin bat jaso du. Bere izena Joseph Muruas da eta New York Timesen izenean hitzegiten duela esaten du. Marc eta bere taldeak erreportai bat inmigranteen lanei buruz egitea nahi du. Ez dirudi lan gogorra izango denik, lanagatik eskeinitako dirua izan ezik: ehun mila euro. Marc onartzen du. Ondoren, Lavapies auzoaren kaleetatik ibiltzen da eta gero aktualitatean egongo den lokutorio bat bisitatezn du. Zerbait ez dator kontuarekin. Aste bat falta da trenen leherketarako.

EL EMIR erreal eta gertagarri aspijokoetan sartzen da martzoaren 11ko atentatuaren inguruan.

Informazio gehiago

Aurkezpenaren argazkiak

Haunditzeko klik egin argazkian

 

2010eko apirila 22an

Elkarrizketa

Elkarteko kideekin elkarrizketa-solasaldia Txingudi Telebistan

Apirilaren 22an, Txingudi Telebistako "Hablando claro" saioan, Josetxo Arrietak aurkeztuta, elkarrizketa-solasaldia egin zuten gure elkarteko kide batzuekin. Errepublikaz, Memoria Historikoaz eta abarrez hitz egin zuten.

Hemen, programa horretako lehenengo zatiko bideo batzuk ikus ditzakezu.

Apirilaren 11an, 12:30etatik

II Errepublikaren 79 urteurrenaren ospakisuna

12:30etik aurrera, Errepublikarren antzinako Zentrotik (Ensantxe plaza), Martxa Errepublikarra irtengo da. Irungo kaleetan zehar abiatuko da eta Urdanibia plazan amaituko da; plazan, txalapartaren soinuarekin harrera egingo zaio martxari. Komunikatu bat irakurriko da eta ohorezko aurreskuaren ondoren, Jaime Rodriguez Salis bandera errepublikarra jasoko du, Riegoren ereserkiaz lagunduta.

Jarraian, Herri-Bazkaria egingo da Vagón de Cola jatetxean. Prezioa: 25 €. Izena emateko, web orrialdearen bidez edo telefono honetan: 669 075423. Menua

Herri osoan animatzen dugu bandera errepublikarrak jartzera balkoietan.

Informazio gehiago eta argazkiak

jakinarazpena banderari erasoaren

Informazioa Diario Vascon (2010-04-13)

2010eko apirilaren 14an

Bandera jaistea. 20:30ean

Jaiaren kartela

Apirilaren 10an, 16:00etatik aurrera

Jai Errepublikanoa

Lekua: Urdanibia plazan

16:00etik aurrera, Bidasoako Graffiti III. Lehiaketa. Lehiaketaren oinarriak

Lehiaketaren argazkiak eta bideoak

Arratsaldean "Fatxari tiro egin" ere jarriko da.

Artikulua Diario Vascon (2010-04-11)

Kontzertu errepublikarra, eskualdeko talde hauek izango dira protagonista: Mamut, Melmac, Sangre de mono eta Neutral Kick. Emanaldien baino lehen Graffiti lehiaketaren emaitza jakinaraziko da eta sariak emango dira. Taldeei buruzko informazioa

Kontsertuaren argazkiak eta bideoak

“II. Literatur Lehiaketa Errepublikarra Gazteentzat” lehiaketaren saria ere, irabazleari emango zaio.

Argazkiak eta bideoak

Erakusketaren kartela

Martxoak 29etatik Apirilak 11ra

Erakusketa "Prentsa Errepublikan"

Lekua: Euskadiko Kutxaren Erakusketa Aretoan

Ordutegia:

  • LANEGUNAK: 18:30etatik 20:30etara
  • LARUNBATAK, IGANDEAK ETA JAI EGUNETAN
    • Goizeetan: 11:00etatik 13:00etara
    • Arratsaldeetan: 17:00etatik 20:00etara

Apirilaren 12tik 25era Kabigorri Ateneoan ikusi ahal izango da.

Informazio gehiago. Erakusketaren inaugurazioren argazkiak eta bideoak

Prentsaurrekoa Diario Vasco eta Noticas de Gipuzkoan(2010-03-28)

Inaugurazioa Diario Vascon (2010-03-30)

Artikulua Diario Vascon (2010-04-03)

Literatur lehiaketako kartela

2009ko abenduak - 2010eko apirilak

II Literatur Lehiaketa Errepublikarra Gazteentzako

Elkartearen ekitaldien artean hurrengo udaberrirako II Literatur Lehiaketa Errepublikarra Gazteentzako iragartzen du. Lehiaketa honen xedea balio errepublikarrak ezagutaraztea eta sustatzea da, batez ere gazteen artean.

Informazioa eta Oinarriak

Ipuin Irabazlea (16 urtetik 25 urte arte). Idazlea: Jorge Berné Ortín

Ipuin Irabazlea (12 urtetik 16 urte arte). Idazlea: Andrea Tomé Yanez

Sari banaketaren bideoa eta argazkiak

Manifestazioaren kartela

Otsailaren 7an

Donostiako EBko Lehiakortasunaren Gailurraren aurkako manifestazioa

"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarren Elkarteak atxikimendua agertu du, eta parte hartu du Donostian otsailaren 7, 8 eta 9an egin den EBko Lehiakortasunaren Gailurraren aurkako manifestazioan.

Informazio gehiago

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423