Aintzat hartzen baitugu Israelek, ideologia sionistan oinarrituta, herri palestinarrari eragiten dion zapalkuntza koloniala, honela gauzatzen dena:
Israeldar irakaskuntza instituzioetatik (gehien-gehienak estatuaren kontrolpean) eta israeldar intelektual eta akademiko gehienek lehen aipatutako zapalkuntza beren sostenguan, defentsan eta justifikazioan lagundu dute, edo beren ixililtasunaren bidez konplize izan dira.
Israelek nazioarteko legedia bete dezan, edo jazarpena, sarraski orokorrak, hautazko suntsipenak eta Apartheid harresi koloniala, besteak beste, barne hartzen duen palestinarren kontrako zapalkuntzari amaiera eman diezaion behartzeko, nazioarteko esku-hartze era guztiek orain arte huts egin dutela aintzat hartuaz.
Nazioarteko komunitateko kontzientziadun pertsonek, akademikoek eta intelektualek, historikoki injustiziaren aurka borrokatzeko ardura morala bere gain hartu izan dutela kontuan hartuta, -boikot ere ezberdinen bidez Sudafrikako Apartheida bertan behera uzteko borrokak frogatu zuen bezala-.
Nazioartean hazten doan Israelen aurkako boikotaren mugimenduak palestinar erreferentzi marko bat izan behar duela adierazi duenez gero, hona hemen gida-irizpideak:
Nazioarteko elkartasunaren, koherentzia moralaren eta zapalkuntzari eta injustiziari aurre egitearen izpirituan,
Guk, palestinar akademiko eta intelektualek, zera erregutzen dizuegu nazioarteko komunitateko gure kideoi: Apartheid sistema, kolonizazioa eta Israelek egiten duen okupazioari amaiera emateko borrokaren laguntza gisa, israeldar instituzio akademiko eta kulturalen boikotean era orokor eta iraunkorrean esku hartu dezazuela, honako neurri hauen hartzearen bitartez:
Arlo kultural zein akademikoan israeldar insituzioekin den ezein kooperazio, kolaborazio edo proiektutan parte ez hartzea.
Izenpetzen dute:
Unibertsitate Irakasle eta Langileen Palestinar Federakuntza, Sindikatuen Palestinar Federakuntza Orokorra, GKEen Palestinar Sarea, West Bank, Maisu eta maistren Federakuntza, Idazle Palestinarren Federakuntza, Artisten Liga Palestinarra, Kazetari Palestinarren Federakuntza, Palestinar Emakumeen Batasun Orokorra, Abokatu Palestinarren Elkartea, eta palestinar jendarte zibilaren hamarnaka federakuntza, elkarte eta erakunde.
PACBI, P.O. Box 1701, Ramallah, Palestina; info@BoycottIsrael.ps; http://www.pacbi.org