logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Omenaldia Miguel Hernandezi. 2010eko maiatzaren 28 eta 29an

Omenaldiaren panel

Eguna: Maiatzak 28

Lekua: Kabigorri Ateneoa, Peña kalea, 1

18:45etik aurrera, Itziar Gómezek eta  Unai Garcíak jardunaldiak aurkeztuko dituzte.  Kontaketak eta errezitaldiak, hauen eskutik: Ana Pérez, Javier Sistiaga, Irungo zenbait ikastetxetako ikasleak eta parte hartu nahi duen hiritar oro. 

20:00etan Hitzaldi-errezitala: "Expediente 21001. Las tres heridas del poeta Miguel Hernández" La Fragua talde flamenkoaren eskutik.

Honako hauek osatzen dute taldea: Iñigo Ruiz, flamenko-kantaria; Aurelio Álvarez, gitarrista, eta Gaztea Ruiz, kontalaria. Errezitaldian, poetaren bizitza, maitasunak, kartzelak eta heriotza jorratzen dira, hil ondoren hari idatzitako gutun bat balitz bezala kontatuta. Hori guztia, off grabazioek eta argazkizko ikus-oinarri sendo batek lagunduta.

Kontzertuaren bideoa Kabigorrin

Haunditzeko klik egin argazkian

Eguna: Maiatzak 29

09:00etatik aurrera, Udal Liburutegiko, Luis Marianoko eta Villa María Luisako (Musika Kontserbatorioan)  lorategietan  Miguel Hernándezen olerkiak landatuko dira, eta Hasier Larretxearen euskarazko oharrak egingo.

Kartelak Liburutegian, Luis Marianon, Irungo Oiasso Museoan...

Haunditzeko klik egin argazkian

 

 

11:00etanArbelaitz, 3an (Sarjia parkearen sarreran, Elkarte Errepublikarraren egoitzaren ondoan). Ttikia eta Handia Txalaparta (Jean Claude Enrique). Kontaketak, errezitaldiak, musika eta abestiak.

 

Errezitaldiak, musika eta abestiak Arbelaitzen

Haunditzeko klik egin argazkian

12:00etan eta 18:00etan, Villa María Luisan.  Ibilaldi poetikoa, kontaketak, errezitaldiak, gitarra-kontzertua, musika eta abestiak. 

 

 

Aurtengo apirilean egin zen Graffiti Errepublikarraren III. Lehiaketaren irabazleek omenaldian lagundu zuten horma-irudi hau eginez.

Bi ahur irakirri zuten Miguel Hernandez kartzelatik bere semeari idatzitako ipuinak.

Haunditzeko klik egin argazkian

19:30ean, auditorioan, “Herri omenaldia  Miguel Hernándezi”.

Haunditzeko klik egin argazkian

20:00etan, Kontzertua, Huelvako kantautore Manuel Salgueroren eskutik. Konpositorea eta interpretaria, poeta ospetsuei musika egin diena: Antonio Machado, Federico García Lorca, Rafael Alberti, Miguel Hernández eta Juan Ramón Jiménezi, besteak beste…Era berean, Dolores Izquierdo Labradoren eta beste egile garaikideen poemetarako ere konposatu du  musika.

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423