Azaroaren 6tik 27ra
Erakusketa: "Bizitza osoa ume izaten. Gerrako umeentzako omenaldia" Irungo Oiasso Museoan
Inauguración, Talleres, Documental-coloquio, Conferencia-clausura...Informazio gehiago
Prentsaurrekoa Diario Vasco eta Noticias de Gipuzkoan. 09/11/06
Azaroak 1, 12:30etan
Iaz bezala, 1936ko abuztuan hildakoen omenaldia egingo dugu pikoketan.
Musika, txalaparta, lore sorta... eta Pikoketako jatetxean janaria.
Urriak 30
Lekua: Amaia Kultur Zentroan
Ordua: 19:30etan
Hitzaldia-Solasaldia: "Juan Negrin bere bilobaren ikuspegitik" Carmen Negrinen eskutik.
Urriak 9
Lekua: Amaia Kultur Zentroan
Ordua: 19:30etan
Hitzaldia-Solasaldia: "FERRER i GUÀRDIA eta IRUNGO ESKOLA MODERNOA" Aitor Hernández Francoren eskutik (Luis de Uranzu 2006 Ikerketa historikoaren Saria. IRUN)
Irailak 18 19:30etan
Lekua: Amaia Kultur Zentroan
Aurkezlea: Alfredo Grimaldos
Alfredo Grimaldos Feito (Madril, 1956) lizentziatua da Informazioaren Zientzietan Madrilgo Universidad Complutensean. 20 urte baino gutxiago zituela hasi zen idazten Franco hil ondoren sortu ziren hainbat argitralpenetan (Alternativas, España Crítica, Tricolor). 1977an Ediciones de la Torre ikerketa taldean sartu zen eta Contra el Pacto de la Moncloa liburua argitaratu zuen. Liberación eta La Tarde de Madrid egunkarietako erredaktorea izan zen eta Área Crítica aldizkaria zuzendu zuen. 1989tik flamenko kritikaria da El Mundo egunkarian. Hark idatzitako liburuen artean hauek nabarmentzen dira: La sombra de Franco en la Transición (Oberón, 2004), La CIA en España (Debate, 2006) eta Zaplana. El brazo incorrupto del PP (Foca, 2007). Info gehiago eta argazkiak
Irailak 11, 12 eta 13
Red Comète-en jardueretan lagundu eta parte hartzea
Urtero, orain dela zazpi urtez geroztik, Red Comètek omenaldia antolatzen dio 1941 eta 1945 urte artean izan zen izen bereko isilpeko erakundeari. Erakunde hark, nazien lurraldean erortzen ziren pilotu aliatuak jasotzea zuen helburu, salbatu eta beren lurraldeetara eraman ahal izateko. Informazio guztia, inskripzio-buletina eta programa pdf -n [80kb]
Uztailak 8 19:30etan
Lekua: Antzinako ospitaleko hitzaldi-aretoa. Urdanibia plaza. Irun
Aurkezleak: José María del Palacio Alonso (Aretxabaleta, 1948). Teknikari industriala, kooperatibista aurrejubilatua, Mondragon kooperatiba taldeko Gizarte Kontseiluko kidea izan zen. Naturbide kultur elkartearen sortzailea eta presidentea izan zen, eta
Cándido Ruiz González (Toro, 1970). Bigarren Hezkuntzako Geografia eta Historiako irakaslea eta artikulugilea eta Gerra Zibilaren garaiko errepresioaren gaiari buruzko lan kolektiboetan kolaboratzaile.
2009ko maiatza 15an
Prentsaurreko bat egin da “Hiritarren erantzuna krisiaren aurrean” izeneko plataforma aurkezteko. Gure elkartea plataforma horretako partaidea da. Plataformaren xedea da krisia eta berau sostengatzen ari den sistema ekonomikoa —bigarren honek erantzukizun gehiena duelarik— sortzen ari diren ondorio larriei aurrre egiteko erantzunak bilatzea.
Aurkezpen testua eta atxikitu ahal zaren plataformaren Adierazpena.
2009ko apirilaren 12an
12:30etik aurrera, Errepublikarren antzinako Zentrotik (Ensantxe plaza), Martxa Errepublikarra irtengo da. Irungo kaleetan zehar abiatuko da eta San Juan plazan amaituko da; plazan, txalapartaren soinuarekin harrera egingo zaio martxari. Komunikatu bat irakurriko da eta ohorezko aurreskuaren ondoren, Joaquín Galvezek bandera errepublikarra jasoko du, Riegoren ereserkiaz lagunduta.
Jarraian, Herri-Bazkaria egingo da Santiago kaleko Iñaki jatetxean. Prezioa: 20 €. Izena emateko, web orrialdearen bidez edo telefono honetan: 669 075423.Menua
Herri osoa animatzen dugu bandera errepublikarrak jartzera balkoietan.
2009ko apirilaren 14an
Bandera jaistea. 20:30ean
2009ko apirilaren 18an
16:30etik aurrera, Bidasoako Graffiti II. Lehiaketa Lehiaketaren oinarriak
Arratsaldean, Jasenolaf taldeak malabare-tailerra jarriko du eta saioren bat egingo du. "Fatxari tiro egin" ere jarriko da.
Kontzertu errepublikarra, eskualdeko talde hauek izango dira protagonista: Mamut, Planta Baja, Sangre de mono eta In kasu!. Emanaldien arteko tartean Graffiti lehiaketaren emaitza jakinaraziko da eta sariak emango dira. Taldeei buruzko informazioa
“I. Literatur Lehiaketa Errepublikarra Gazteentzat” lehiaketaren saria irabazleari emango zaio: Maria Arbeloa Gutierrez
2009ko apirilaren 4an
Manuel Azaña omentzeko ekitaldia Montaubanen. Gure elkartea ederki ordezkatuta egon zen "banderadun" eta kide Victorren eskutik.
2009ko otsailaren 23a, 19:30ean
Lekua: Antzinako ospitaleko hitzaldi-aretoa. Urdanibia plaza. Irun
Antonio Álvarez Solis, kazetariak eta Marcelo Usabiaga, 1933tik borrokalari errepublikarrak hitzaldia eskainiko dute: "Gaur Euskadi: Crisis, What Crisis?. Ekonomikoa ote edo krisi handiagoa da?
Hitzaldi hau Ezkerguneak antolatuko du eta bere zuzendariak, Julio Florek, aurkeztuko du.
2009ko urtarrilak 16an
2008ko abenduak - 2009ko apirilak
Elkartearen ekitaldien artean hurrengo udaberrirako I Literatur Lehiaketa Errepublikarra Gazteentzako iragartzen du. Lehiaketa honen xedea balio errepublikarrak ezagutaraztea eta sustatzea da, batez ere gazteen artean.