BIDASOA (10/03/30)

Inauguratua “Prentsa Errepublika garaian” erakusketa

“Nicolás Guerendiain” Irungo Elkarte Errepublikarrak “Prentsa Errepublika garaian” erakusketa antolatu du; bihartik aurrera eta apirilaren 11 arte ikusi ahalko da Euskadiko Kutxaren erakustaretoan. Elkartekide Juncal Oiartzunek dioenez “II. Errepublikan, estatu espainiarrak bere historia garaikideko aldirik bizi eta aztoratuenetakoa bizi izan zuen, askatasunaren loraldiaren ondorioz". “Prentsa ez zen libre geratu asaldura horretatik, eta joera ideologiko guztietako egunkari ugari argitaratu ziren”.

Erakusketa honen bidez, “Nicolás Guerendiain” Elkarteak garai hartan kioskoak betetzen zituzten kazetak erakutsi nahi dizkigu, horiexek islatzen baitzuten herriak bizi zuen egoera soziala eta politikoa. Garai hartako gizartean zeuden joera politiko desberdinetako egunkariak, aldizkariak eta komikiak ikusi ahalko dira erakusketan.

Erakusketaren inaugurazioa
Euskadiko Kutxaren erakusketa-aretoak "Prentsa Errepublika garaian" erakusketa eskaintzen du atzotik.. :: PORTU