2025eko irailaren 4a eta 5a
Gure elkarteak Irungo Udalak antolatutako ekitaldietan parte hartu du, 1936ko udan tropa kolpistek hiria okupatu zutela gogorarazteko.
Irailaren 4an "Irungo defentsa" izeneko hitzaldia eman zuten Jon Hernández eta Miguel Usabiagak.
Irailaren 5ean Ekitaldi Instituzionalean parte hartu zuen, omenaldi agiri bat irakurriz.
2025eko ekainak 16
Bigarren urtez jarraian, ekainaren 16an, Felipe VI .aren erregealdiaren hasieraren 11. urteurrenean, Errepublikaren aldeko Estatu Martxa ospatuko da.
Descarga el manifiesto completo en pdf
Folleto para imprimir EU-ES en pdf
2025eko maiatzaren 30ean
Gure elkarteak mozio bat aurkeztu du Irungo Udalaren osoko bilkuran Gazako genozidioaren, gerraren eta eskalada militarraren aurka.
Mozio hori ez da bozkatu, PSE-EEk eta EAJ-PNVk osatutako Udaleko Gobernu Batzordeak mozio alternatibo bat aurkeztu baitute, bi talde horien aldeko botoekin, EH Bilduren eta PPren abstentzioarekin eta Elkarrekin-Irun-Podemosen kontrako botoekin.
Gure mozioa bozkatu ez bazen ere, haren aurkezpenak aukera eman zuen osoko bilkuran Gazako genozidioari buruzko eztabaida sortzeko, talde politikoek gai horren inguruan dituzten jarrerak agerian utziz.
Elkarteko kide batek irakurritako testua
PSE-EE eta EAJ-PNVren mozio alternatiboa
2025eko maiatzaren 27an
Europa Laica estatu-mailako erakundea da, pertsonen kontzientzia- eta pentsamendu-askatasuna defendatzen duena. Eliza eta Estatuaren arteko bereizketa eskatzen du, eta Estatuaren neutraltasuna sinesmen desberdinekiko, erlijiosoak nahiz bestelakoak izan.
2025eko maiatzaren 18an
Maiatzaren 18an, gure elkarteak "Viajes Memoria República Española" (VMRE) elkartea hartu du Zubi Etorbidean.
Elkarte honek memoria historikoaren kultur bidaiak antolatzen ditu eta Frantzian zein Espainiako estatuan egiten diren ospakizunetan parte hartzen dute.
Eginkizun hezitzailea du ezagutzera ematean: Espainiako Gerrako guduen kokapenak eta historia, errepresio frankista, gerrilla, memoriako lekuak...
Bere helburu kulturala Espainiar Errepublikarren eta askatasunaren alde borrokatu zuten borrokalarien oroimena mantentzea da, Espainian Memoria historikoa berreskuratzeko egindako akzesioak aurkitzeaz gain.
2025eko apirilaren 29tik maiatzaren 11ra
Maiatzaren 5ean, Espainiako Gobernuak ezarritako egun bat ospatzen da: Mauthausenera eta beste kontzentrazio-esparru batzuetara deportatutako eta hildako espainiarrak eta nazismoaren Espainiako beste biktima guztiak omentzeko eguna. Izan ere, 1945ean egun horretan askatu zuten aliatuek Mauthauseneko esparrua
Nicolás Guerendiain Irungo Errepublikanoen Elkarteak omenaldi bat egin nahi die demokrazia defendatzeagatik 1940 eta 1945 artean deportazioaren horrorea pairatu zuten irundarrei. Horretarako, panel batzuk jarriko dira Irungo Nazioarteko Zubian, pertsona horien guztien izenak jasotzeko.
Deportazioaren Memoriarako Euskal Koordinakundea (1940-1945)
2025eko maiatzaren 8an
Informazio guztia. Bideo eta argazkiak
Deportazioaren Memoriarako Euskal Koordinakundea (1940-1945)
Apirilak 13, 12:30etan
Txalaparta doinuekin hasiko da ekitaldia. Komunikatu bat irakurri ondoren, bandera errepublikarra igoko da.
Hiriko balkoietan bandera errepublikarra jartzera animatzen zaitugu.
Apirilak 14, 18:30etan
Stadium galetik abiatuta eta Irungo hainbat auzotan barrena karabana errepublikanoa egingo dugu.
Anima zaitez!!! Autoa, bizikleta, patinetea... eta bandera bakarrik eraman behar duzu.
2025eko martxoaren 22an
Aurreko urteetan bezala, proposamen bat egiten zaie Udalari eta talde politiko guztiei, San Pedro eguneko mezan erakunde gisa EZ parte hartzeko, ekitaldi ofizialetan erlijio-sinbologia oro kenduz, nahiz eta maila pertsonalean, norberaren sinesmenak eta iritziak errespetatuz, pertsona bakoitzak ekintza horietara joan ahal izan.
Aurreko urteetan egin den bezala, Irungo alkate berriari eskaera bat bidali zaio apirilaren 14an bandera errepublikarra udaletxeko balkoian jartzeko, eta, aldi berean, bera eta memoria historikoko zinegotzia gonbidatzen dira apirilaren 13an, 12:30ean, San Juan plazan egingo den omenaldian parte hartzera.
Era berean, udaleko talde guztiei gonbidapen gutun bat bidali zaie ekitaldira joateko.
Irakurri eskaera [PDF]
2025eko martxoaren 10etik 14ra
Gure Elkarteak Irungo Pio Baroja Institutuak antolatu duen Memoria Historikoaren Astean parte hartuko du, Errepublikaren garaiari eta 1936ko estatu-kolpeari buruzko erakusketa batekin eta hainbat hitzaldirekin.