logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Red Comète, 2010ko irailak 10, 11 eta 12

Red Comèteren logoa

Aurreko urteetan bezala, “Red Comèteren lagunak” elkarteak antolatutako ekintzetan parte hartu zuen gure elkarteak irailaren 10, 11 eta 12an.


Hainbat herrialdeetako Redeko lagunek (Frantzia, Belgika, Ingalaterra, Kanada, etab.)    parte hartu zuten Errenteriako Urdaburu mendi-elkarteak ezin hobeto antolatutako ibilketan.


Irailaren 11ko larunbateko 09:00etan bildu ziren parte-hartzaileak Sokoa-Ziburuko hilerriko ateetan, Kattalin Agirreri eta Florentino Goikoetxeari lore-eskaintza egiteko, eta ondoren, hondartzako kafetegi batean, Ziburuko Udalak eskainitako gosaria zerbitzatu zieten ibilketariei.

10:00etan hasi zen ibilketa, eta Socoriko Notre Dameko kaperaren aurretik igarota, Urruñako erdigunera iritsi zen eguerdi aldera. Han, elizaren ondoan, gerrako hildakoen monumentuan, aitorpen-zeremonia egin zen estatu frantsesaren, legio ingelesaren, Red Comèten eta Espainia errepublikarraren aldetik. Urruñako udalak aperitibo txiki bat eskaini zien guztiei.

Red Comèten ibilbidearen planoa

12:30 aldera, berriz hasi zuten ibilketa, eta “Bidegain Berri” baserritik igaro zen, non bere garaian  Frantxia Usandizaga, Dedée de Jongh eta Juan Larburu atxilotu zituen Gestapok.


17:15 aldera heldu ziren lehenengo ibilketariak Bidasoa ertzera, San Migel aurrean. Mendizale-talde batek eutsi zion sokari, ibaia gurutzatzerakoan istripurik gerta ez zedin, eta gorabehera aipagarririk gabe igaro ziren bertatik.

Haunditzeko klik egin argazkian

Urdaburuko mendizaleek eta Comèteren lagunek merienda txiki bat prestatu zuen, sardina-jana barne, parte-hartzaileek indarrak har zitzaten, batik bat Clementine eta Rosa gure neskek, oso nekatuta heldu ziren eta, ez baitaude ohituta horrelako abenturetara.


Igandean, 12an, Endarlatsan, 08:15ean, berriz ekin zioten ibilketari, eta 11:00etan heldu ziren Erlaitzera. Atseden laburra egin ondoren, Oiartzungo Sarobe baserriraino joan ziren, eta han, aperitibo ederra dastatu zuten, bertakoek eskainita. Oiartzungo herriraino jarraitu zuten. Eta amaitzeko, Astigarragako Petritegin, laguntasunezko bazkari ederra egin zuten; gainera, euskal kanta herrikoien errezitala gozatu ahal izan zuten, Bermeoko abesbatza batek eskainita.  Atsekabe handiz eta 18:30 joak zirela eman zitzaion amaiera XI. Edizio honi.    

Lotura erlazionatua

2011eko Red Comèten parte hartzea

2009ko Red Comèten parte hartzea

2007ko Red Comèten parte hartzea

Andrèe de Jongh hil da, Red Comète antolatu zuen Belgikako erresistentziako kidea

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423