IRUN (30/05/10)

Irun poesiaz blai utzi zuen errepublikarrek Miguel Hernándezi egin zioten omenaldiak

Ostiralean, Kabigorrin, eta atzo, Kontserbatorioan; bi lokal hauetan egin ziren Nicolás Guerendiain Elkartearen programako ekintza nagusienak. Olerkariarekiko topagune bilakatu zen kalea.

I. MORONDO

Kartelak kalean

Landatze poetikoa. Miguel Hernándezen bertsoek
gazteen eta nagusien begiak erakarri zituzten.
[F. DE LA HERA]

Olerkariaren jaiotzaren 100 urte betetzen diren urtean, Nicolás Guerendiain Irungo Elkarte Errepublikarrak Miguel Hernández olerkariari omenaldia egitea erabaki du, zeina XX. mendeko idazle espainiar onenetakoa baita.

Artista bat aintzat hartzeko modurik egokiena bere obra hedatzea da, horidela-eta programa interaktiboa eta oso kalekoa diseinatu zuten sustatzaileek asteburu honetarako. Ostiralean La Fragua izeneko talde barakaldarrarekin hasi zen programazioa, Kabigorri ateneoan. Antzerkiaren eta musikaren bidezko omenaldi hunkitua, auretik mikrofono batez baliatu ziren hiritar anonimoek olerkariaren bertsoak irakur zitzaten. Hamabi pertsonak parte hartu zuten, kopurua bikoiztu ahal izango zen, ez bazitzaion amiera jarri saioari La Fraguako aktoreek hitza har zezaten eta mukuru beteta zegoen Kabigorri hunki zezaten.

Larunbat kalekoa

Atzo goizean hiriaren hainbat berdegune poesiez apainduta agertu ziren. Orihuelako olerkariaren bertsoez idatzitako kartel handiek eta Hasier Larretxea idazle baztandarraren iruzkinek Ikust-Alaiako, Kontserbatorioko, Luis Marianoko lorategiak eta Sarjia parkearen goiko sarrera bete zituzten (azken toki honetan dago tokiko elkarte errepublikarraren egoitza).

Jarduera puntu batetik bestera mugitu zen, eta batzuetan, aldi berean ere bai. Olerkia, lurrean tinkatua, eta zuzeneneko musika, gitarrarekin eta flautarekin. Erakartzeko modu egokia zen, eta jende ugarik atsedenaldi bat hartu zuen larunbat goizeko joan-etorrietan. Atsedenaldi horietan Nicolás Guerendiain taldeko boluntarioek (eta boluntariosoak) aprobetxatu zuten egiten ari zirenari buruzko informazioa eta zergatia emateko.

Tino elkartearen arduradunetako batek bere gogo handia erakutsi zuen ekitaldiak gauzaten ari ziren bitartean “ikusten dugu jendeari gustatu zaiola prestatu duguna, eta asko eta asko ezagutzen ari direla Miguel Hernández poeta bere osotasunean".

Momenturik gorena arratsaldean izan zen, Kontserbatorioaren auditorioan. Han egin zen Orihuelako ahuntzainari egin zaion omenaldiaren jarduera nagusiena, omdoren Manuel Salguero kantautore galiziarrak amaiera eman zion programari.