logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Irunen egindako ekitaldiak - 2016

2016ko abenduak 17a

Errepublikanoei omenaldia

Lekua: Avenidako Zubia

Ordua: 12:00

Joan den larunbatean, abenduak 17, Irungo Udalak plaka bat jarri zuen Avenidako Zubian, frankismoaren errepresaliak pairatu zituztenen oroimenez.

Fotos

 

Cartel

Abenduak 6

Manifestazioa Donostian

Lekua: Boulevard - Donostia

Ordua: 12:00

Deskargatu kartela [pdf]

Informazio gehiago eta argazkiak

Cartel

Urriak

Federico García Lorcari omenaldia

Federico García Lorca hil zuten 80. urtemuga dela eta, “Nicolás Guerendiain” Irungo Elkarte Errepublikarra hainbat ekitaldi egingo ditu urrian zehar. Olerkariari omenaldi bat egitea eta bere obra ezagutzera ematea da xedea.

Urriaren 1etik 9ra bitarte, Luis Mariano lorategietan eta San Juan plazan, ehun bat kartel ikusi ahalko dira; bertan, hil zuten olerkari granadarraren zenbait poemaren pasarte batzuk irakurri ahalko dira.

 

Fotos

 

Kabigorri Ateneoan:

Osteguna, urriaren 13a, 19:00a: Juan Antonio Bardemek zuzendutako "Lorca, muerte de un poeta" filma ikusiko dugu.

Larunbata, urriaren 15a, 19:30a: "Mariana Pineda" obraren antzestutako irakurketa.

Irungo interpretazio eskoletako aktore talde batek, Ana Pérezek eta Mª Jose Gonzálezek zuzenduta, MARIANA PINEDA antzerki obraren irakurketa dramatizatua egingo dute. Zoritxar hura gogoratu nahi digu irakurleok eta gure hondar alea jarri nahi dugu olerkari handi horren oroitzapena ez dadila inoiz ezabatu. Ez dute bere gorpua aurkitu, baina bere obrek egunero ekartzen digute gogora.

Julian Torresek ere parte hartuko du Federico García Lorcak andaluziar folklore herrikoitik bildutako eta harmonizatutako abestiak interpretatuz.

Mariana Pineda

Federico García Lorcaren drama erromantikoa da, bertsotan egina. Bartzelonan estreinatu zen 1927ko ekainean, eta Madrilen, urte bereko urrian. Jatorria Granadako erromantze herrikoietan du, eta Mariana Pineda da. 1831ko maiatzaren 26an exekutatu zuten Fernando VII.aren aginduz.

"Romance popular en tres estampas” azpititulua eman zion Lorcak bere obrari, eta historiaren anakronismo batzuez baliatu zen; adibidez, Don Pedro de Sotomayor Granadako matxinada liberalaren burua Mariana Pinedaren maitale bilakatu zuen.

Mariana Don Pedrorekin maiteminduta zegoen eta askatasunaren bandera brodatzeagatik kondenatu zuten hiltzera.

Pedrosa poliziaren burua Marianak erakarria dago eta libre uzteko hitza eman dio matxinatu liberalen taldea salatzen badu, baina Marianak uko egin dio eta adore handiz joaten da urkamendira.

Obra 1928an argitaratu zen lehen aldiz.

Fotos

Urriak 30, 12:30etan

Kartela

Iaz bezala, 1936ko abuztuan hildakoen omenaldia egingo dugu pikoketan.

Musika, txalaparta, lore sorta... eta Pikoketako jatetxean janaria.

Janarira etorri nahi baduzue, lehen baitlehen zure izena eman e-mailearen bidez, edo telefonoz: 669 075 423.

Informazio osoa. Bideo eta argazkiak

Gertatu zenari buruzko informazio gehiago

Deskargatu kartela

Kartel

Irailaren 21tik 30era, Hendaian

Hendaiako Mediatekan, udaletxetik antolatuta gure elkartearen laguntzarekin, Errepublikaren homenaldiz erakuzketa hasiera eman diogu.

Ordutegia:

  • Asteartea, asteazkena eta ostirala: 10:00etatik 12:30etara eta 14:30etatik 18:30etara.
  • Osteguna: 14:30etatik 18:30etara
  • Larunbata: 10:00etatik 12:30etara eta 14:30etatik 18:30etara

Hendaiako Mediateka web orria

Deskargatu kartela (PDF)

Fotos

 

 

Irailaren 1a

Elkarteak egindako prentsaurrekoa

Rueda de prensa

Ostiral honetan, irailak 2, Irungo Udalak “orain dela 80 urte hiriak su hartu zuenean beren etxeak utzi behar izan zituztenen oroimenezko” ekitaldirako egin duen deialdiaren aurrean, “Nicolas Guerendiain” Irungo Errepublikar Elkarteak prentsaurrekoa egin du, Udalak gure hiriaren historia tratatzen duen era salatzeko; izan ere, 1936an gure herrikideek zubia gurutzatzeko izan zituzten benetako arrazoiak ezkutatzen ari dira.

Halaber, Frankismoren Krimenen Aurkako Kereilaren Euskal Plataformak datorren igandean, irailak 4, eguerdiko 12:00an, Nazioarteko Zubian antolatu duen elkarretaratzeari gure babesa adierazi nahi diogu.

Elkarretaratzearen informazio osoa

Prentsaurrekoan irakurritako idazkia .pdf

Prentsaurrekoaren bideoa

Red Comete

Irailak 9, 10 eta 11

Red Comète-en jardueretan lagundu eta parte hartzea.

Urtero, Red Comètek omenaldia antolatzen dio 1941 eta 1945 urte artean izan zen izen bereko isilpeko erakundeari. Erakunde hark, nazien lurraldean erortzen ziren pilotu aliatuak jasotzea zuen helburu, salbatu eta beren lurraldeetara eraman ahal izateko.

Informazio gehiago .pdf-n

Comète sarearen webgunea web-a

2016ko uztailaren 30ean

Elkartearen partaideak joan gara 2016ko Donostiako Klasikara.

Fotos

Literatur lehiaketako kartela

2016eko martxoak - 2016ko ekainak

VIII Literatur Lehiaketa Errepublikarra Gazteentzako

Elkartearen ekitaldien artean hurrengo udaberrirako VII Literatur Lehiaketa Errepublikarra Gazteentzako iragartzen du. Lehiaketa honen xedea balio errepublikarrak ezagutaraztea eta sustatzea da, batez ere gazteen artean.

Informazioa eta Oinarriak

Ipuin Irabazleak

Maiatzak 2016

Irungo Udalari bidalitako proposamena

Hausnarketa eta proposamen bat helarazi dute eskualdeko hainbat erakundek Irungo Udalari Irunen San Pedro eguneko mezan parte-hartze instituzionalarekin lotutako ekintzei buruz.

Eskutitz honetan eskatzen da, herritarren erlijio aniztasuna errespetatuz, Udalak parte har ez dezan Erakunde gisa San Pedro eta San Martzial egunetako mezetan, eta elizkizun horiek ez agertzeko jaietako programa ofizialean, ekintza ofizialetatik erlijio sinbologia guztiak kenduz; eta, aldi berean, maila pertsonalean eta pertsona bakoitzaren sinesmenak eta iritziak errespetatuz, oztoporik ez egotea elizkizun horietara joateko.

Hau da Irungo Udalari bidalitako proposamena

Udalak ez dio kasurik egin eskaera horri eta mantendu egin du bere parte-hartzea elizkizunetan eta azaldu egin dira elizkizun horiek jaietako programan.

Kartel

Apirilak 16

Manifestazioa Donostian

Lekua: Boulevard - Donostia

Ordua: 19:00

Informazio osoa. Argazkiak eta bideoa

Deskargatu kartela [pdf]

Apirilaren 10an, 12:30etatik

II Errepublikaren 85 urteurrenaren ospakisuna

Udala

12:30etik aurrera, Errepublikarren antzinako Zentrotik (Ensantxe plaza), Martxa Errepublikarra irtengo da. Irungo kaleetan zehar abiatuko da eta San Juan plazan amaituko da; plazan, txalapartaren soinuarekin harrera egingo zaio martxari. Komunikatu bat irakurriko da eta ohorezko aurreskuaren ondoren, bandera errepublikarra jasoko du, Riegoren ereserkiaz lagunduta.

Jarraian, Herri-Bazkaria Txalaka jatetxean. Prezioa: 25 €. Menua

Herri osoan animatzen dugu bandera errepublikarrak jartzera balkoietan.

Informazio osoa. Argazkiak eta bideoa

Apirilaren 14an

Bandera jaistea.

Partiturak behera karga ditzakezu eta musika entzun.

Errepublikar-bandera Udaletxearen balkoian jartzeko eskaera

Aurreko urteetan bezala, Irungo alkateari, apirilaren 14an  Udaletxearen balkoian errepublikar-bandera jartzeko eskaria egin diogu. Eskari horren kopia gainerako Udal-talde politikoei ere helarazi diegu.

Irakurri eskaera [PDF- eus-cas]

Eskaera ukatu egin da (2016-04-12)

Irakurri udalaren erantzuna [PDF- eus-cas]

Kartela

Apirilaren 5etik 17ra arte

Erakusketa: "Publizitatea Irunen II. Errepublikan"

Lekua: Euskadiko Kutxaren Erakusketa Aretoan

Ordutegia:

  • LANEGUNAK: 18:30etatik 20:30etara
  • LARUNBATAK, IGANDEAK ETA JAI EGUNETAN
    • Goizeetan: 11:00etatik 13:00etara
    • Arratsaldeetan:18:30etatik 20:30etara

Informazio gehiago

Deskargatu kartela (PDF)

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423