IRUN (10/05/22)

Errepublikarren Elkarteak omenaldia egiten dio Miguel Hernándezi

Hil honetako 28an eta 29an ospatuko da poetaren jaiotzaren mendeurrena.

I. MORONDO

foto de la rueda de prensa

Omenaldia. Jon Hernándezek, Ricardo Sánchezek
eta Manuel Jiménezek egin zuten
ekitaldien aurkezpena. [F. DE LA HERA]

Miguel Hernández 31 urte zituela hil zen kartzelan tuberkulosiak jota. Bizitza laburra eta anai arteko gerra bizitzea tokatu izan arren, altxor zoragarria utzi zuen bertsotan, eta altxor horri, denborak eta demokraziak, aitortu diote bere balio literarioa.

Bere obraren kalitate artistikoari are indar handiagoa ematearren, “Nicolás Guerendiain” Irungo Errepublikarren Elkarteak, Udalarekin eta hogeita hamarren bat pertsonarekin batera, hainbat jarduera antolatu ditu datorren astebururako, murtziar poeta jaio zela urrian 100 urte beteteko direla aprobetxatuz. “Orduan egitea izango zen polita”, esaten zuen elkarte horretako kide Ricardo Sánchezek, baina “guk nahi genuen programaren barruan kalean egin beharreko jarduerak zeuden eta argitasuna behar genuen”, beraz segituan bilakatu zen maiatza alternatiba praktikoagoa.

Gune publikoak eszenatoki nagusi izango dira. Udal Liburutegiko, Luis Marianoko eta Villa María Luisako (Musika Kontserbatorioan) lorategietan Miguel Hernándezen olerkiak eta haietan inspiratuta Hasier Larretxea baztandarrak egindako euskarazko oharrak “landatuko” dira. Hori izango da Miguel Hernándezen poesiaren irakurketa publikora eta hiritarren partaidetza bultzatzeko mikroak zabaltzera joko duen programa honek ekarriko duen berritasunik handiena.

DATUAK
............................................

Ostirala, hilak 28: 18.45ean, Kabigorrin, programaren aurkezpena: narrazioak, errezitaldiak eta mikroa zabalik. 20.00etan, Kontzertua La Fragua talde flamenkoarekin eta Miguel Hernándezi buruzko bere Expediente 21001 obrarekin.

Hilak 29, larunbata: 9.00etan: Luis Marianon, Villa Maria Luisan eta Ikust-Alaian bertsoan ”landatzea”. 11.00etan: Sarjia ondoan, errezitaldiak, mikroa zabalik. 12.00etan eta 18.00etan, Kontserbatorioan, musika, poesia, mikroa zabalik... 19.30ean, Kontserbatorioko auditorioan, herri omenaldia Miguel Hernándezi. Ondoren, Manuel Salgueroren kontzertua.