logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Ikerketa

Atal honetan, Gerra Zibilean fusilatutako Irungo bizilagunen inguruko kasuak azaltzen joango gara, Aranzadi eta beste elkarte batzuen laguntzarekin ikertzen ari gara eta.

Testigantzen bilketari buruzko elkarrizketa, Hitza aldizkarian

Hitza aldizkariak Alaia Oronoz elkarrizketatu du gure Elkartetik egiten ari den ikerketari buruz. Beste gauza batzuen artean, Gerra Zibilean eta frankismoaren garaian errepresaliatu izandakoen testigantzak jasotzen ari dira.

Irakur ezazu elkarrizketa

IRUN, frankistek hildakoak

Iñaki Egaña (2006-08-16)

Gutxi gora behera hogeita hamar irundar hil zituzten arma faxistek. Horietako batzuk azkeneko borroketan beren posizioak defendatzerakoan zaurituta geratu eta ebakuatu ezin izan zirenak. Gipuzkoa osoan bezala, miliziarren emazteen gaineko errepresioa izan zen gertakari nabarmenetako bat. Irunen, matxinatuen sarekadaren ondoren, gerorako esamolde bat geratu zen: erre gabeko etxea, arpilatutako etxea.......testu osoa eta fusilatutakoen zerrenda

3 emakumezko miliziano fusilatuta Aiako Harriko errepidean

Lurperatuak egon daiteken lekua

Gerrak Erlaitz inguruan iraun zuen denboran, hiru emakumezko miliziano asturiar ura edatera geratu ziren Aiako Harriko errepideko iturrian, eta hantxe bertan fusilatu zituzten. Badirudi errepidearen beste aldean lurperatu zituztela, baina ez da ezagutzen toki zehatza zein den.

Iturria eta balaren zuloa

 

 

 

Ura edatera gelditu zireneko iturria; bertan fusilatu zituzten. Balaren zuloa ikus daiteke, sartu eta irten zenean.

 

 

Lurperatuak egon daiteken lekua

 

 

 

 

Lurperatuta egon daitezkeen ingurua, baina zehazki zein tokitan dauden ez da ezagutzen.

 

 

Irungo miliziano baten gorpua aurkitu zen Gironan

Memoria Historikoa Berreskuratzeko Forotik ateratakoa:

"LLAGOSTERA-GIRONAko Memoria Historikoa berreskuratzen ari gara. Aurkitu duguna da gure herrian lurperatu zituztela ondorengo milizianoak: ISMAEL BALAGUER SANCHO. BUÑOL herrikoa.Valentzia / FRANCISCO TIFE SUNSUDEGUI-herrikoa. Gipuzkoa - GERRAKO ERREFUXIATUA: PASCUALA BUNAECHEA ECHEVARIA. AZPEITIA. Gipuzkoa.

Norbaiti interesatzen bazaio, lurperatuta non dauden esan dezakegu. Hemendik hilabete batzuetara Udalak oroitarri bat ipini eta omenaldia egingo die fusilatuei. Baita aipatu miliziano eta gerrako errefuxiatuei ere."

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423