"Nicolás Guerendiain"
Irungo Errepublikarrak
Balio errepulikarren defentsa eta oroimen historikoaren berreskurapena

Irunen egindako ekitaldiak - 2023

Kartela

Abenduak 6

Gora Errepublika

  • Donostia: Ijentea kalea. 12:00
  • Vitoria-Gasteiz: Pérgola Sancho El Sabio / Bastiturri. 12:30

Deskargatu kartela [pdf]

Kontzentrazioaren argazkiak

Fotos
Kartela

Azaroak 5, 12:30etan

Aurreko urteetan bezala, 1936ko abuztuaren 11n Pikoketan eraildakoei Omenaldia.

12:30etatik aurrera, musika, txalaparta, lore eskaintza.

Ondoren, pupula-bazkaria Pikoketako jatetxean.

Gertatu zenari buruzko informazio gehiago

Informazio osoa. Bideo eta argazkiak

Deskargatu kartela

Kartela

2023ko urriaren 13tik aurrera

Argazki erakusketa: "Pequeña Velocidad" Irungo kontzentrazio-esparrua

Lekua: Palmera-Montero

2023ko urriaren 13tik aurrera, "Pequeña Velocidad" pabiloiaren argazki-erakusketa bat ikusi ahal izango da, zutik geratzen den Gipuzkoako kontzentrazio-esparru bakarra. Pabiloi hori Irungo Aduana zaharraren eraikinaren ondoan dago, eta Via Irun proiektuarekin eraisteko arriskuan dago.

Informazio gehiago

Deskargatu kartela

Elkarrizketa Radio Irun Cadena Ser irratian. 2023-10-17

Erakusketaren bideo eta argazkiak

Argazkiak
Red Comete

Irailak 8, 9 eta 10

Red Comète-en jardueretan lagundu eta parte hartzea.

Urtero, Red Comètek omenaldia antolatzen dio 1941 eta 1945 urte artean izan zen izen bereko isilpeko erakundeari. Erakunde hark, nazien lurraldean erortzen ziren pilotu aliatuak jasotzea zuen helburu, salbatu eta beren lurraldeetara eraman ahal izateko.

Informazio gehiago edo izena eman nahi baduzu, mezu bat bidali ahal diozu Juan Carlos Jimenez de Aberasturi: jcaberasturi@gmail.com

Comète sarearen webgunea web-a

2023ko apirilaren 29tik maiatzaren 7ra

Maiatzaren 5ean, Espainiako Gobernuak ezarritako egun bat ospatzen da: Mauthausenera eta beste kontzentrazio-esparru batzuetara deportatutako eta hildako espainiarrak eta nazismoaren Espainiako beste biktima guztiak omentzeko eguna. Izan ere, 1945ean egun horretan askatu zuten aliatuek Mauthauseneko esparrua

Nicolás Guerendiain Irungo Errepublikanoen Elkarteak omenaldi bat egin nahi die demokrazia defendatzeagatik 1940 eta 1945 artean deportazioaren horrorea pairatu zuten irundarrei. Horretarako, panel batzuk jarriko dira Luis Marianoko lorategietan, pertsona horien guztien izenak jasotzeko.

Informazio gehiago

paneles

Kartela

2023ko apirilaren 16a

Manifestazioa Donostian

Lekua: Boulevard - Donostia

Ordua: 12:00

Argazkiak

2023eko apirilaren 14a. II. Errepublikaren 92. urteurrena

Apirilak 13, 19:00etan

Txalaparta doinuekin hasiko da ekitaldia. Komunikatu bat irakurri ondoren, bandera errepublikarra igoko da.

Hiriko balkoietan bandera errepublikarra jartzera animatzen zaitugu.

Apirilak 14, 18:30etan

Stadium galetik abiatuta eta Irungo hainbat auzotan barrena karabana errepublikanoa egingo dugu.

Anima zaitez!!! Autoa, bizikleta, patinetea... eta bandera bakarrik eraman behar duzu.

Iragarki laburrak "Radio Irun" irratian, apirilaren 10etik 14ra

Apirilaren 14a, II. Errepublikaren 92. urteurrena. Murrizketarik ez sektore publikoan, gerrarik ez, ustelkeriarik ez, monarkiarik ez. Gora errepublika! Apirilaren 13an, 19:00etan, bandera igoera, San Juan plazan. Apirilaren 14an, 18:30etatik aurrera, karabana errepublikanoa, Stadium Galetik. Jarri bandera errepublikanoa balkoian!

14 de abril, 92 aniversario de la II República. Ningún recorte en lo público, no a la guerra, no a la corrupción, no a la monarquía. Gora Errepublika. 13 de abril a las 19:00h, izada de bandera en la plaza San Juan. 14 de abril, a partir de las 18:30, caravana republicana desde el stadium gal. Coloca la tricolor en tu balcón.

Ekitaldiko argazkiak eta bideoak

2023ko apirilaren 2a

Aurreko urteetan egin den bezala, Irungo alkateari eskaera bat bidali zaio apirilaren 14an bandera errepublikarra udaletxeko balkoian jartzeko, eta, aldi berean, bera eta Memoria Historikoko zinegotzia gonbidatzen dira apirilaren 13an, 19: 00etan, San Juan plazan egingo den omenaldian parte hartzera.

Era berean, udaleko talde guztiei gonbidapen gutun bat bidali zaie ekitaldira joateko.

Irakurri eskaera [PDF]

Kartela

2023ko martxoaren 14tik 26ra

Erakusketa: "Nobela Grafikoa eta Errepublika"

Lekua: Laboral Kutxaren Erakusketa Aretoan

Ordutegia:

  • LANEGUNAK: 18:30etatik 20:30etara
  • LARUNBATAK, IGANDEAK ETA JAI EGUNETAN
    • Goizeetan: 11:00etatik 13:00etara
    • Arratsaldeetan:18:30etatik 20:30etara

Informazio gehiago. Bideoak eta argazkiak

Deskargatu kartela (PDF)

Otsailaren 27tik martxoaren 2ra

Memoria histórica

Memoria Demokratikoari buruzko Estatuko Kongresua

Memoria Demokratikoaren Estatuko Kongresua antolatu du Irungo Udaleko Memoria Historikoaren Zerbitzuak

Otsailaren 27tik martxoaren 2ra izango da, Irungo Ficoba auditorioan.

"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarrak parte hartuko du martxoaren 2an, 18: 00etan, memorialisten elkarteei buruzko programan.

Informazio gehiago eta programa

Deskargatu programa (PDF)

Deskargatu kartela (PDF)

Fotos