logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Ipuin Irabazlea (16 urtetik 25 urte arte). Idazlea: Andrea Tomé Yanez

Literatur lehiaketaren kartela

Sari banaketaren bideoa eta argazkiak

APIRILAK 14

Nire liburuak azkar-azkar gorde nituen motxilan eta nire mp4 zaharraren entzungailuak jarri nituen. “Zergatik ez duzu aldatzen Andrea? Zergatik ez duzu Ipod bat erosten?”, galdetzen zidan beti amak, Berak jakingo balu bezala! Zer-nolako eguna daramadan jakingo balu bezala, bero itogarriarekin eta, hori gutxi balitz bezala, Borboien inguruko azterketa bat egiten Espainiako II. Errepublikaren hasieraren urteurrena ospatzen den egunean. Ez nuen gaindituko, garbi zegoen, Borboien inguruan ez nuen erantzunik, galderak nituen gehiago: Nork eman zion botoa? Zenbat kobratzen du? Zergatik doa militarrez jantzita? Guztiak ez gara berdinak?. Hasperen egin zuen Canallasen abestia entzuten nuen bitartean: “Espainiako erregeek jakingo balute zein gutxi iraungo duten, kalera irtengo lirateke oihukatuz Askatasuna, askatasuna, askatasuna!”.

Autobus geltokira zihoan errepidea gurutzatu nuen errepublikako eta gerra zibileko argazkiak zituen liburua nire esku artean besarkatuz, hiriko liburutegitik hartua nuen hura maileguan. Ferrol. Franco jaiotzen ikusi zuen hiria izateko “ohore handiarekin”.

-Jeneral jeneralisimoa- marmarrean ari nintzela konturatu nintzen nire gogoetetan bildurik. Ferrolen ia ez zen ospatzen. Ezer gertatu izan ez balitz bezala. Beharbada greba bat egongo zen zorte pixka batekin. Zorte handiegia.

Geltokian eseri nintzen, kristalari itsatsia eranskailu bat zegoen hiru-koloreko banderarekin, hain zuen galdua kolorea non gorria laranja bilakatu baitzen, horia kolore argia ia zuria eta malba, berriz, arrosa. Gogoan nituen eranskailu haiek. Gogoan nuen lehen horrelako pila bat zeudela plazako paretetan itsatsiak eta Dani nire lagunak txistua bota zien. Harekin izugarri haserretu nintzen egun hartan. Baina oso eraginerraza zen, gure hizkuntzako irakaslearen hitzaldi bat aski zuen erregeen baliorik ezaz hitz egiteko. Patetikoa benetan. Nik aldiz, inork serio hartzen ez banau ere hamabost urte eskas ditudalako, ideia errepublikanoetan sinesten dut hamahiru urte nituenetik. Laura nire lagunari esker guztia, ezizenez Lör, gaur egun hamazazpi urte dituena.

Ditxosozko eranskailu haren ondoan, odola irakiten jarri zidan bat, bonbilla baten marrazkiarekin eta honako esaldi honekin “Europaren ideia berria”, falangearen propaganda. Benetako ironia justu “Hirugarren errepublika orain” zioenaren ondoan egotea. Esertzea erabaki nuen eta nire liburua ireki nuen edozein orrialdetan. Jende pila baten begiradek zeharkatu ninduten. Errepublikanoak, seguru asko erbesteratu egin beharko zuten. Zuri beltzeko argazkiaren erdian gizon bibotedun bat zegoen, haren oinetan haur txiki ugari. Trajez jantzitako gizonaren atzealdean idazleak beharbada, jende azkarra. Eta haren ezkerraldean gutxi gora-behera nire adineko neska gazte bat. Adats beltza, kizkur samarra, nirea bezalakoa, begi beltzak, nireak bezalakoak, eta milaka aldiz lortu nahi izango nukeen baretasun eta zuhurtasun espresioa. Ihesi joango zen, dena atzean utziko zuen, ezin izango zuen berekin ezer eraman. Beheko ezpaina hozkatu nuen, gaur egun gerra egongo balitz eta erbestera alde egin behar izango banu, ez nuke jakingo nirekin zer eraman, ez gauza asko dudalako eta haietan guztietan zein aukeratu jakingo ez nuelako, baizik eta eramateko bezain biziki zoriona gogora ekarriko lidakeen ezer ere ez dudalako. Zer eraman beharko nuke? Argazki bat?, Liburu bat?, Eguneroko bat nire egunerokoak bertan idazteko? Ez dakit, eta beharbada ez dut inoiz jakingo. Hasieran, inozoa ni, nire USB memoria etorri zitzaidan burura, hantxe bildu bainitzake gorde nahi ditudan argazki, liburu eta oroigarri guztiak, eta gainera, toki txikia hartuko lidake. Berehala kendu nuen burutik ideia hura, ez nuen behar adina maite. Gero, Maximo Gorkiren “La madre” liburu zaharra etorri zitzaidan gogora, horixe baita gogokoen dudan liburua. Baina, benetan hainbeste maiteko nuen hura? Eramango nuen gauza bakarra izateko adina?

Aitona etorri zitzaidan burura, komunista hilezkorra, huraxe baita familian nire ideologia politikoaren zertxobait partekatzen duen bakarra. Gustuko dut haren ikuspuntua, eta gustuko ditut bazkalorduan izaten ditugun eztabaida politikoak. Hark bere txanpona eramango luke. Zilarrezko txanpon biribila Leninen soinarekin. Ez luke zalantza izpirik izango.

Nire amak, PPren boto-emaile leiala bera, nirekin beti liskarren bat izaten duena, Johnny Depp aktorearen argazki bat eramango luke inolako zalantzarik gabe, hark erotu egiten baitu, nerabea bailitzan.

Eta nire amonak, nire amona apolitikoak, poltsikoko telebista eramango luke, izugarri maite baitu zinea eta izugarri baitaki hartaz.

Eta nik? Zer egingo nuke nik? Zer eramango nuke?

Jakina! Kontua ez zen zer emango nuen nirekin baizik eta nor. Lagun bat, hoberena, maite nauen eta ulertzen nauen pertsona hori. Huraxe eraman nahi izango nuke, munduaren azkenera behar izanez gero.

Irribarre egin nuen eta, ia erdi desitsatsia zegoen eranskailuari begiratzen nion bitartean, hiru-koloreko banderak inoiz baino gogorrago, handiago eta distiratsuago eragiten zuela airean iruditu zitzaidan.

Nynfe

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423