logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Nicolas Guerendiain” Irungo Elkarte Errepublikanoaren jakinarazpena Banderari erasoaren. 2010/04/13

Apirilaren 11n, aurreko urteetan bezala, "Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarren Elkarteak ekintza batzuk antolatu zituen II. Errepublikaren aldarrikapena ospatzeko; ekintza horien artean zegoen bandera errepublikarra altxatze-ekitaldia. Aurten, San Juan plazan lanak egiten ari direnez, bandera altxatze hori Sarjia parkearen sarreran egin da.

Gau horretan bertan mastatik atera zuten bandera; eta hori dela eta, honako hau adierazi nahi dugu elkartekoek:

Hasiera batean pentsatu “nahi” dugu bandera mastatik atera duen hori apirilaren 14an leku ikusgarriagoren batean jarri nahi duenen bat dela. Eskertuko genioke guri horren berri ematea; horrela, argazkiren bat aterako genioke eta bandera berreskuratuko genuke datorren urterako.

Baina baliteke hori egin duenak ez jakitea hiru kolore horien esanahia, Euskal Herrian eta estatuan milaka pertsona hil zirela bandera horren alde.  Baliteke ez jakitea oraindik  ere milaka eta milaka direla bide-bazterretan, hilobi komunetan lurperatuak, kartzela eta tortura jasan zutenak.  Adibide garbia dugu 1936ko abuztuaren 11n Pikoketan fusilatu zituztenengan. Hautestontzietan hautatutako gobernu sistema batekin leial izateagatik atzerrira joan behar izan zuten Irungo milaka hiritarrengan.  Herritarrak eta herriak libre egiten zituen konstituzioa zuen erregimen baten alde egoteagatik gertatu baitzen hori guztia. Askoz gehiago ere esan genezake, eta bandera hartu duenari horren  esanahia, historia eta balioak pozik azalduko genizkioke.   Horregatik, gure egoitzara etor dadin gonbidatzen dugu, eta hizketalditxo bat egingo dugu.

Azkenik, bada beste aukera bat ere; alegia, hori egin dutenak eta   ekintzaren bat egiten dugunean  ikur eta adierazpen naziekin behin eta berriz erasotzen gaituztenak  berberak izatea. Jende horri esan ahal diogun gauza bakarra zera da, ikurrak erasoko dituztela, baina errepublikaren aldeko sentimenduak eta borroka askoz indartsuagoak direla eta ez dituztela hori eta horrenbestez deuseztatuko. Jakin behar dute gero eta indar handiagoz jarraituko dugula aurrera, harik eta lortu arte Francok ezarritako erregimena herri honetatik botatzea eta berriz ere herri honetan jartzea herriak eskubidez berea duena.

Jendea animatzen dugu apirilaren 14 honetan balkoietan hiru koloreko bandera jartzera eta inoiz baino ozenago esatera:

Gora Errepublika!
Gora III. Errepublika.

Irunen, 2010eko apirilaren 13an

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423