IRUN (10/05/14)

Kolektibo irundarrek elkarretaratzea deitu dute herri palestinarrari elkartasuna agertzeko.

Gaur egingo da, 19:30ean, Zabaltza plazan.

M. J. A. | IRUN.

Irungo hainbat talde politikok, sindikalek, kulturalek eta sozialek elkarretaratzea deitu dute herri palestinarrari elkartasuna agertzeko. Zabaltza plazan izango da, gaur, ostiralean, arratsaldeko zazpi eta erdietan.

Atzo aurkeztu zuten deialdia, ELAren egoitzan, talde sinatzaileetako ordezkariek. Aipatutako sindikatuaz gainera: CCOO, LAB, Ezker Abertzalea, Ezker Batua, Aralar, EPK, Gazte komunistak, Bilgune Feminista, Nicolas Gerendiain Irungo Errepublikarren Elkartea, AHT Gelditu, Irungo Antifaxistak, Lakaxita Gaztetxea, Gazte Independentistak, Hazia kultur elkartea, Moskuko antifaxistak eta Xirimiri Taldea.

Gaurko deitutako deialdiak kolektibo horiek hasitako ekintza-sail baten barruan daude. «Maiatzaren 15ean, 62 urte beteko dira palestinarrek Nakba esaten dioten hori gertatu zela, Israeleko Estatua sortu zenekoa», esan zuen Uberka Bravok. «Irunen, “Kanaina palestinarra Israeli boikot akademikoa eta kulturala egiteko” dokumentuarekiko atxikimenduak biltzen ari gara». Manifestu hori akademiko eta intelektual palestinarrek sinatu dute, eta bertan, Israeleko akademia eta kultur instituzioei boikota egitera bultzatzen dute, beren herriak jasaten duen eskubide-urraketa etengabeengatik protesta egiteko 

Pintando graffiti
Dei egin duten kolektiboetako ordezkariak :: F.DE LA HERA