BIDASOA (10/04/13)

Errepublikako bandera Urdanibia plazan egon zen jarria.

Larunbateko jai egunaren ostean,  igandean Urdanibia plazan bandera altxatze-ekitaldia egin zen, “Nicolás Guerendiain” Irungo Elkarte Errepublikarrak antolatuta. Martxa bat abiatu zen 12.30ean Errepublikarren lehengo Zentrotik, Zabaltza plazan, plaza ingurura iristeko, eta han adierazpen bat irakurri zen. Amaitutakoan, ohorezko aurreskua dantzatu zitzaien  Arkeolaneko presidente eta ardo ekoizle Jaime Rodríguez Salísi eta Begoña del Teso kazetariari. Eta bi horiek izan ziren, Riegoren ereserkiaz lagunduta, bandera gorri, hori eta morea altxatu zutenak.

 

Pintando graffiti
Jaime Rodríguez Salísek altxatu zuen igandean bandera errepublikarra. :: F.DE LA HERA