IRUN (10/04/11)

Begirada apirilaren 14an jarrita

Datorren urtean beteko da Espainiako Bigarren Errepublikaren aldarrikapenaren 80.urtemuga. Irungo errepublikarrek beren egun handia aurrez ospatu zuten jai batekin.

I.M.

79. urtemuga baino lau egun lehenago, “Nicolás Guerendiain” Irungo Errepublikarren Elkarteak Errepublikaren Eguna ospatu zuen.  Arratsaldeko lauretan hasitako jai publiko baten bidez ospatu zuen Urdanibia plazan, Txigudiko Zerbitzuek larunbatetan egin ohi den azokak utzitako zaborrak garbitu eta berehalaxe.

Ordu horretatik aurrera, eta erreibindikazio egun horri zegokion musika-giroan, jende ugari hasi zen biltzen plazan. Horietan lehenak antolatzaileak, megafonia mahaia eta merchandisin-eko salmenta-postua muntatzeko. Jarri zituzten ikurrinak eta espainiar bandera errepublikarrak, bai eta graffiti-lehiaketarako panelak ere. Alde Zaharrera agertu ziren hurrengoak artista parte-hartzaileak izan ziren. Pintura espraiak berekin zituztelarik, egur konglomeratuaren gainean adierazi zituzten ezkerreko ideia politikoak eta mezu ekologistak.

Tiro-postu batean apar-bolak jaurti ahal ziren filosofia eskuinzale zaharkituena ordezkatzen zuten pertsonen eta pertsonaien buruetara.  Inor minduko ez duen adibide bat aipatzearren, han zegoen esate baterako Simpson-etako Montgomery Burns pertsonaia herrikoia.

Hasieran motel samar bazegoen ere, arratsaldea aurrera joan ahala, animatzen joan zen jaia. Eta are gehiago musika taldeak horretarako prestatuta zeuden oholtzara igo ondorenetik. Bertako musika taldeak ziren, musika zuzenean entzuteko  gogoa zuen jendea erakartzeko balio izan zutenak eta jendeari aire zabalean horretarako aukera eman zietenak.

Datorren urtean jende gehiago biltzea espero da oraindik, 80. urtemuga biribila beteko baita.

Gaur bandera altxatuko da.

Gaur goizean emango zaio amaiera, berez, atzo hasitako jaiari. 12.30ean abiatuko da Errepublikarren lehengo Zentrotik, Zabaltza plazatik, jendea Urdanibia plazaraino eramango duen martxa; han txalapartaren doinuez hartuko da jendea.

Riegoren ereserkiaren doinuez lagunduta errepublikar bandera gorri, hori eta morea altxatu aurretik, adierazpen bat irakurriko da eta dantzari batek ohorezko aurreskua dantzatuko du. Aurten, Jaime Rodríguez Salís izan da “Nicolás Guerendiain” Irungo Errepublikarren Elkarteak bandera altxatzeko ekitaldirako hautatutako pertsona; ekitaldi hori asteburu honetako azkena izango da, eta horren ondoren herri-bazkaria egingo da. 

Pintando graffiti
Hainbat ekintza. Arratsalde partean lehiaketak eta jokoak izan ziren. :: F. DE LA HERA

 


Kaņa al fatxa
Hiru kolorekoa. Ikurriņak eta bandera errepublikarrak plaza apaintzen. :: F. DE LA HERA