logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

2010eko apirilaren 11eko kronika Irunen

Ibilaldi errepublikanoa

Ekitaldiak martxa errepublikarrarekin hasi ziren 12:30etan Zabaltza plazatik (Errepublika garaian Zentro Errepublikarra). Zenbait kaleetatik pasa ondoren Urdanibia plazara iritsi zen txalapartaren soinuez , harrera eginez.

Honelako kontsignak aireratu ziren:  "Nos hay dos sin tres, República otra vez", "Hemen gaude, Errepublikaren alde", "Los Borbones a los tiburones", "Jo ta ke Errepublika lortu arte", "Juan Carlos acelera, que viene la tercera", "Juan Carlos tirano, Irun Republicano"....

Txalapartaren ondoren elkartearen partaideak komunikatu bat irakurri zuten.

Haunditzeko klik egin argazkian

Ibilaldiaren eta jakinarazpenaren bideoak

Txalapartaren ondoren irakurritako textua

Egun on denoi:

1931ko apirilaren 14an izan zen II. Errepublikaren aldarrikapenaren 79. urtemuga ospatzeko bildu gara gaur hemen.

Omenaldia egin nahi diogu Irungo eta Euskadiko kaleetan jendeak pozezko adierazpen baketsuen artean hartu zuen une historiko handi hari, demokraziari sekulako bultzada eman zion hari.

Omenaldi honen bidez iraganera begiratzen dugu gure historia ezagutzeko eta hartatik ikasteko;  baina horretaz gainera, etorkizunera begiratzen dugu itxaropentsu. Giza eskubide guztiak bermatuko dituen gizarte demokratiko eta berdintasunezko baten itxaropenarekin.

Botere publikoen ustelkeriak lekurik ez duen gizarte bat; lege aldetik behar adina mekanismo dituena, Gürtel eta antzeko kasurik ez gertatzeko.

bandera eta loreak

Desagertutako ehun eta hogei mila pertsona hilobi komunetan eta hilerrietako patioetan daudela gogorarazteagatik, azken batean, genozidio frankista egon zela agerian uzteagatik, justiziak epailerik jazarriko eta erasoko ez duen gizartea; Gerra Zibilak iraun zuen hiru urtetan eta ondorengo diktadura frankistan izandako gerra-krimenak epaituko dituen justizia daukan gizartea.

Ekonomia gizartearen zerbitzura jarriko duten erakundeak eta gobernuak dituena, eta ez espekulaziora eta biztanleen ahalegina eta lana alferrik galtzera dedikatzen diren minoria pribilegiatu batzuen zerbitzura. Diru publikoaren babesik ez erakunde eta enpresa pribatuentzat.

Diru publikoz ez direla ez erakunde ez heziketa-proiektu erlijiosoak finantzatuko legeztatzeko indarra izango duten botere publiko batzuk dituen gizartea.  Gure haurrak zigorgabeko pederastiatik, alegia, ustezko infernu batetik gu salbatzeko beti prest dauden horien balio faltsuen babesean gorderiko pederastiatik, babestuko dituen botere publikoak dituena. Benetako estatu laiko baten alde egongo dena, zeinean agintari zibilak agintari zibil modura elizkizunetara joango ez diren eta zeinean erlijioa alor pribatuan soilik praktikatuko den.

Monarkia-erakundea gainditzen jakingo duen gizartea; izan ere, XXI.mendean desberdintasunaren adierazgarri nagusia den erakunde hori anakronikoa eta diskriminatzailea baita.

Azken batean, gure ondorengoentzako etorkizun hobea nahi dugulako begiratzen dugu iraganera. Gizarte libre eta errepublikarra nahi dugulako; ez dugulako nahi gizarte horretan inork oinordetzako kargurik izaterik, herriak erabakita baizik.

Une hauetan benetako omenaldia eta gure eskerrik beroena eskaini nahi diegu Errepublikarengatik sakrifikatu diren pertsona guztiei, eta bereziki hura defenditzeko hil zirenei.
Gogoan izan nahi ditugu azken urteotan ospakizun honetan gurekin egon diren eta jada gure artean ez dauden lagunak ere, horien artean Miguel Sánchez Hernández.
Horiengatik guztiengatik jarraituko dugu aurrera.

Gora errepublika!
Gora hirugarren errepublika!

 

Bandera altxatzea Urdanibia plazan

Jaime Rodriguez Salis izan zen, Begoña del Teso kazetariarekin batera, aurten Bandera Errepublikarra altxatzeaz arduratu zena.  San Juan plazan obrak egiten ari zirela eta, ekitaldi honetarako ohiko lekua aldatu behar izan zen.

Musikariek "Himno de Riego", "Eusko Gudari" eta "La Internacional" jo zuten.

Bandera altxatzearen bideoa

 

Haunditzeko klik egin argazkian

Herri Bazkaria

Bukatzeko 50 pertsona inguru elkartu ginen jateko eta III. Errepublikaren alde topa egiteko. Menua

Apirilaren 11ren gauean ezezagun batzuek jarrita zegoen tokitik atera zuten bandera. Elkarteak jarri beharreko salaketa jarri zuen eta adierazpen bat egin zuen. Haren tokian beste bandera bat jarri zen eta apirilaren 14ko gaurarte eduki zen; eta gau horretan Elkarteko kideek antolatutako ekitaldi batean erretiratu zen bandera.

Haunditzeko klik egin argazkian

 

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423