logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Donostiako EBko Lehiakortasunaren Gailurraren aurkako manifestazioa

"Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikarren Elkarteak atxikimendua agertu du, eta parte hartu du Donostian otsailaren 7, 8 eta 9an egin den EBko Lehiakortasunaren Gailurraren aurkako manifestazioan.

Manifestazioaren kartela

Manifestazioan irakurritaki testu

Lehenik eta behin, Donostiako Europar gailurrerako deiak izan duen jakinarazpen prozedura salatu nahi dugu, gizarteari izkutatu nahi izan baitzaio azken momentura arte; prozedura horrek protestarako edozein ekimenen antolakuntza oztopatea izan du xede, gatazka politiko bat bizi duen herria izanik, munduari Eunkal Herriari buruzko "normaltasun" irudi bat ematen saiatzeko.

Europar Batasunak multinazionalen eta bazkide-estatuetako eliteen interesen zerbitzura dagoen eta Europa bertako Herri eta langile klaseei erabakitze eskubidea ukatzen dien egirura instituzional antidemokratikoa dela frogatu du; Lisboako ituna da adibide garbi bat, oinarrizko eskubide sozialen aurkako orientazio ekonomizista duena eta bizarteari kontsultatu gabe onartua izan dena (Irlandan ezik, lege bidezko aginduagatik).

Interes horiei erantzute bidean, EB kez du zalantzan jartzen lan baldintzak okertzeak ezta kaleratze zein lan-sustsipena sustatzea, "flexisegurtasun" doktrinak erakusten duen bezela; era berean, bere azpiegitura diplomatiko osoa europar enpresek Hegoaldean dituzten gehiegikeriazko estrategia komertzial eta enpresarialak defendatzeko erabiltzen du. Eragile sinatzaileok guztiz errefusatzen ditugu EBk bestelako herriei eragiten dizkien presioak akordio komertzialak lortzeko, "Elkarze Akordio" oker izendatuak. Hegoaldeko herrien zein baliabide naturalen "neokolonialismo" eta espoliazio ekimenak dira.

Eliteei babes hori ematearekin batera, aldez aurretik hausnartutako europako herritarron babesgabetzea ematen da. Eragile sinatzaileok beste behin salatzen dugu Komisio Europarrak sustaturiko zerbitzu publikoen eraispen eta pribatizazioa. Zerbitzu publikoak ez lirateke negozio izan beharko, pertsonen oinarrizko eskubideak baizik.

EBk mugekin darabilen politika arbuiagarria da erabat. Onartutako arteztarau desberdinen bitartez EBz gotorleku bat egin nahi da, non dirua eta ondasunak libreko mugi daitezkeen bitartean, pertsona migratzaileei giza-eskubideak urratzen dituzten hesiak ipintzen zaizkien. Itzulera Arteztaraua, "Lotsaren" arteztarau moduan ezaguna, gereziki arbuiatzen dugu.

Ingurugiroaren aldeko EBren diskurtsoa oso motz geratzen da neurri zahatzak hartzerako orduan; beste behin, kapitalaren irabaziak herrien, herritarren eta gainontzeko izaki bizidunen gainetik daude. Copenhageko gailurraren hurgileko porrota, gizateriaren etorkizunerako momentu kritiko batean, honen guztiaren beste adibide bat da.

EB ekonomia kapitalistak indartu eta leihakortasuna hobetzeko helburuz sortutako egitura izatean ("Europa Globala munduan leihatzen" estrategiak edo "Bolkestein" arteztarauak islatzen duten moduan), garraio, nekazaritza, finantza, hezkuntza...politika europear guztiak helburu ekonomikoaren pean kokatzea dakar, eta ingurugiroaren espoliazio handiago batean zahaten dira. EB sozialki eta ingurugiro aldetik ez dela jasangarria salatzen dugu.

Ere berean EBk egun existitzen diren estatuek eta estatuentzako sortutako proiektua dela frogatu du; ez du kontutan hartzen herritargoaren parte hartze aktiboa eta bere eraikuntza Kapitalarekin eta interes enpresarialekin konplizidade estuan ematen da. EB honek errealitate plurinazional eta estaturik gabeko nazioak kontutan hartu gabe jarraitzen du, baita autodeterminazio eskubidearen aitortza eta aplikazio aldarrikapenei entzungor egiten, bere interes geoestrategikoei komeni zaienean ezik.

Eragile sinatzaileok herrien arteko, borroka desberdinen arteko eta pertsonen arteko elkartasunean sinisten dugu. Hori dela eta, Donostian gailur horren aruka Otsailaren 7, 8 eta 9an antolatuko diren ekimenetara deitzen zaituztegu.

Euskal Herriko eragile sozial, sindikal eta politikoak deitzen ditugu modu berean izkutatu nahi izan duten eta udaberrian Iruñean egingo duten europar gailurrari erantzuteko batu daitezen.

KAPITALAREN EUROPAREN AURKA, HERRIEN ETA LANGILEEN EUROPAREN ALDE.

Haunditzeko klik egin argazkian
Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423