“Nicolás Guerendiain" Irundar Errepublikanoen Elkarteak erakusketa hau antolatu du, hainbat argazki eta dokumenturekin: KONTRASTEAK: (Irun Errepublikan, Niceto Alcalá Zamora presidentearen bisita. Gerra, sutea, itzulera. Askatasunaren aurka altxa zirenen eta askatasuna galdu zuten presoen irudiak).
Irun alai, zaratatsu, aske; II. Errepublika aldarrikatu berria. Niceto Alcalá Zamora Presidentearen bisita dela eta, jendez pilatzen den herria. Txalotu, estutu, agurtu, besarkatu egiten duten eskuak.
Kontrastean, Irun errea, beltza, gerraren ondoren, mamuak besterik ez diren eraikinak. Irun suak desegina, berriro ere poliki-poliki eraikitzeko zain dago. Fardoak arrastaka eramaten, haurrak bizkarrean galdutako etxera itzultzen. Presoen begirada gogogabea, porrotaren mina adierazten duena.
Uzten dutenaren eta aurkitzen dutenaren, izan zenaren eta denaren kontrastea.
Aztarrika egiten duten eskuak, lurpetik ateratzen direnak.
Prest dauden eskuak, altxatzeko prest, galdutakoa berriz egiteko prest.
Egun batean izan zenaren eta gaur egun garenaren arteko kontrastea. Errautsetatik abiatuta berriz hasteko indarra izan zuen jendea.
Galdutako askatasuna eskuratzeko borrokan aritu ziren eta oraindik ere ari diren gizon eta emakumeak.
Iraganean bezala, gaur egun ere, porrotean eta minean indarra eskuratzen duen herria.