logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Arantzadi Zientzia Elkartearen Pikoketako gertakizunen (1936) inguruko txostenaren laburpena

Diario Vascon 2006/08/21ean azaldutako artikulua, fusilatutakoen oroimenez, Miguel Usabiagak, fusilatutako haietako baten ilobak, idatzia..

Aurrekariak

2002ko abenduaren 10ean Eusko Jaurlaritzako lehendakariak Gerra Zibilean desagertutako eta exekutatutakoei buruz eginiko adierazpena dela eta, Justizia Saileko Giza Eskubideen Zuzendaritzak plan bat jarri zuen martxan Arantzadi Zientzia Elkarteko adituen esku-hartzearekin ikerketa erreklamatzen zuten familiartekoei laguntza emateko.

Horrenbestez, 2004-11-07an, Lourdes Herrasti (Arkeologoa), Jimi Jiménez (Arkeologoa), Iñaki Egaña (Historialaria) eta Fco. Etxeberria (Medikuntza Forenseko irakaslea), Pikoketan (Oiartzun) 1936ko abuztuan fusilatutakoen senitarteko batzuekin elkarrizketatu ziren. Aldi berean tokia bisitatu genuen Marcelo Usabiagak gidaturik; Usabiaga, toki horretan lurperatutakoen oroimena gortdetzearren, 1976tik familiartekoen eta lagun talde baten koordinatzaile da. Irungo Blaia hilerria ere bisitatu genuen, eta han omenaldi bat egin

Informazio historikoa

Iñaki Egañak emandako datuen arabera, 1936ko abuztuaren 11n, matxinatutako indarren buruzagi Solchaga koronelak agindu eman zien beren gizonei Aia-Erlaitz-Pagogaña lerroa hartzeko, eraso faxistari horrekin hasiera emanaz. Aurreko egunetan Solchagaren gudarosteak errefortzu berriak jaso zituen, eta baita beste artileria pieza batzuen hornidura garrantzitsua ere. Joaquín Ortíz de Zárate koronelak jaso zuen posizio horiek hartzeko agindua; izan ere, posizio horiek, berez, errepublikanoen aurreko talde ttiki bat besterik ez ziren, eta indar nagusiak Erlaitzeko gotorlekuan zeuden kokatuak. Faxistek errepublikanoen aurreko taldetxo honi, kontu horiek ez jakitean, beren indar guztiak erabiliz eraso zioten.

Horrela sartu ziren Pikoketan, hura hamabost milizianok besterik defenditzen ez zuenean.  Pikoketa baserrian metrailadore bat zegoen, eta huraxe zen errepublikanoek erreztasun dezenterekin etsaia zaintzeko eta haren kontra egiteko zuten lekurik aurreratuena. Leku horretan zeuden milizianoak goiz horretan, abuztuak 11, eta gosaltzera zihoazen; toki horretan itxi-itxi zegoen laino artetik hainbat metrailadore tiro-sorta entzun ziren, eta horiexek izan ziren armada faxisten erasoaren iragarpen.

Kokaleku hori defendatzen zuten hamabost gazte haietatik bik bakarrik lortu zuten ihes egitea: Alejandro Colinak eta Patxi Arozenak. Gainerakoak preso hartu eta fusilatu egin zituzten berehalaxe baserriko hormen kontra jarrita. Bederatzi boluntario gaztek, haietako zaharrena 25 urtekoa eta gazteena 17koa, eta lau karabinerok, beren konpromiso iraultzailea, edo mugazainen kasuan, errepublikarekiko leialtasuna, sinatu zuten: Mertxe López Cotarelo, Pilar Vallés Vicuña, José María Arruti Idiakez, Victor Genua, Jesús López Casado, Agapito Domínguez, Bernardo Usabiaga Jáuregui, Manuel Justo Alberdi, Miguel López Pascual, eta  Vicente Argote, Agustín Bermejo, Félix Luz Echeverría eta Angel Braña López karabineroak. Fusilatutako bederatzi gazteak, EAJko Víctor Genua kenduta, komunistak ziren.

Arestian esan dugun bezala, Bernardo Usabiagaren anai Marcelo Usabiagak 1976an Pikoketa  (Oiartzun) inguruan, eta baserri hartako biztanle batek emandako informazioari esker, gorpuak lurperatuta zeuden hobia kokatze lanari ekin zion.

Zehazki, 1978ko uztailaren 28an, familiartekoek Pikoketako gorpuak hobitik atera zituzten, eta tokiko hedabideetan izan zen horren berri.

Egunkariako berria
Egunkariako berria

Ondoren, 1978ko abuztuaren 2an, omenaldi-ekitaldi bat egin zen Irungo parrokian eta gero, bertako Blaia hilerrira joanik, Pikoketan aurkitutako gorpuzkiak han lurperatu ziren Udal Gestorak utzitako Udalaren jabetzako panteoi batean.

Gaur egun, bertan segitzen dute gorpuzkiek eta urtero egiten da oroitzapen-omenaldi ttiki bat (azaroko lehen igandean).

Arestian azaldutako guztia 2003an Memoria Historikoa Berreskuratzeko Elkarteak argitaratutako Emilio Silva eta Santiago Macíasen "Las fosas de Franco" liburuan jasoa da.

Hobiaren kokapena

Hobia Oiartzungo Pikoketa baserritik 50metrora dago, ipar-ekialderantz, itxitura batek mugatzen duen baso bati hasiera ematen dion mendi-hegalaren parajean.

Hobiaren kokapena

Gorpuzkiak ateratzen zuzenean parte hartu zuen Marcelo Usabiagak esandakoaren arabera, hobiak metro batzutako luzera zuen, zabalera arrunta-edo eta paraleloa zen mendi hegalarekiko. Bertan hainbat gizakiren hezur-hondakinak eta beste objektu pertsonal batzuk (oinetakoak eta txanponak) aurkitu zituzten, hilkutxa bat betetzeko adina hondakin. Edonola ere, leku hartan ateratzea beharrezkotzat jo ez zuten giza hondakin gehiago ere geratu omen zen. Ez omen zen identifikazio-lanik ere egin.

Gero, hobiaren gainean,  kareharrizko monolito kubiko bat jarri zuten, honela zioena: “GU SORTU GINEN ENBOR BERETIK SORTUKO DIRA BESTEAK - ERAHILDAKO ASKATASUNAREN ALDEKO BORROKALARIAK”,  eta  lauburu bat zuena.

Kareharrizko monolito

 

 

 

 

 

Pikoketako giza hondakinak gorde zituen panteoiaren gainean ere jarri zen inskripzio bat: “EN MEMORIA DE LOS FUSILADOS EN PIKOKETA 11 - VIII – 1936”, eta haien izenak.

Aurreko guztiaren kontaketa bideoz grabatu zaio gai honen inguruan dokumentazio ugari eman digun Marcelo Usabiagari.

Panteon en el cementerio

Sin.:Fco. Etxeberria Gabilondo Dk
Medikuntza Legaleko eta Forenseko Irakasle Titularra
Medikuntza eta Odontologiako Fakultatea - EHU
Arantzadi Zientzia Elkartea – Antropologia Saileko presidentea
Donostia, 2004ko azaroaren 15a

 

Zerikusia duten beste esteka batzuk:

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423