"Pequeña Velocidad" pabiloiaren argazkien erakusketa, zutik geratzen den Gipuzkoako kontzentrazio-esparru bakarra. Pabiloi hori Irungo Aduana zaharraren eraikinaren ondoan dago, eta Vía Irun proiektuarekin eraisteko arriskuan dago.
Nobela Grafikoa egile bakar baten gidoia duen argitalpen-formatua da, eta istorio bakarra du, non marrazkia eta narratiba uztartzen diren eta gai sakonak eta istorio zabalak aurkezten diren.
1942 eta 1944 bitartean, diktadura frankistaren berrehun preso baino gehiagok lan egin zuten Irunen, Olaberria erreka bideratzeko lanetan....
XX. mendeko 30ko hamarkadan, goieneko unera iritsi zen argazki-kazetaritza. Erreportaje argazkiak gerra zibilera arte ez zuela lortu definitzen duen elementua idatzi den arren, kontua da urte batzuk lehenago eta, bereziki, Bigarren Errepublika aldarrikatu ondoren, informazio grafikoa ezinbestekoa zen jadanik kazetaritzarentzat...
1939an, erbesterako bidean, muga trumilka zeharkatu zuten errepublikano espainiarrak garaituta, ez ziren garaituak sentitzen izpirituan, borroka jarraitzeko asmo a zuten, herrian bertan eta Pirinioetatik harago ere bai, hiru hamarkada luzeetan, eta behar izanez gero, beraien idealen proba diren iraunkortasunarekin eta eroapenarekin...
Publizitatea XX.mendearen lehen herenean agertu zen estatu espainiarrean masa-gizartearen adierazpen gisa, eta indar ikaragarria hartu zuen Bigarren Errepublikaren gobernuetako urteetan zehar, harik eta Gerra Zibilak kontsumo-gizartea esaten zaionaren finkapenean, eta, horrenbestez, publizitatearen erabileraren heldutasunean sekulako etenaldia eragin zuen arte...
II Errepublikan zehar, historia garaikideko aldirik intentsuenetako eta larrienetako bat bizitu zuen estatu espainiarrak. Misio Pedagogikoak sortzeak oso eredu kultural modernoaren entsegua egitea ekarri zuen. Eredu hau "Institución Libre de Enseñanza" izenekoak diseinatu zuen eta, bereziki, Museo Pedagógico Nacional erakundeko zuzendari eta fundatzaile Manuel Bartolomé Cossíok....
Gerraren hondamendien oroitzapena, espainiar gizartea hautsi zuen gatazka baten oroitzapena, ez zen hain garbi iritsiko gure orainaldira, argazki irudiak espainiarren begiradan eragin duen sedukzio eta inpaktuagatik izan ez balitz...
Garai honetan premiazkoa da gure poesiaren historia osoko belaunaldi poetiko bikainenetako bat...
Erakusketa honekin, II. Errepublikako zinema ezagutzera eman nahi du. Garai haietan ohikoenak ziren aktoreak eta zuzendariak, baita urte haietan egindako kartel eta film selekzio bat ere. Eta horrekin batera, denboran hurbil samar diren film batzuen irudien selekzioa, tratatzen ari garen garaiari buruzko gaiarekin...
II. Errepublika aldarrikatu zela 80. urteurrena betetzen den honetan, “Nicolas Guerendiain” Irungo Errepublikarren Elkarteak erakusketa hau aurkezten du frankismoaren biktima guztien omenez. Gaur egun oraindik argitzeko dauden heriotza, errepresalia, tortura eta desagerpenak, eta hobiak, zeinetatik gaurdaino bakarren batzuk besterik aurkitu ez diren...
Erakusketa honen bidez, gure Elkarteak II. Errepublikan zein prentsa izan ziren eta nolakoak izan ziren islatu nahi du. Ibilbide bat egingo dugu garai hartan Estatuko kioskoak betetzen zituzten eta estatuko egoera soziala eta politikoa islatzen zuten egunkariak gaitzat hartuta. Une hartan gure gizartean zeuden joera politikoetako egunkariak, aldizkariak eta komikiak ikusi ahal izango dituzue...
Euskadiko biztanle guztiek ikaragarri sufritu zuten Gerra Zibilaren ondorioz. Hala ere, umeak kaltetuenak izan zirela esan daiteke. Gerraren erruz, umeek euren haurtzaroa eta senideak galdu zituzten eta, askotan, euren bizitza bera ere...
Erakusketa honek, nolabait pertsonifikatuta, bizi, borrokatu, lan egin, kartzela jasan eta ideal errepublikarra defendatzeagatik hil ziren emakumeen aurpegiak erakutsi nahi ditu aurkezpen gisa...
Aldi horretan 2.000 kartel baino gehiago inprimatu ziren, horietako batzuk benetako artelanak...
Argazkigintzaren eta hainbat testuren bidez, hogeita hamarreko hamarkadan "murgildu" gara, garai historiko hura hobeto ezagutzeko eta ulertzeko. Orduan Irun izan ginena berreskuratu nahi dugu...