logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Irunen egindako ekitaldiak - 2011

2011eko abenduak 11

2011eko 2. eskuko merkatua

Merka2

Gure elkartea irungo 2. Merkadiloan parte hartu du. Argazkiak

2011ko azaroak

Azaroaren 28ko datarekin, eskaera bat iritsarazi zaio Irungo alkateari Irungo Udalak hirian monumentu edo eskultura bat jar dezan fusilatutako eta frankismoko biktima izan diren guztien omenaldi gisa. Egoki jotzen dugun tokietako bat II. Errepublikaren garaian zentro errepublikarra kokatzen zen plaza litzateke.

Irungo fusilatuen zerrenda erantsi da.

Bestalde, alderdi politiko guztietako bozeramaileei idazki bera iritsarazi zaie gure elkartearekiko bilera bat eskatzeko eta gai horri buruz hitz egiteko.

Irungo alkateari egindako eskaera

Fusilatuen zerrenda

Azaroak 6, 12:30etan

Iaz bezala, 1936ko abuztuan hildakoen omenaldia egingo dugu pikoketan.

Musika, txalaparta, lore sorta... eta Pikoketako jatetxean janaria.

Gertatu zenari buruzko informazio gehiago

Omenaldiaren informazioa eta argazkiak

Artikulua Garan (2011-11-07)

2011eko urriak 9

2011eko 2. eskuko merkatua

Merka2

Gure elkartea irungo 2. Merkadiloan parte hartu du.

Argazki Lehiaketako kartela

2011eko ekainak - urriak

II. Argazki Lehiaketa Errepublikarra

Elkartearen ekitaldien artean hurrengo udaberrirako II. Argazki Lehiaketa Errepublikarra iragartzen du. Lehiaketa honen xedea balio errepublikarrak ezagutaraztea eta sustatzea da.

Oraingo honetan, lehiaketarako aukeratu den gaia “Frankismoaren ondorioak” da (irudiak, monumentuak, plaka oroigarriak eta abar).

Informazioa eta Oinarriak

Liburuaren azala

Urriak 7 19:30etan

Liburuaren aurkezpena:

“Maizales bajo la lluvia”

Lekua: Amaia Kultur Zentroan

Aurkezleak: Aitor Azurki (egilea) eta Marcelo Usabiaga (protagonistetako bat)

Maizales bajo la lluvia hamaika bizitza-ibilbideen bilduma hunkigarria da. Omenaldia egiten die faszismoaren aurkako borrokan aritu diren guztiei, bizitza Euskadiko mendietan, Kataluniako luebakietan, Madrilgo presondegietan edo bide bazterrik ahaztuenean utzi zutenei, betiere Askatasuna izeneko etorkizun hobearen itxaropenarekin.

Diario Vasco (2011 - 10 - 7)

Aurkezpenaren argazkiak

Irailak 24

Evaristo Larrañaga Urcelayeta eta Florencio Iratxetari omenaldia

Irungo Udalak omenaldia eskainiko die Evaristo Larrañaga eta Florencio Iratxetari, 1938an hil zituzten zinegotziei. “Nicolás Guerendiain” Irungo Errepublikarren Elkarteak bat egiten du ekintza honekin eta berori bultzatzen du, eta bide batez, zabaldu egiten du errepublikar legaltasuna defendatzeagatik errepresioa eta heriotza jasan zuten guztienegana.

informazio eta argazkiak omenaldiari buruz

Prentsan

Irailak 9, 10 eta 11

Red Comète-en jardueretan lagundu eta parte hartzea

Urtero, orain dela zazpi urtez geroztik, Red Comètek omenaldia antolatzen dio 1941 eta 1945 urte artean izan zen izen bereko isilpeko erakundeari. Erakunde hark, nazien lurraldean erortzen ziren pilotu aliatuak jasotzea zuen helburu, salbatu eta beren lurraldeetara eraman ahal izateko. Informazio gehiago .pdf-n [71kb] (Gaztelaniaz)

Jardunaldiaren kronika eta argazkiak

Kartela

Apirilak 29

Hitzaldia José Mª Pedreñoren eta Pedro García Bilbaoren eskutik

"Panorama actual de la Memoria Histórica"

"Federación de Foros por la Memoria"ren lehendakaria eta
"Foro por la Memoria Histórica de Guadalajara"ren lehendakaria

Lekua: Amaia Kultur Zentroan

Ordua: 19:30etan

Informazio gehiago

2011eko apirila 14an

Elkarteko kideekin elkarrizketa-solasaldia Txingudi Telebistan

Apirilaren 14an, Txingudi Telebistako "Hablando claro" saioan, Josetxo Arrietak aurkeztuta, elkarrizketa-solasaldia egin zuten gure elkarteko kide batzuekin. Errepublikaz, Memoria Historikoaz eta abarrez hitz egin zuten.

Programaren hasierako bideoa

 

Apirilaren 10ean, 12:30etatik

II Errepublikaren 80 urteurrenaren ospakisuna

12:30etik aurrera, Errepublikarren antzinako Zentrotik (Ensantxe plaza), Martxa Errepublikarra irtengo da. Irungo kaleetan zehar abiatuko da eta Luis Mariano plazan amaituko da; plazan, txalapartaren soinuarekin harrera egingo zaio martxari. Komunikatu bat irakurriko da eta ohorezko aurreskuaren ondoren, bandera errepublikarra jasoko du, Riegoren ereserkiaz lagunduta.

Jarraian, Herri-Bazkaria Arano jatetxean . Prezioa: 25 €. Menua

Herri osoan animatzen dugu bandera errepublikarrak jartzera balkoietan

2011ko apirilaren 14an

Bandera jaistea. 20:30ean

Informazio gehiago apirilaren 10eko eta 14ko jardunei buruz

Kartela

Apirilaren 9an, 16:00etatik aurrera

Jai Errepublikanoa

Lekua: Urdanibia plazan

16:00etik aurrera, Bidasoako Graffiti IV. Lehiaketa. Informazioa eta Oinarriak

Bidasoako 1. Xake Txapelketa Errepublikarra

Literatur erakusketa hainbat argitaletxeren eskutik.

17:00etik aurrera, Haur jolasak, Irun Iruneten lankidetzarekin

Arratsaldeko ekitaldien argazkiak eta bideoak. (Graffitti, Xake, etab.)

19:30etatik aurrera, Musika Taldeen Jaialdia.

Informazio gehiago

Arratsaldean "Fatxari tiro egin" ere jarriko da.

Jaialdi errepublikarraren argazkiak eta bideoak

Kartela

Apirilak 5etatik 17ra

Erakusketa "Hilotzak hobitik ateratzen, duintasunak berreskuratzen"

Erakusketa honetan bildu da Aranzadi Zientzia Elkarteak 2000 urtetik aurrera Gerra Zibileko hobien inguruan egindako ikerketa lana. Argazkien bitartez, hobitik ateratzeko prozesuaren alor zientifikoa eta giza alderdia erakusten dira, eta arreta berezia eskaini zaie desagertuen familiei.

Prentsaurrekoa 2011/03/31

Informazioa eta inaugurazioaren argazkiak

Lekua: Euskadiko Kutxaren Erakusketa Aretoan

Ordutegia:

  • LANEGUNAK: 18:30etatik 20:30etara
  • LARUNBATAK, IGANDEAK ETA JAI EGUNETAN
    • Goizeetan: 11:00etatik 13:00etara
    • Arratsaldeetan: 17:00etatik 20:00etara

Informazio guztia PDF-en

Kartela

Apirilak 1

Hitzaldia Pako Etxeberriaren eskutik

Doktorea Medikuntzan Euskal Herriko Unibertsitatean. Gipuzkoako Foru Aldundiko Giza Eskubideak Saria (2006).

Bere taldeak Eusko Jaurlaritzaren Giza Eskubideen Saria jaso du 2007an. Txileko Gobernuaren Giza eskubideen Batzordeko adituen nazioarteko batzordeko kidea da diktadura-aldian desagertutakoei buruzko ikerketarako.

Aranzadi Zientzia Elkarteko kidea 1973tik. Han hainbat kargu izan ditu: Presidentea, Idazkari Nagusia eta Antropologia Departamentuko Presidentea. Gaur egun Elkarteko Presidentea da (2009). Elkarte horren barnean, 2000. urtetik desagertuei Gerra Zibileko hobi komunei buruzko ikerketarako lantaldea zuzentzen du

Lekua: Amaia Kultur Zentroan

Ordua: 19:30etan

Informazio gehiago eta argazkiak

Literatur lehiaketako kartela

2010ko abenduak - 2011eko apirilak

III Literatur Lehiaketa Errepublikarra Gazteentzako

Elkartearen ekitaldien artean hurrengo udaberrirako III Literatur Lehiaketa Errepublikarra Gazteentzako iragartzen du. Lehiaketa honen xedea balio errepublikarrak ezagutaraztea eta sustatzea da, batez ere gazteen artean.

Informazioa eta Oinarriak

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423