2024ko ekainak 16
Datorren ekainean hamar urte beteko dira Felipe VI.aren erregealdia hasi zenetik. Koroa, orduan, inoiz ikusi gabeko koroatze zeremonia baten protagonista izan zen, bere aita, Juan Carlos I.a, urrezko erretiro batean errege emeritu bezala baztertzeko balio izan zuena, hain zuzen ere bere ustelkeriazko karruselaren icebergaren punta bakarrik ezagutzen hasi zenean.
...
Monarkiak ustelkeria sistematikoa adierazten du, ez kasu isolatu gisa, baizik eta Borboien Etxeak Estatuarekin duen harreman historikoa definitu duen ezaugarri gisa.
...
Horregatik guztiagatik, 2024ko ekainaren 16an kalera aterako gara "gorputzez gorputz paseatzera, garaia baita", monarkiaren gainbeheraren aurrean demokraziak XXI. mendeko errepublikari bidea irekiko diola iragartzeko.
Manifestu osoa deskargatu pdf-n
Inprimatzeko liburuxka EU-ES pdf-n
2024ko maiatzaren 30a
Gernikan egingo diren Historia eta Memoria ekitaldien barruan, "Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikar Elkarteko kideek hitzaldi bat emango dute kontzentrazio-esparruekin zerikusia duen guztia eta, zehazki, Irungo "Pequeña Velocidad" esparrua ezagutarazteko.
2024ko maiatzaren 23a
Egunotan Irungo Kabigorri Ateneoan ikus daitekeen erakusketarekin lotuta, "Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikar Elkarteko kideek hitzaldi bat emango dute kontzentrazio-esparruekin zerikusia duen guztia eta, zehazki, "Pequeña Velocidad" esparrua ezagutarazteko.
"Pequeña Velocidad"ri buruzko informazio gehiago
2024ko maiatzaren 2tik ekainaren 15era
Lekua: Kabigorri Ateneoa
2024ko maiatzaren 2tik ekainaren 15era bitartean, Pequeña Velocidad pabilioiaren argazki erakusketa bat ikusi ahal izango da, Gipuzkoan zutik dagoen kontzentrazio-esparru bakarra. Pabiloi hori Irungo Aduana zaharraren eraikinaren ondoan dago, eta Via Irun proiektuarekin eraisteko arriskuan dago.
Argazki erakusketa Irungo Kabigorri Ateneoan • Maiatzak-Ekainak 2024
Apirilaren 17tik maiatzaren 1era
¨Nicolás Guerendiain¨ Irungo Errepublikarrak bineten erakusketa bat aurkeztu du, Vicente Ruizek egina, "Hausnartzeko binetak / Kontzientziak kolpatzen" izenburupean.
Erakusketa honetan konposizio satirikoak, ironikoak eta, kasu batzuetan, gaurkotasunarekin zerikusia duten gaiei buruzko errealitate sendoz beteak ikus daitezke.
Vicente Ruiz: "Nire binetetarako ideiak sortzen doaz, nire inguruan gertatzen denari buruz hausnartzean oinarrituta.".
Deskargatu kartela (PDF)
Apirilak 14, 12:30etan
Txalaparta doinuekin hasiko da ekitaldia. Komunikatu bat irakurri ondoren, bandera errepublikarra igoko da.
Hiriko balkoietan bandera errepublikarra jartzera animatzen zaitugu.
Iragarki laburrak "Radio Irun" irratian, apirilaren 9tik 14ra
2. Apirilaren 14a, II. Errepublikaren 93. urteurrena. Murrizketarik ez sektore publikoan, gerrarik ez, ustelkeriarik ez, monarkiarik ez. Gora errepublika! Apirilaren 14an, 12:30etan, bandera igoera, San Juan plazan. Jarri bandera errepublikanoa balkoian!
1. 14 de abril, 93 aniversario de la II República. Ningún recorte en lo público, no a la guerra, no a la corrupción, no a la monarquía. Gora Errepublika. 14 de abril a las 12:30h, izada de bandera en la plaza San Juan. Coloca la tricolor en tu balcón.
Aurreko urteetan egin den bezala, Irungo alkate berriari eskaera bat bidali zaio apirilaren 14an bandera errepublikarra udaletxeko balkoian jartzeko, eta, aldi berean, bera eta memoria historikoko zinegotzia gonbidatzen dira apirilaren 14an, 12:30ean, San Juan plazan egingo den omenaldian parte hartzera.
Era berean, udaleko talde guztiei gonbidapen gutun bat bidali zaie ekitaldira joateko.
Irakurri eskaera [PDF]
Deskargatu kartela (PDF)
2024eko apirilaren 11a
2024ko otsailak 29
Dantza, poesia, musika eta "Partisanas" liburuaren aurkezpena
Jaitsi kartela pdf-n
2024ko otsailak 24
2024ko otsailaren 24an, gure hiriko hainbat kolektibo bildu ziren Irungo Udalari dei egiteko "Pequeña Velocidad" pabiloia ez botatzeko, Gipuzkoan zutik geratzen den kontzentrazio-esparru bakarra.
2024ko Urtarrilak 18
Irungo Podemos antolatuta, gure elkarteko kideek Irungo kontzentrazio-esparruari buruzko txostena aztertuko dute, bereziki Pequeña Velocidad pabiloiari buruzkoa
Juncal Oyarzuni elkarrizketa Radio Irunen