logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Hitzaldia: "Juan Negrin bere bilobaren ikuspegitik"

Juan Negrin

 

Juan Negrin Lopez 1892an jaio zen, Kanarietako burgesiako familia aberats batean. Kanaria Handiko Las Palmasen.

Alemanian jaso zuen prestakuntza intelektuala. Goi-mailako mediku fisiologikoa izan zen, eta Madrilgo Medizina Fakultatean ari izan zen Fisiologiaren Katedran, eta ospe eta izen handia erdietsi zuen bere irakasgaian.

Bere garaiarekin konprometitua, intelektual jantzia eta europartua izan zen; 10 hizkuntza ere ikasi zituen. Azkar agertu zuen bere uste ideologiko demokratikoak, errepublikarrak eta sozialistak garatzeko interesa, eta bere unibertsitate- eta ikerkuntza-karrera bikaina atzean utzi, eta batik bat goi-mailako ardurak hartu zituen politikan eta administrazioan, Espainiako Bigarren Errepublikako urteetan. Gorteetako Diputatu izan zen PSOEren aldetik, demokrazia errepublikarreko bost urteetako hiru legealdietan, bi aldiz Las Palmas ordezkatuz eta bat Madril.

Gerra Zibila hasita, Largo Caballeroren Gobernuko Ogasuneko karteraren titularra izan zen (1936ko iraila – 1937ko maiatza). Orduz geroztik eta gerra amaitu arte, Kontseiluko presidente izan zen, Gerrako kartera ere hartuta. 1939tik 1946ra, atzerrian, berriz izan zen Gobernuko Presidentetzan.

Borrokalari nekaezina izan zen, eta, nahiz eta bere aldekoen eta arerioen artean ezkortasuna agerikoa izan, beti sinetsi zuen Errepublika gerra irabazteko gai zela. Hortik, etsi gabe erresistentziari ekiteko haren ahalegin laudagarria, dagoeneko Europan eta Munduan nazien eta faxisten itzal mehatxugarria gailentzen ari zen arren. Beti uste izan zuen 36/39ko gerra zibila ez zela gertaera fratrizida hutsa, baizik eta benetan Espainia Errepublikarraren borrokaldia Bigarren Mundu Gerra izugarriaren lehen kapitulua edo sarrera zela.

Lehendabizi Londresen atzerriratu zen, eta han, aliatuekin jardun zuen Ardatzaren aurkako borrokan. Gerraren amaieran, Frantziara joan zen, eta Parisen hil zen, 1956ko azaroaren 12an.

Benetako indarrez eta handitasunez jasan zituen tragedia eta onarpen eza, bizitzaren azken urteetan osasun-egoera txarrean bazegoen ere, eta horrek maila gorenera eramaten dute haren figura historikoa.

Carmen Negrin

CARMEN NEGRIN

Romulo Negrinen alaba. Abiazio Errepublikarreko pilotua Gerra Zibilean. Ama amerikarra zuen, eta New Jersey-n jaio zen (AEB), 1947an. Mexikora joan zen, eta handik, Parisa, bere anaiarekin batera, Juan NEGRINekin bizitzera.

Azken hori 1956an Parisen hil zen, eta orduan, 1960an Mexikora itzuli zen bere aitarekin, hark ez baitzuen lortu Frantzian bizitzeko baimena.

Arte Ederretako lizentziatura lortu zuen Berkeley-ko Unibertsitatean (Kalifornia), eta diplomatura ere bai Zientzia Politikoetan eta Linguistikan.

1969an Frantziara itzuli zenean, berriz ekin zien ikasketei, eta Letra Modernoen Lizentziatura lortu zuen Sorbonne-ko Unibertsitatean, eta Hezkuntzako Zientzietako Master bat Rene Descartesekoan. Etena egin zuen UNESCOn sartzeko, eta han, goi-mailako funtzioak bete zituen, 2002an jubilatu zen arte. Frantziako Ministerio eta Instituzio Publiko zenbaitetan kontsultalari izan zen.

Gaur egun, JUAN NEGRIN Fundazioko ohorezko presidentea da, eta handik, bere aitonaren testamentu-betearazle gisa, trebezia handiz kudeatzen ditu Espainiako Errepublikako Gobernuaren Presidentetza, Ogasuna eta Gerra Ministerioko artxibo baliotsuak.

Bere testigantza guztiz ezinbestekoa da, historia egin berriak sakon ezagutzen ez duen bizitako tragedia ulertzen saiatzeko.

Hitzaldiaren argazkia
Hitzaldiaren argazkia
Hitzaldiaren argazkia

Hitzaldiaren argazkiak

Hitzaldiaren argazkia

"Irun Irratian" laburra

"Juan Negrín bere bilobaren ikuspuntutik". Carmen Negrinek bere aitonaren irudia ezagutzera emango du ostiralean, 19:30ean, Amaia Kultur Zentroan emango duen hitzaldian.

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423