BIDASOA (08/11/27)

Nicolas Gerendiain Elkarteak Gazteentzako I. Literatur Lehiaketa Errepublikarraren deialdia egin du

Kontakizun-lehiaketaren helburua da "balio errrepublikarrak ezagutzera ematea". Lehiakideek 14-20 urte bitartekoak izan behar dute.

MARÍA JOSÉ ATIENZA/

IRUN. DV. Nicolas Gerendiain Irungo Errepublikarren Elkarteak Gazteentzako I. Literatur Lehiaketa Errepublikarraren deialdia egin du. Lehiaketa honen helburua da "balio errepublikarrak ezagutzera ematea eta sustatzea, batez ere gazteen artean. Honela labur litezke balio horiek, besteak beste: berdintasuna, anaiatasuna, askatasuna, laikotasuna, elkartasuna, jusitizia sozial, ekonomiko eta politikoa, indarkeriarik eza eta aniztasuna errespetuzko balio gisa”, adierazi zuen Juncal Oiartzun elkartekideak.

Lehiaketan parte hartu nahi duten gazteek kontakizun bat idatzi beharko dute (euskaraz edo gaztelaniaz), balio errepublikar horiek jasoko dituena. Lehiakideek 14 eta 20 urte bitartekoak izan beharko dute. Kontakizunaren luzera, gutxienez folio batekoa izango da, eta gehienez bostekoa.

Lehiaketako oinarriak elkarte antolatzailearen egoitzan kontsulta daitezke, Arbelaitz kaleko 3an (Irungo Atseginaren atzealdean), 669-075423 telefonora deituta edo web orri honetan: www.asociacionrepublicanairunesa.org. Jatorrikoak posta ziurtatuz bidali behar dira Nicolas Gerendiain Irungo Errepublikarren Elkartera, 10008 Irun. Elkartearen egoitzan ere entregatu ahal dira. Abenduaren 1ean irekiko da lanak jasotzeko epea, eta 2009ko martxoaren 2an itxiko. Elkarte Errepublikarreko kideek eta kulturarekiko lotura duten irundarrek osatuko dute epaimahaia.

Hiru sari

Antolakuntzak hiru sari banatuko ditu literatur lehiaketaren irabazleen artean. Lehen saria hiru erosketa-txartelekoa izango da, bakoitzak 100 euroko balioa duela, Queens komertziorako eta Bilintx eta Oskarbi liburu-dendetarako. Bigarren eta hirugarren sarien egileek, hiruna erosketa-txartel jasoko dituzte, bakoitzak 50 eta 30 euro baliko dutenak hurrenez hurrenez, lehen aipatutako establezimenduetarako.

Marijo Nogues elkarteko kideak gazteak animatu zituen "lehiaketan parte hartzera, Errepublika zer izan zen jakitera eta haren balioak gaurkoak direla ulertzera".