IRUN (08/04/09)

Nicolas Gerendiain elkarteak III. Errepublikaren aldeko ibilaldia egingo du igandean

12:30ean irtengo da HAZetik, eta San Juanen amaituko da, eta han, andera jasoko da. Hilaren 18an, graffiti lehiaketa egingo da, eta kontzertu bat, eskualdeko lau talderen eskutik.

MAITANE OLAIZOLA

Prentsaurrekoaren argazkia

Nicolas Guerendiain Irungo Errepublikarren Elkarteak atzo eman zuen 1931ko apirilaren 14an aldarrikatu zen II. Errepublikaren 78. urteurrena ospatzeko jarduera-programaren berri. Aurkezpenaren hasieran, elkarteko kideek berriz azpimarratu zuten “motibatuta zeudela lanean jarraitzeko bai oroimen historikoa berreskuratzeko bai frankismoaren biktima guztiei duintasuna itzultzeko, haiei bizkarra eman baitzaie hobi komunetan dauden errepublikarren hondakinak hobitik atera eta berreskuratzeko".

Datorren igandean izango da lehenengo hitzordua; egun horretan, elkarte irundarrak ibilaldi bat egingo du oinez III. Errepublikarraren alde. 12:30ean abiatuko da Juan de la Cruz plazatik, gaur egun HAZeko bulegoak dauden lekutik; han zegoen garai batean Irungo Errepublikarren Zentroa.

Hiriko erdiguneko hainbat kaletan barrena ibili ondoren, San Juan plazara iritsiko dira parte-hartzaileak. Han, ohorezko aurreskua egin ondoren Riegoren himnoa joko dute bandera errepublikarra igotzen duten bitartean; aurten Joaquin Galvez irundarrak egingo du zeregin hori; Galvez Kataluniara atzerriratu zen, eta gero, Frantziara. Ondore, herri-bazkaria egingo da; parte hartzeko, 669 075 423 telefonora deitu.

Elkarteak hiritar guztiei dei egiten die datorren igandean bandera errepublikarrak leihoetan eta balkoietan jartzera.

Jai errepublikarra

II. Errepublikaren aldarrikapenaren inguruko ospakizunek larunbatean, hilaren 18an jarraituko dute; jai bat egingo da arratsaldeko lau eta erdietatik aurrera Urdanibia plazan.

Jardunaldia II. Graffiti Lehiaketarekin hasiko da; gehienez ere hamar lagunek parte hartuko dute bertan. Eta gai errepublikarrekin zerikusia duten marrazkiak egin beharko dituzte. Queens dendan izena eman daiteke (Serapio Mugica kalea).

20:00etatik aurrera, kontzertu bat izango da, eta bertan, eskualdeko gazteek osatutako lau taldek esku hartuko dute. Honakoak dira: Planta Baja, hard rockeko taldea; Sangre de Mono, ragga eta rap estiloen nahasketa; Naut, metal melodikoa, eta Mamut, elektronikoan oinarritua.

Emanaldiaren atsedenaldian, elkarteak graffiti-lehiaketako irabazlea zein izan den jakinaraziko du, eta sari-banaketa egingo du. Era berean, Gazteentzako I. Literatu Lehiaketako emaitza ere argitaratuko du.