DIARIO VASCO (09/10/29)

BIDASOA

Juan Negrínen bilobak bere aitonaz hitz egingo du bihar Amaian hitzaldi batean.

Errepublikarren Elkarteak antolatu duen hitzaldi hau 19.30ean hasiko da

M.A.I.

Carmen Negrin

IRUN. DV. II. Errepublika garaian Gobernuburu izandako Juan Negrínen bilobak hitzaldia emango du bihar Amaia Kultur Zentroan 19.30ean bere aitonaz hitz egiteko. Juan Negrín bere bilobaren ikuspuntutik izenaren pean Carmen Negrínek bere testigantza partekatu nahi du II. Errepublika garaian Gobernuburu izan zenak "bizi izandako eta azkenaldiko historiak sakon ezagutzen ez duen tragedia” dela eta.

Gaur egun, Carmen Negrínek Juan Negrín Fundazioa zuzentzen du; bertan, II. Errepublikako Gobernuko Ogasun, Gerra eta Presidentzia Ministerioetako artxiboak kudeatzen ditu.

Nicolas Guerendiain Irungo Errepublikarrak elkarteak antolatu du hitzaldia.

 

 

DIARIO VASCO (09/10/29)

EIBAR

Juan Negrínen bilobak hitzaldia emango du gaur arratsaldean Portalean

F.M. | EIBAR.

Juan Negrin

DV. Juan Negrín, Espainiako II. Errepublikako azkeneko gobernuburua, izango da gaur arratsaldeko 19.00etan Portalea kulturetxean emango den hitzaldiaren gaia. Intxorta Kultur Elkarteak antolatu du hitzordu hau, eta bertan izango da presidentearen biloba Carmen Negrín, zeina hasia baita bere aitona zenaren artxiboak ikertzen. Artxibo horien arabera, bertan behera erortzen dira Frantziako exiliotik lanean jarraitu zuen presidente haren inguruan eraiki ziren hainbat kondaira.

Carmen Negrín jo eta ke ibili da bere aitonaren artxiboak ikertzen, frankismoaren garaian hainbeste zikindu zuten haren irudia garbitzearren. “Espainiatik kanpo oso gizon preziatua zen” dio Carmenek. Espainia frankistatik bere aitonari leporatzen zioten guztia ikusirik, Carmen Negrínek erabaki zuen berak ezagututako bestelako errealitate hura ezagutzera emango zuen ikerketa bati ekitea. Dokumentu horiek azkenaldiko historiako etaparik ilunenetako baten inguruan argi apur bat jartzen duen memoria historiko bat berreskuratzeko proba bezala balio dute orain.