Irailaren 18an, Alfredo Grimaldosek "La Iglesia en España, 1977 - 2007" liburua aurkeztu zuen Amaia Kultur Zentroan
Ikerketa beldurgarri honek, Alfredo Grimaldosen talentuari eta dokumentu-zehaztasunari esker, Eliza Katolikoak Espainian oraindik ere duen boterea ageri uzten du.
Eraso basatia eta polemikoa, dokumentatua eta zorrotza, Eliza espainiarrak gaur egun duen jarduna publikoari, politikoari, ekonomikoari eta moralari buruzkoa.
Espainiako XXI. mendean, bizitza politikoaren, sozialaren eta kulturalaren oinarrietako bat da Eliza. Grimaldosek desmuntatu eta analizatu egiten du Elizaren boterea, bere harremanak, barneko zein kanpoko forma arkaikoak, Gotzain Batzarraren barneko gatazkak, alderdi politikoekiko harremanak baita banketxe- zein finantza-erakundeekikoak ere; laburbilduz, Elizaren eragina eta boterea.
Espainiako Elizak gurutzada frankista santutu egin zuen, baita Bigarren Errepublika defendatu zutenen fusilamenduak ere. Berrogei urtetan, diktaduraren prebendez disfrutatu zuen eta haren oinarrietako bat izan zen. Erregimena gainbeheratzen hasi zenean, taktikoki harengandik urruntzen hasi zen, kontrolpeko irekieraren aldeko apostua egin zuen eta Erdi Aroko itun berri bat ere egin zuen gurutzearen eta ——Francok berak izendatuta—“errege tituluaren oinordeak” eskuratu zuen tronuaren artean. Moncloako Itunek, Konstituzioak eta Estatu Espainiarraren eta Egoitza Santuaren arteko Hitzarmenek bere pribilegioak eutsi egin zituzten.
Azken hogei urteetan neofrankismoaren ardatza bilakatu da, eta kalera atera egin da abortuaren, homosexualen arteko ezkontzaren eta eskola publikoaren zein eutanasiaren aurka. Botere zibilak behin eta berriro amore eman izan du Gotzain Batzarraren aurrean, zeinak Rodríguez Zapaterori José María Aznarri edo Adolfo Suárezi baino diru publiko gehiago kendu baitio bere kutxarako. Azken urte hauetako kronika da hau.
Alfredo Grimaldos Feito (Madril, 1956) lizentziatua da Informazioaren Zientzietan Madrilgo Universidad Complutensean. 20 urte baino gutxiago zituela hasi zen idazten Franco hil ondoren sortu ziren hainbat argitalpenetan (Alternativas, España Crítica, Tricolor). 1977an Ediciones de la Torre ikerketa taldean sartu zen eta Contra el Pacto de la Moncloa liburua argitaratu zuen.
Liberación eta La Tarde de Madrid egunkarietako erredaktorea izan zen eta Área Crítica aldizkaria zuzendu zuen. Transizioarekin lotutako hainbat artikulu eta erreportaje idatzi ditu “Actual”, “Motivos de Actualidad” eta “Interviú” argitalpenetan.
1989tik flamenko kritikaria da El Mundo egunkarian. Hark idatzitako liburuen artean hauek nabarmentzen dira: La sombra de Franco en la Transición (Oberón, 2004), La CIA en España (Debate, 2006) eta Zaplana. El brazo incorrupto del PP (Foca, 2007).
Alfredo Grimaldosen "La Iglesia en España, 1977 - 2007" liburuaren aurkezpena.Eliza espainiarrak gaur egun duen jarduna publikoari, politikoari, ekonomikoari eta moralari buruzko dokumentu zorrotza. Hilaren 18an, 19:30ean, Amaia Kultur Zentroan
Alfredo Grimaldosen "La Iglesia en España, 1977 - 2007" liburuaren aurkezpena. Elizak Espainian oraindik duen boterea agerian uzten duen ikerketa da. Hilaren 18an, 19:30ean, Amaia Kultur Zentroan