logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Erakusketa. "Bizitza osoa ume izaten"

Prentsaurrekoa Diario Vascon. 09/11/06

Erakusketari buruzko DVren artikulua. 09/11/08

Diario Vascori gutuna erakusketari buruz. 09/11/12

Museoaren kanpoaldean
Museoaren kanpoaldean

Gerrako umeentzako omenaldia

Azaroaren 6tik 27ra

Euskadiko biztanle guztiek ikaragarri sufritu zuten Gerra Zibilaren ondorioz. Hala ere, umeak kaltetuenak izan zirela esan daiteke. Gerraren erruz, umeek euren haurtzaroa eta senideak galdu zituzten eta, askotan, euren bizitza bera ere. Umeek, helduek bezala, euren odisea berezia bizi izan zuten drama kolektiboaren barruan. Dena dela, milaka umek betiko izango dute gogoan garai hartan bizitakoa. Gerrako umeez ari gara, bai. Bakar-bakarrik, babesleku bila itsasoratu ziren atzerriko herrialdeetarantz, bolada baten ondoren etxera itzuliko zirelakoan. Batzuetan, halaxe gertatu zen, baina hainbat eta hainbat ume ez ziren inoiz itzuli.

“Nicolas Guerendiain” Irungo Errepublikarren Elkarteak Idi Ezkerra Fundazioaren obra den erakusketa honekin, Errepublikako kultur erresistentzia garaian ikur bilakatu ziren neska-mutiko haiei omenaldia eskaini nahi die.

JARDUERA PROGRAMA

Inaugurazioa: Azaroak 6, ostirala, 19,30ean, erakusketaren aurkezpena eta  bertara datozenentzako lunch-a.

Lekua: Irungo Oiasso Erromatar Museoan

Tailerrak: Belaunaldien arteko topaketak.
Azaroak 11, 12, 25 eta 26. Ordutegia: 15,00-16,30

Dokumentala-solasaldia: Azaroak 14, larunbata, 19,00etan,  “Los niños de Gernika”,  Steve Bowles-ena, Inglaterrara joandako gerra garaiko euskal haurren historia kontatzen duena.

“LOS NIÑOS DE GUERNICA”

Dokumentalak “Los niños de Guernica” (2007) du izena, Eye Witness Productions etxe britainiarraren ekoizpena da, 62 minutukoa; Steve Bowlesek zuzendu du, Euskal Herritik Britainia Handira Espainiako Gerra Zibilaren izugarrikerietatik ihesi joandako Gernikako haur errefuxiatuak gogoratu nahirik.

Gernikako bonbardaketaren ondoren, hain handia izan zen nazioartean sortutako zirrara, ezen Ingalaterrak —nahiz eta hasieran Espainiako Gerra Zibilaren aurrean jarrera neutrala hartu zuen— ume errefuxiatuak hartzea erabaki baitzuen.

Maiatzaren 21ean atera zen “La Habana” ontzia Southampton porturantz barrenean 4.000 ume zituela.

Dokumental honek azaleratzen du britainiar gobernua sekulako estualdian egon zela; izan ere, haur horiek arazo politikoa baitziren berarentzako, baina, bestalde, herri-mugimendu bat sortu zen, umeen egoera zailarekin solidarizatu zena eta haietaz arduratu zena han egon ziren bitarte guztian.

Ume askorentzat, hilabete batzuetako egonaldia, urteetako egonaldia ari zen bihurtzen. Gerraren ondoren Espainiatik alde egin zuten milaka errefuxiatuen artean ume euskaldun horietako askoren gurasoak zeuden. Haur horietako askok eta askok ez zuten hona itzultzeko ez ezer ez inor.

Bigarren Mundu Gerrak beste bost urtez itxiko zizkien euskal haurrei itzulerako ateak. Baina ordurako, euskal haurrak jada ez ziren umeak. Orain gazteak ziren, eta bizimodua atera beharra zeukaten.

  • Dokumentala Basque Children of 37 Elkartearekin batera ekoiztua da; elkarte horrek batzen ditu Erresuma Batuan egon ziren gerrako neska-mutikoak.
  • Euskadin iaz egin zuten aurkezpena, Bilbon, kolektibo horri Idi Ezkerrak egin zion omenaldiaren barruan.
  • Protagonisten artean Herminio Martínez ikusi ahalko dugu, eta gainera gurekin egongo da hilaren 27an gerrako haur gisa bere lekukotasunaren berri adierazteko. 19:00etatik aurrera izango da.

Itxiera-hitzaldia: Azaroak 27, ostirala, 19,00etan, hizlaria “Herminio Martínez”, gerra garaiko haurra Inglaterran. Idi Ezkerra fundazioak antolatzen duena. Hitzaldia .PDF-n [46 Kb]

Hitzaldirako gonbidapena

Herminio Martínez 1930ean, Barakaldon jaio zen. 1937an, 7 urte zituela Ingalaterrara bidali zuten, gehien maite zituenenengandik urrun, beste 4.000 neska-mutilekin batera, bonbardaketez babesteko eta, antza zenez, denbora-tarte mugatu baterako.

Kasu gehienetan hala izan zen, eta haietako asko beren familiekin edo geratzen zirenekin itzuli ziren, baina Herminio bezalako neska-mutil dexenteren kasuan, aldi baterako urrunaldi hura beraien bizitza osora luzatu zen.

Herminiok Ingalaterran eraiki zuen bere bizitza, han irakasle lanetan aritu zen. Bertan ezkondu eta bi semeren aita izan zen. Garai guzti hartan, hala ere, bere kideekiko lotura mantendu zuen, eta guztiak biltzen dituen Basque Children of 37 Elkartean aktiboki parte hartu du. Elkartetik hedapen-lan garrantzitsua egiten du gerrako neska-mutilen historia ez ahazteko.

Gaur egun 80 urte ditu, eta ez da ez hangoa ezta hemengoa ere. "Urteek aurrera egin ahala gero eta gehiago sentitzen dut hori" adierazi du.

Hitzaldirako gonbidapena eta argazkiak

Herminioaren hitzaldia
Herminioaren hitzaldia

 

Museoaren barruan
Museoaren barruan
Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423