logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Ferrer i Guàrdia eta Irungo Eskola Modernoa

Hitzaldia Aitor Hernándezek emango du

'La escuela moderna'

Ferrer i Guàrdia Fundazioa

Francesc Ferrer i Guàrdia  Alella herrian jaio zen (Bartzelona) 1859. urtean. Europan barrena egin zituen hainbat eta hainbat bidairi esker garai hartako punta-puntako hezkuntza erakundeekin jarri zen harremanetan. 1901ean "La Escuela Moderna" sortu zuen Bartzelonan pedagogiaren inguruko bere teoriak aplikatzearren eta laster zabaldu ziren horiek, eta Espainian eta atzerrian eskola filial ugari sortu. Ideia progresista eta libertarioak zituelako, lehen eta baita orain ere, berebiziko gorrotoa piztu du jendearen artean edo, alderantziz, defentsa sutsua.

Ferrer i Guàrdiari “Semana Trágica” deiturikoan gertatutakoen eragile izatea leporatu zioten. 1909an matxinatu egin zen Bartzelonako langile jendea, izan ere Marokoko kolonia-politika defendatzeko tropak biltzen hasi baitziren. Erreserbista haiek —asko eta asko guraso zirenak—soldadutzara deitu zituzten; libratzen ziren bakarrak langileen eskura ez zegoen diru-kopuru bat ordaintzen zutenak ziren. Salbuetsita zeudenen amek eskapularioak eta errosarioak banatzen zituzten Bartzelonako portuan, Marokon 500en batek bizia galdu ondorengo asteetan ontziratzen zirenen artean.

Gerraren aurkako protesta hura apaizen kontrako eta langile protesta bilakatu zen. Mauraren gobernuaren errepresio oso gogorra eta bidegabea izan zen; 2.000 pertsona auzipetu zituzten, bost heriotzera kondenatu eta 1909ko urriaren 13an Montjuic-eko gazteluan hil. Haien artean Ferrer i Guàrdia, zirikatzailea izatea leporatuta, Bartzelonako prelatuen akusazioan oinarriturik soil-soilik.

Escuela Moderna izenekoa lehen mailako herri heziketa mistoaren fokua izan zen. Baina orain arte oso ezaguna izan ez den kapitulua da Irunen sortu zela Kantauri aldeko lehendabiziko Eskola Modernoa eta Euskadiko Autonomi Erkidegoan eta Nafarroan bakarra. Ez zen bat-bateko gauza izan, ez eta ustekabekoa ere; XX. mendearen hasierako Irungo ezkertiarrek eta errepublikartasunaren eboluzioak lagundu zuten ezartzen.

Aitor Hernandez

Aitor Hernández, Irunen jaioa da. Historia eta Geografian lizentziatua (Deustu, 1992).

Argitaratu dituenak: “Agonía y disolución de la dictadura franquista en Irun” 2003ko Bidasoa Azterlanen Aldizkarian. “25 años de democracia en Irun, los comienzos” 2006ko Bidasoa Azterlanen Aldizkarian. “La prensa en Irun antes y durante La Belle Époque” Luis de Uranzu Ikerketa Beka. Irun, 2008.

“Federico Forcada y La Escuela Moderna” (Educación, política y laicismo en el Irun de principios del siglo XX), zeinean deskribatzen baiten zer-nolako indarra izan zuen Irunen eskola horrek eta XX. mende hasierako errepublikanismoarekin izandako harremana.

"Irun Irratian" laburra

Ferrer i Guardia, Eskola Modernoaren sortzailea exekutatu zuteneko mendeurrenean, hitzaldia, Aitor Hernandezen eskutik, ostiralean, hilaren 9an, 19:30ean, Amaia Kultur Zentroan

Ferrer i Guardia eta eskola mordernoa Irunen. Hitzaldia, Aitor Hernandezen eskutik, ostiralean, hilaren 9an, 19:30ean, Amaia Kultur Zentroan

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423