logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Laguntza guztia Herri Palestinarrari

“Nicolas Guerendiain” Elkarte Errepublikar Irundarraren komunikatua, herri palestinarrarekiko elkartasuna adierazteko.

Abenduaren 27an hasi zen Gazaren inbasioa, ejerzito israeldarraren aldetik. Eraso honek 900 hildako baino gehiago sortu ditu dagoeneko baita milaka zauritu ere, gehienak poblazio zibilaren artean, emakumeak eta haurrak tartean daudela.

Gazan bizi diren milioi eta erdia guetto batean bizi dira. Ezin dira bertan sartu ezta atera ere. Ez dute botikarik, argirik, urik, elikagairik. Israel nazioarteko hitzarmen guztiak hausten ari da, baita gerrari buruzkoak ere (haien artean Ginebrako konbentzioa dagoela...).

Ospitalek ez dute bitartekorik zauritutakoak atenditzeko. Ez da jakiten zenbat diren hildakoak, zauritutakoak ezta zenbat pertsona dauden harrapatuta ere bonbardeatutako etxeetan eta borrokak egiten ari diren lekuetan. Anbulantziak eta suhiltzaileen kamioiak eraso egin dituzte eta toki horietara joateko beldur dira. Ejerzito israeldarrak ez die pasatzen uzten kazetariei.

Bakearekin eta herrien arteko bakezko bizikidetzarekin konpromisoa duen gure elkartetik Israel hasi den sarraskiaren aurkako iritzia adierazten dugu.

Nazioarteko Komunitatearen erantzunaren pasibotasuna, geldotasuna eta porrota salatzen eta kondenatzen dugu; hain zuzen ere NBE-rena, hau bezalako egoerak ahalbidetzen baitu, beto eskubidea duen AEB-k izaera unibertsaleko gaitzespen hau blokeatu ahal duelako. Zapateroren gobernuak eman duen erantzun anbiguoa ere salatzen dugu, Israelgo enbaxadorea kanporatu beharrean, “lagun” gisako errieta egin diolako.

Israel herri palestinarraren aurka burutzen ari den operazio militarra berehala geldi dadin eskatzen dugu eta bakeari buruzko elkarrizketak berehala has daitezen, nazioarteko bitartekaritzarekin.

Ibilaldi batera deitzen dugu urtarrilaren 16an, 20:00etan Irungo Zabaltza plazan, herri palestinarrarekiko elkartasuna adierazteko.

ELKARTASUNA HERRI PALESTINARRAREKIN!!!

BUKA DEZAGUN HERRI HONEN GENOZIDIOAREKIN!!!

Irunen, 2009ko urtarrila

 

Manifestazioaren argazkia
Manifestazioaren argazkia

200 pertsona inguru izan ziren gure elkarteak herri palestinarrari elkartasuna adierazteko deitutako manifestazioan. Amaieran adierazpen bat irakurri zen euskaraz eta gaztelaniaz eta bertan bildu zirenei aurrerantzean egin litezkeen ekimenetan parte hartzeko dei egin zitzaien.

Manifestazioaren argazkia
Manifestazioaren argazkia

 

 

 

Manifestazioaren bideoa

Youtuben ere sar zaitezke Elkartearen beste bideo batzuk ikusteko.

 

 

 

 

 

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423