Ekitaldiak martxa errepublikarrarekin hasi ziren 12:30etan Zabaltza plazatik (Errepublika garaian Zentro Errepublikarra). Zenbait kaleetatik pasa ondoren San Juan plazara iritsi zen txalapartaren soinuez , harrera eginez.
Honelako kontsignak aireratu ziren: "Nos hay dos sin tres, República otra vez", "Hemen gaude, Errepublikaren alde", "Los Borbones a los tiburones", "Jo ta ke Errepublika lortu arte", "Juan Carlos acelera, que viene la tercera"....
Txalapartaren ondoren elkartearen partaideak komunikatu bat irakurri zuten.
Joakin Galvezek bandera altxatzeko zuen, baina gaixorik egoteagatik ezin izan zuen etorri eta mezu bat utzi zuen. Bere lekuan, elkartearen kide bat eta bi gazte izan ziren bandera altxatu zutenak aurreskuren ondoren.
Musikariek "Himno de Riego", "Eusko Gudari" eta "La Internacional" jo zuten.
Riegoren ereserkiaren partiturak (bandarako) .pdf
Egun on guztioi eta mila esker ekitaldi honetara etortzeagatik.
Gaur, hemen gaude bilduta 1931eko apirilaren 14an aldarrikatu zen II Errepublikaren 78. urtemuga ospatzeko; errepublika gure historiaren bultzada demokratiko handienaren emaitza da eta alaitasunezko adierazpenekin hartu zen Irungo eta Euskadiko kaleetan.
Alaitasuna gizarte demokratiko eta berdintasunezko baten itxaropena zelako, baita monarkia bezalako instituzio bat gainditzea zekarrelako ere; instituzio anakroniko eta diskriminatzaile hori, desberdintasunaren adierazlerik maximoa izanik, ez baitagokio XXI. mendeari.
Baina guk ez dugu atzera begiratzen nostalgia hutsarengatik, ezta “iragandako garai guztiak hobeak direla” uste dugulako, baizik eta balio errepublikarrak indarrean egotea aldarrikatu nahi dugulako.
Zeren eta errepublikanismoa etorkizuneko balore gainerakor bat da, gehiengoarena Euskadin; errepublikanismoak gizarte libre bat izateko asmoa dakar berekin, han ez da oinordetza-kargurik izango; aitzitik, herriaren borondatez erabakiko dira karguak.
Horretarako, berdintasunean, askatasunean eta senidetasunean oinarritutako III. Errepublikaren aldarrikapenaren aldeko apostua egiten dugu; alegia, herrien arteko elkartasunean oinarritutako estatu baten aldeko apostua.
Gaur, urtemuga honetan, Errepublikaren alde sakrifikatu eta hil ziren guztiei eskaini nahi diegu omenaldia.
Gora errepublika!
Gora hirugarren errepublika!
Bukatzeko 50 pertsona inguru elkartu ginen jateko eta III. Errepublikaren alde topa egiteko. Menua
Hilaren 14an, arratsean, banderak jaitsi zituzten elkarteko hainbat kidek