logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Irunen 2009ko apirilaren 18ko kontzertuan joko duten taldeak

Mamut

MAMUT

MAMUT honen soinuak elektronikan du oinarria, baxu sakona eta gitarra grinatsua honekin elkarlotzen direlarik. MAMUTen hiru ahotsek soinu pareta eta zaratak zeharkatuz bat egiten dute. Udazkenean berriz, baina 2008koa oraingoan, MAMUTek haren lehen lana kaleratu du, edozein lekutan zuzenean aurkezteko asmoarekin.

Informazio gehiago

 

 

 

 

 

Planta baja

PLANTA BAJA

Planta Baja 2006/2007ko Eguberrietan sortutako talde gaztea da. talde honek beti garaje batean entsaiatzen du, eta hortik datorkio izena. Hiru gaztek osatzen dute, adin berekoak, 17 urte egingo dituzte 2009ko erdialdera. Mutiko hauek txikitatik ezagutzen dute elkar, izan ere Irungo udal kontserbatorioan elkarrekin ibiliak dira ikasten eta bertan segitzen dute beren musika-prestakuntza handitzen.

Uda honetan, areagotu egin da taldearen zuzeneko esperientzia. Jotzeko gogo handia daukate eta, bide batez, zer egiteko gauza diren eszenatokian erakutsi nahi dute, beti bezala.

Egun arte, hainbat emanaldi eman dituzte Irunen (Mosku plazan, Katean, Artalekun...); modu horretan, eskolako aretotik Focobako pabiloiraino iritsi dira. Horietaz aparte, Tolosara abiatu dira musika jotzera (moteroen topaketa) baita Zaragozara eta Nafarroako herrietara. Azken emanaldia gaur egun ikasketak egiten ari diren Pio Baroja institutuan izan zen.

Zumarragako musika modernoaren lehiaketan parte hartu zutenean, lehen saria eskuratu eta Localia katean elkarrizketatu zituzten.

Momentu hauetan beren burua prestatzen ari dira maketa bat grabatzeko estudio batean

Estiloari dagokionez, Rocka da gehien gustatzen zaiena.

Kideak:

  • Rubén Amatriain (gitarra eta ahotsa)
  • Rubén de la Iglesia (baxua eta ahotsak)
  • Ander Sáenz (bateria eta ahotsa)
Sangre de mono

SANGRE DE MONO

Sangre de mono du izena Asierrek eta Jonek osatzen duten taldeak. Taldea orain dela urtebete-edo eratu zen Irunen 2008ko apirilean egindako Errepublikarren Jaiaren lehen edizioaren ondoren.

Bi estilo batzen ditu taldeak, Ragga eta Rapa, politika, eta oro har, mundua kritikatzen duten letrekin eta riddim instrumentalekin. Hilaren 18ko kontzertuan hainbat kolaborazio izango dira, horien artean Sato de Clan 12rena.

 

Informazio gehiago

 

 

In Kasu!

IN KASU!

Taldea 2008ko udaran sortu zen: Hasieran, pertsona hauek osatzen zuten: Kitarra: Julen, Kitarra: Ilargi, Baxua: Beñat, Bateria: Aitor Baztarrika, Ahotsa: Iñaki.

Irailaren 7an gure lehenengo kontzertua izan zen, NAUT taldearekin batera jo genuen Hondarribiako jaietako karparen eszenatoki txikian, Psylociberen txoznan (nahiz eta gu bertan sartuta ez egon). Neguan taldekideen aldaketa batzuk eta ondoren, taldea horrela geratu zen: Kitarra: Julen, Kitarra: Ilargi, Baxua: Aitor Baztarrika, Tronpeta: Eki, Bateria: Aitor Etxeberria, Ahotsa: Pako.

Martxoaren hasieran 2 kanta grabatu genituen Bidasoa Antifaxista proiekturako (Bidasoa-aldeko hainbat taldeen kantez osatutako cd-a). Jorratzen dugun musika mota Punk, Rock eta Ska dira gehienbat. Momentuz gureak diren 6 kanta ditugu eta berriak sortzen ari gara, baina beste taldeen bertsioak jotzen ditugu ere. Betidanik ensaiatzen dihardugu kontzertuetan jotzeko irrikitan.

Informazio gehiago

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423