logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

II. Argazki Lehiaketa Errepublikarra

Argazki lehiaketako kartela

“Nicolás Guerendiain” Irungo Elkarte Errepublikarrak II. Argazki Lehiaketa Errepublikarra iragarri du lantzen ari den jardueren barnean. Lehiaketa honen xedea balio errepublikarrak ezagutaraztea eta sustatzea da.

Honako hauek dira balio horiek definitu ahal dutenak, laburpen gisa: Berdintasuna, Senidetasuna, Askatasuna, Laikotasuna, Elkartasuna, Gizartearen, Ekonomiaren eta Politikaren Justizia, Indarkeria EZA, dibertsitatea, begirune eta berdintasun balio gisa, hiritarren parte-hartzea eta demokrazian sakontzea, eta abar.

Oraingo honetan, lehiaketarako aukeratu den gaia “Frankismoaren ondorioak” da (irudiak, monumentuak, plaka oroigarriak eta abar).

Lehiaketaren oinarriak

  1. Kontua da gure inguruan dagoen edozein ikur frankistaren erreferentzia egiten duen argazki bat egitea, eta zein tokitan dagoen adierazi behar da.
  2. Saria eskuratzeko aukera izango dute nahi duten afizionatu guztiek.
  3. Lanak CDn grabatuak, formatu digitalean (jpg, tiff...) aurkeztu beharko dira, eta edozein teknika onartuko da eta argazki-berrukipena ere bai.
  4. Egile bakoitzak gehienez ere 3 obra aurkeztu ahalko ditu, obra horiek lehendik beste lehiaketa batzuetan saritu gabeak izan behar dute.
  5. Argazki bakoitzak bere izenburua eta azalpen txiki bat izan behar du.
  6. Lanak gutunazal baten barruan aurkeztuko dira. Gutunazalaren kanpoko aldean hau adieraziko da: “II. Argazki Lehiaketa Errepublikarra”. Original bakoitza ezizen batez sinatuko da eta derrigorrezkoa da gutunazal itxi batean datu hauek eranstea: izena, abizenak, NANa, helbidea eta harremanetarako telefonoa eta egilearen e-posta. Posta ziurtatuaren bidez bidaliko dira, honako helbide honetara: “NICOLÁS GUERENDIAIN” IRUNGO ELKARTE ERREPUBLIKARRA - 10008 Posta-kutxatila IRUN edo Arbelaitz kaleko 3. zkian dugun egoitzan zuzenean emango dira.
  7. Lanak 2011/10/10era arte hartuko dira, epe barruan jasotzat hartuko dira postaz bidalitako argazki-lanak, betiere postako zigilu-markak aipatutako epe-muga horren data gainditzen ez duenean.
  8. Epaimahaia Elkarteko hainbat kidek eta argazkigintzari lotutako Irungo zenbait pertsonek osatuko du.
  9. Epaimahaiaren erabakia komunikabideetan jakinaraziko da, eta era espresuan eta pertsonalean jakinaraziko zaie irabazleei
  10. Sariak:
  11. 1. kategoria: Bidasoaldeko azgazkiak, Nafarroako aldea sartuta.

    2. kategoria: Euskal Herri osoko argazkiak

    Kategoria bakoitzak lehenengo sari bat izango du, 150€-ko erosketa-txartela, argazkidenda
    batean trukatzeko.

  12. Obra irabazleak ARIren esku geratuko dira. Kultura hedapen helburuekin argitaratu ahalko dira, egilearen izena aipatuz. Antolatzaileek aurkeztu diren obren aukeraketa bat egin ahalko du haiei buruzko erakusketa bat egiteko, egilearen izena aipatuz.
  13. Saria eman gabe gartu ahal da.
  14. Deialdi honetan parte hartzeak oinarri hauek erabat onartzea dakar.

 

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423