logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Omenaldia Pikoketan - 2011eko Azaroaren 6an

Denboralea gorabehera, lagun ugari bildu ginen Pikoketan, 1936ko abuztuaren 11n leku horretan asasinatutakoei omenaldia egiteko.

Eguraldi txarragatik, jatetxe barruan egin ziren ekitaldiak. Musika-talde batek jotako Eusko Gudariaken doinuarekin eman zen hasiera. Ondoren, testu bat irakurri zen, eta 13 asasinatuen izenak esan ziren. Marcel Usabiagak hitz egin zuen, eta, gero, Lau Haiezetara Gogoaneko ordezkari batek. Bukatzeko, Riegoren himnoa eta Internazioala interpretatu ziren; eta, azkenik, bi lore-apaingarri eraman zituzten hobia dagoen lekura.

14:00etan, 50 lagunetik gora elkartu ziren bazkaltzera Pikoketako jatetxean.

>Gertatu zenari buruzko informazio gehiago...

Haunditzeko klik egin argazkian

Omenaldian irakurritaki testua

Arratsalde on:

75 urte betetzen dira leku honetan hamahiru gazte hauek Errepublika eta Euskal Herria defendatzeagatik fusilatu zituztela.

Egun gutxi ziren fakziosoak herriaren kontra altxatu zirela, eta haiek mendi honetara igotzea erabaki zuten militarrei bide itxi behar zietela-eta, eta trebakuntzarik eta ezagutza militarrik gabe egin zuten.

Bazekiten lortutako eskubideak, askatasuna eta aurrerabidea arriskuan zeudela; eta euren bizitzak arriskuan jarriz ez zuten aurrean jartzeko zalantzarik izan.

Denbora asko pasatu da, eta gertakizunek arrazoia eman diete. 40 urtez bizi behar izan genuen eskubide eta askatasunei dagokienez mende askotako atzerakada eragin zigun diktadura nazional-katoliko ilun haren azpian.

5 milioi inguru langabetu dauden honetan ikusten dugu gehiengoa duten alderdiek oraindik ere ekonomia botere finantzario eta espekulatzailearen zerbitzura jarraitzen dutela jartzen, interes orokorrari bizkar emanda.

Hitz batean, denbora asko pasatu da, baina hamahiru gazte haien borrokaren arrazoiek eta nahi zituzten balioek, indarrean segitzen dute oraindik ere. Gizon eta emakume haiek irakasgai bat eman ziguten, zeren eta ez baitago herrientzat borroka beste biderik.

Hilketek eta diktadurak aurrerabidea atzeratzea lortu zuten, besterik ez, baina gelditzea ez; beti egongo baitira, duela 75 urte bezala, borrokatzeko eta defendatzeko prest dauden gizon eta emakumeak.
 
Gaurko egunez inoiz ahaztuko ez ditugun adiskide haiei omenaldia egiten diegu, eta omenaldi hau garai hartan Errepublika eta Euskal Herria defendatuz euren bizia galdu zuten guztiengana zabaltzen dugu.
 
Egin diezaiekegun ohorerik handiena gure hitza ematea da, haiek beren biziarekin defenditu zituzten balio berberengatik atsedenik gabe lan egingo dugula hitz ematea.

Gora Errepublica!     

Gora Euskal Herria!

ndoren, banaka aipatuko ditugu hemen hil ziren eta gaur omenaldia jasoko dutenen izenak:

  • Mertxe López Cotarelo. 17 urte
  • Pilar Vallés Vicuña. 17 urte
  • José María Arruti Idiakez. 18 urte
  • Victor Genua. 25 urte
  • Jesús López Casado. 26 urte
  • Agapito Dominguez. 23 urte
  • Bernardo Usabiaga Jauregui. 18 urte
  • Manuel Justo Alberdi. 22 urte
  • Vicente Argote. 47 urte
  • Agustín Miguel Bermejo. 39 urte
  • Félix Luz Etxeberria. 27 urte
  • Ángel Braña López.
  • Miguel Jacinto López Martínez. 49 urte

Informazio osoa...

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423