logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Hitzaldia "Panorama actual de la Memoria Histórica"

José Mª Pedreño

José Mª Pedreño

Madrilen jaio zen, 1959an, enpresen zuzendaritzan eta administrazioan diplomatua da eta kontulari gisa duen lana uztartu egiten du bere jarduera politiko eta sozial ikaragarriarekin.

1983tik da Espainiako Alderdi Komunistako militantea; Zarzaquemada de Leganés (Madril) herriko auzo elkartean hasi zen gizarte aktibista bezala lanean, garraio publikoa hobetzeko borrokan aktiboki parte hartuz.

1998anAsociación Cultura Paz y Solidaridad Haydée Santamaría izeneakoan sartu zen, eta han zuzendaritza batzordeko idazkaritza hartu zuen, eta bere ardurapean hartu zuen besteak beste hauek antolatzea: kultur ekintzak, liburuen aurkezpenak, hitzaldiak, eztabaidak, mahai inguruak eta omenaldiak, eta Kuba, Chiapas, Palestina eta Iraki laguntzeko hainbat proiektu gauzatzea eta haien jarraipena egitea.

 2000an, sortu berria zen PCEren Memoria Historikoaren Batzordean sartu zen, eta Memoria historikoarekin loturiko ekintza askotan parte hartu zuen.

 2002an Memoriaren aldeko Foroa sortu zuen, eta Lehendakaritza hartu zuen bere gain eta Foroa Federazio bilakatu zuen 2005ean.

Jardunaldi asko antolatu du Memoria Historikoari buruz eta hizlari gisa aritu da  horietan, eta gai horri buruzko mintegietan eta ekintzetan eta Historiako unibertsitate biltzarretan.

Hobi komunen inguruan egindako lanagatik ezagutzen du jendeak batez ere, eta Memoriaren aldeko Foroen Estatuko Federazioko Exhumazioetarako Protokoloaren koordinatzailea da, eta ezaguna da arlo honetan hainbat ekintza antolatu dituelako.

2004an Andaluziako Juntak  Historia gaietako ekintzak koordinatzeko sortu zuen Batzorde Tekniko baten barruan egon zen.

Artikulu ugari argitaratu du  “Mundo Obrero”, “Diagonal”egunkarietan,  “Rebelión”, “Kaos En la Red” aldizkari elektronikoetan, eta bera sartuta dagoen elkarteetako web orrietan, eta inprimatzen diren hainbat aldizkaritan ere bai.

Pedro García Bilbao

Pedro Garcia Bilbao

Pedro Garcia Blbao, Guadalajarako "Foro de la Memoria"ko lehendakaria da, estatuko federazioan federatutako elkartea. Soziologoa, unibertsitateko irakaslea eta idazlea da.

Memoria historikoari buruzko lan haundia egin du.

Hitzaldiaren argazkiak eta bideoa

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423