IRUN (11/03/31)

Elkarte Errepublikarrak "Hildakoak hilobietatik ateraz" erakusketa Irunera ekarri du.

Erakusketa Euskadiko Kutxaren aretoan instalatuko da apirilaren 5etik 17ra. Francisco Etxeberria lege medikuntzan adituak eta Aranzadiko presidenteak hitzaldi bat emango du Amaian.

JOANA OCHOTECO

Nicolas Guerendiain Irungo elkarte errepublikarrak programatu dituen bi jarduera berriak aurkeztu zituen atzo: Titulu bereko hitzaldi bat eta erakusketa bat: "Hildakoak hilobietatik ateraz, duintasunak berreskuratuz". “Gogoratu nahi dugu Amnistia Internacionalen ustez Espainia dela hobi komunetan desagertutakoen kopuru handiena duen bigarren herrialdea” adierazi zuen Jon Hernandezek.

Hitzaldiari dagokionez, ostiralean, apirilaren 1ean egingo da eta Francisco Etxeberriak emango du. Francisco Etxeberria Medikuntzan dokrorea, lege medikuntzan eta auzitegiko medikuntzan aditua da. Hobi komunetan aditu honek “ehun bat hobi ateratzeetan parte hartu izan du Espainian”. Francisco Etxeberriak 19:30etik aurrera emango du hitzaldia Amaia kultur zentroan. Jon Hernandezek adierazi du saioan azalduko duela gai horretan izandako esperientzia eta gorpuzkinen berreskurapenaren eta galdutako duintasunen gaineko oraingo momentua baloratuko duela.

Rueda de prensa abril 2011
Víctor José López-Barrantesek, Jon Hernándezek eta Ricardo Sánchezek aurkeztu zituzten jarduerak. :: HERA

Bestalde, erakusketa Colon ibilbideko Euskadiko Kutxaren aretoan instalatuko da apirilaren 5etik 17ra. Erakusketa Aranzadi Zientzia Elkartearen eskutik izango da eta “Aranzadik dituen 18.000 argazkietako batzuk erakutsiko dira 30 mihisetan”. Hobi komun bat dagoela salatzen denetik biktimei omenaldia egiten zaien arte jarraitzen den prozesua azaltzen dute argazkiek era didaktikoan. Erakusketan indusketa egin aurreko eta egin ondorengo testigantza batzuen grabaketa ere ikusi ahalko dira, baita Pikoketan fusilatu ziren irundarrei buruzko panel bereziren bat ere.

Bestalde, Nicolas Guerendiain Elkarte errepublikarrak guneko hobi komunekin lotutako edozein informazio jakinarazi nahi duten hiritarrei berriro egin zieten deialdia. “Adineko jendeak zerbait gogorarazteko baliagarria izan daitekeela uste dugu”. Víctor José López-Barrantesek esan zuenaren arabera “egia jakin dadin nahi dugu. Bere historia ezagutzen ez duen herri batek historia errepikatzera kondenatuta dago”.

 

NOTICIAS DE GIPUZKOA (11/03/31)

Gorpuak hobietatik ateratzeari buruzko erakusketa bat izango da eta ohiko jaia eta ibilaldia ere bai.

Nicolas Guerendiain Elkarteak “gorpuzkien kokapenaren inguruan informazioa eman ahal dutenei laguntza” eskatu diete.

Xabier Sagarzazu

Irun. Apirilaren 14a, II Errepublika espainiarraren aldarrikapena dator eta urtero bezala, data hauetan Nicolas Guerendiain Irungo Elkarte Errepublikarrak hainbat jarduera antolatuko ditu. Gehienak apririlaren 5etik 17ra bitarte egingo dira.

Arbelaitz kaleko egoitzan egindako prentsaurrekoan, elkarte errepublikarreko kide diren Víctor Lópezek, Ricardo Sánchezek eta Jon Hernándezek hau adierazi zuten: “aurten gure jarduerek —erakundeetatik kanpo eta kasu batzuetan traba handiekin— hobi komun ugaritan sakabanatuta dauden gorpuzkinak ateratzeko egiten ari den lana azpimarratzeko asmoa izan dute”.

Rueda de prensa abril 2011
Víctor López, Jon Hernández eta Ricardo Sánchez atzo elkarte errepublikarraren jardueren aurkezpenean. (X.S.). :: HERA

Hitzaldia eta erakusketa

Helburu horrekin, Nicolás Guerendiain elkarteak Francisco Etxeberria gonbidatu du. Francisco Etxeberria EHUko Medukuntza doktorea eta Aranzadi zientzia elkarteko presidentea da, Gerra Zibileko hobi komunak aztertzen duen lan taldeko zuzendaria ere bai eta gorpuzkinak ateratzen lan egiten du.

Etxeberriak lan hau Amaia kultur zentroan azalduko du 19:30etik aurrera, Hildakoak hilobietatik ateraz, duintasunak berreskuratuz izenburuko hitzaldian.

Gainera, izenburu berarekin, apirilaren 5etik (asteartea) hilaren 17 arte Euskadiko Kutxako erakusketa aretoan Aranzadik Estatu osoan Gerra Zibileko hobietan egindako ehun bat indusketetan ateratako argazkiei buruzko erakusketa bat ikusi ahalko da.

Ildo horretatik, Ricardo Sánchezek eta Víctor Lópezek Irunen oraindik gerraren eta frankismoaren garaian desagertu ziren pertsonen zerrenda luze bat dagoela eta oraindik ez dagoela haien berririk gogoratu zuten eta gorpuzkinen kokapenari buruz informazioren bat eduki ahal dutenen laguntza eskatu zuten, egia jakin ahal izateko eta berreskuratu egin ahal izateko, hori baita beren familiek nahi dutena.

Jaia eta ibiladia

Erakusketaz gain, errepublikar irundarren ekitaldiek jai-aldarrikapen alderdia ere izango dute.

Apirilaren 9a jai errepublikarrarekin ospatuko da, baita hilaren 10ean egingo diren ibilaldi eta banderaren jasotzearekin ere. Datozen egunetan ekintza horiei buruzko informazioa emango da.