logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

III. literatur lehiaketa errepublikarra gazteentzako

Literatur lehiaketako kartela

“Nicolás Guerendiain” Irungo Elkarte Errepublikarrak gazteentzako III. Literatur Lehiaketa Errepublikarra iragarri du lantzen ari den jardueren barnean. Lehiaketa honen xedea balio errepublikarrak ezagutaraztea eta sustatzea da, batez ere gazteen artean.

Honako hauek dira balio horiek definitu ahal dutenak, laburpen gisa: Berdintasuna, Senidetasuna, Askatasuna, Laikotasuna, Elkartasuna, Gizartearen, Ekonomiaren eta Politikaren Justizia, Indarkeria EZA, dibertsitatea, begirune eta berdintasun balio gisa, hiritarren parte-hartzea eta demokrazian sakontzea, eta abar.

Horretarako, elkarte honek balio horien inguruko literatur-lehiaketa bat antolatu du gazteentzat.

Lehiaketaren oinarriak

  1. Narrazio bat, ipuin bat edo antzeko bat egin behar da, zeinetan balio errepublikarrak jasota egongo baitira.
  2. Saria lortzeko aukera izango dute 10 - 25 urte arteko nahi duten gazte guztiek, eta bi kategoria izango dira: 10 urtetik 12 urte bitartekoak (Lehen Hezkuntzako 3. zikloa), 12 urtetik 16 urte bitartekoak (Bigarren Hezkuntza) eta 16 urtetik 25 urte bitartekoak
  3. Lanak gaztelaniaz edo euskaraz egin ahalko dira, eta originalak izan beharko dute.
  4. Kontakizunaren luzapena ezingo da orrialdekoa baino txikiagoa izan ezta 5 orrialdekoa baino handiagoa; DIN A4 formatuan eta espazio bikoitzean idatziko dira, orrialde bakar batean, “Arial” letrarekin eta 12 puntuko letra-tamainarekin.
  5. Lanak bikoiztuta aurkeztuko dira, gutunazal baten barruan. Gutunazalaren kanpoko aldean hau adieraziko da: “III. Literatur Lehiaketa Errepublikarra Gazteentzat”. Original bakoitza ezizen batez sinatuko da eta derrigorrezkoa da gutunazal itxi batean datu hauek eranstea: izena, abizenak, NANa, jaioteguna, helbidea eta harremanetarako telefonoa eta egilearen e-posta. Posta ziurtatuaren bidez bidaliko dira, honako helbide honetara: “NICOLÁS GUERENDIAIN” IRUNGO ELKARTE ERREPUBLIKARRA - 10008 Posta-kutxatila IRUN edo Arbelaitz kaleko 3. zkian dugun egoitzan zuzenean emango dira.
  6. Lanak 2010/12/01tik 2011/03/14ra arte onartuko dira, eta postaz bidali direnak eta zigilu-markan aipatutako data baino geroagokoak ez dituztenak hartuko dira epearen barruan jasotzat.
  7. Epaimahaia hauek osatuko dute: elkarteko kide batzuek eta kulturarekin lotutako hainbat irundarrek.
  8. Epaimahaiaren erabakia komunikabideetan jakinaraziko da, eta era espresuan eta pertsonalean jakinaraziko zaie irabazleei
  9. Sariak:

    10 urtetik 12 urte artekoentzako Saria:

    1. Queens dendako 100 €-ko erosketa-txartela
    2. Elkar liburudendako 100 €-ko erosketa-txartela
    3. Oskarbi liburudendako 100 €-ko erosketa-txartela.

    12 urtetik  16 urte artekoentzako Saria:

    1. Queens dendako 50 €-ko erosketa-txartela
    2. Elkar liburudendako 50 €-ko erosketa-txartela
    3. Oskarbi liburudendako 50 €-ko erosketa-txartela.

    16 urtetik 25 urte artekoentzako Saria:

    1. Queens dendako 50 €-ko erosketa-txartela
    2. Elkar liburudendako 50 €-ko erosketa-txartela
    3. Oskarbi liburudendako 50 €-ko erosketa-txartela.
  10. Lanak ARIren jabetzan geratuko dira eta kultura hedatzeko asmoz argitaratu ahalko ditu, egilearen izena aipatuta.
  11. Saria eman gabe gartu ahal da.
  12. Deialdi honetan parte hartzeak oinarri hauek erabat onartzea dakar.

 

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423