logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

2011ko Jaialdi Errepublikarra

Kartela

Apirilaren 9an, Jai Errepublikarra ospatuko da Urdanibia plazan.

Beste urteetan bezala, 16:00etatik aurrera, Bidasoako Graffiti Errepublikarraren IV. Lehiaketa egingo da.

Ahurten, Bidasoako 1. Xake lehiaketa, literatur muestra eta humeentzako ekitaldiak izango ditugo Irun Iruten eskutik.

20:00etatik aurrera, musika taldeen jaialdia izango da. Aurten 8 talde izango ditugu, 30 minutuko emanaldia eskainiko du bakoitzak.

 

Jaialdi errepublikarrerako izena emandako taldeak inskripzio-zerrendaren arabera

Melmac

MELMAC

Banda hau 2006ko azaroaren bukaera aldera sortu zen; bandaren ideia indie elektronikoko taldea izatea zen; denborarekin eta sortzen joan ziren melodiekin pop rock kosmiko bezala katalogatu zuten beraiek. Hilabete batzuetan kantuak sortzen aritu eta kontzertu bat eman ondoren, 2007ko udan maketa bat grabatu zuten lagundu zieten lagun batzuei esker eta Dirty pink ladyes-eko bateria den Urkoren laguntzarekin, Melmac taldeko lehengo bateria Zaisen lekua bete zuena, alegia.

Maketa honi esker Madrilen irailean egin zen alderdi komunistaren jaian jo zuten. Handik bueltan egungo bateria, Lesh, aurkitu zuten.

2008ko apirileam Melmac taldeak parte hartu zuen Irungo jai Errepublikarraren lehen edizioan. Kontzertu bat eman zuten Planta baja, Neutral Kick eta Sangre de mono taldeekin batera.

2009an zehar, hainbat kidek bandari utzi behar izan zioten; irailean Melmac taldeak eraketa finkatu zuen, Al, Hanstor eta Zohak ez ziren egongo; horien ordez, partaide ziren Lesh eta Zalk Srch gitarra-jotzaile berriarekin batera hirukote bat osatu zuten.

2010ean Irungo errepublikar jaiaren edizio berri batean jo ondoren, taldea itxi egin zen disko bat grabatzeko; disko hori ez zen plazaratuko Lesh-ek taldea utziko zuela jakin zenean.

2011ren hasieran Melmac taldeak beste kide bat aurkitu zuen Lesh-en ordez, Javier Barreneche, eta honekin dira demo bat ateratzekoak urtearen erdi aldera.

Informazio gehiago

Javi Miqueleizen argazkia. www.efejotaphotography.com

bdtd

BDTD (Busting Down The Door)

BDTD (Busting Down The Door) Irungo musika talde bat da, 2009an ikasketak eta musika biak batera aurrera eramateko gai diren institutuko ikasle batzuek sortua. Hasieratik egiten dituzte entseguak haietako baten garajean; talde honek hiri osoan hainbat kontzertu eman ditu jada. Bere kontzertu guztietara joaten diren jarraitzaile ugari dituzte.

Bere kideak aldatzen joan dira hasiera batetik hona, baina gaur egun taldea hauek osatzen dute:

 

 

  • Asier González (Kantaria)
  • Libe de la Fuente (Kantaria eta saxofoi-jolea)
  • Alberto Rodríguez (Gitarra jotzaile bakarlaria)
  • Ander Fraile (Baxu-jotzaile eta bigarren gitarra)
  • Asier Leiza (Teklista)
  • Sergio Hernández (Bateria eta ahotsak)

Talde honek bere kontzertu guztietan egin ditu beste talde ezagun batzuen bertsioak; talde horien artean ACDC, Guns and Roses, Nirvana, Aerosmith, Green Day, RHCP, eta abar. Egin ditu bere abesti propioak ere, publikoaren artean arrakasta dezente izan dutenak.

Sangre de mono

SANGRE DE MONO

Sangre de mono du izena Asierrek eta Jonek osatzen duten taldeak. Taldea orain dela urtebete-edo eratu zen Irunen 2008ko apirilean egindako Errepublikarren Jaiaren lehen edizioaren ondoren.

Bi estilo batzen ditu taldeak, Ragga eta Rapa, politika, eta oro har, mundua kritikatzen duten letrekin eta riddim instrumentalekin. Hilaren 18ko kontzertuan hainbat kolaborazio izango dira, horien artean Sato de Clan 12rena.

 

Informazio gehiago

Alambrada

ALAMBRADA

Alambrada¨Hondarribiko talde bat da, eta Olaxkuk ( Gitarra eta ahotsa), Ramosek ( Gitarra eta ahotsa), Bikendik (Baxua eta ahotsa) eta Hodeik (Bateria) osatzen dute. 2009ko uda hasieran hasi ziren jotzen Psilocyberen lokaletan. Uda hartatik, hainbat kontzertu izan dituzte Gipuzkoako herrietan barrena: San Pedron, Tolosan, Andoainen, Errenterian, Hondarribian…


2010ean grabatu zuten lehenengo diskoa, zazpi kantez osatua, "Alambrada" izenekoa, eta urte amaieran atera zen kalera. Beti bezala, kontzertu gehiago emateko gogoz dabiltza, batez ere rock´n´rolla.

Informazio gehiago

Planta baja

PLANTA BAJA

2007an sortutako talde gaztea da; beti garaje batean entsaiatzen du, eta hortik datorkio izena. Hiru gaztek osatzen dute, adin berekoak, 18 urte egingo dituzte 2010ko erdialdera. Mutiko hauek txikitatik ezagutzen dute elkar, izan ere Irungo udal kontserbatorioan elkarrekin ibiliak dira ikasten eta bertan segitzen dute beren musika-prestakuntza handitzen. Pio Baroja institutuko bigarren batxilergoko ikasleak dira; institutuan ere pare bat aldiz jo dute.

Hasieratik eman dituzte Irunen hainbat kontzertu, adibidez Urdanibia plazan, Ficoban Club Megas Gipuzkoa motozaleen bilkuran, Artaleku kiroldegian eta San Migeleko eta Kateako jaietan. Gainera, jo dute adibidez Tolosan edo Zaragozan, eta eginak dira itzuli txiki bat ere Nafarroako Erriberan barrena. Azpimarratzekoa da Zumarragan 2007an lortu zuten bigarren saria musika modernoaren Lehiaketan; hurrengo urtean, 2008an, irabazi egin zuten Lehiaketa hori.

Abuztuaren bukaeran editatu zuten beren lehen maketa, “Estamos Hartos” izenekoa, eta jada saldu dituzte laurehun kopia. Beren azkeneko saioak Mugan elkarteak Eguberrietan merkataritza kanpaina dinamizatzeko markoaren barruan egindakoak izan ziren; egun horietan Pio XII, Luis Mariano eta Zabaltza plazan jo zuten, eta beren maketa sustatzeko aprobetxatu zuten.

Azpimarratzekoa da San Martzialetan eman zuten azken kontzertua, espektatiba guztiak gainditu baitzituzten; egun horretan, “handietako bat” bezala definitu zuten Carlos Gońik zuzentzen duen Revólver taldearekin batera aritu ziren.

Kideak:

  • Rubén Amatriain (gitarra eta ahotsa)
  • Rubén de la Iglesia (baxua eta ahotsak)
  • Ander Sáenz (bateria eta ahotsa)
Blast Wave

BLAST WAVE

Kale ilunenetan, egunak gau amaigabeak diren eta haizeak gitarra-akordeak eramaten dituen horietan, burua liluratzen duen melodia bat entzuten da murmurio artean… Blast Wave da; 2010ean sortu da, San (bateria) eta Jon (ahotsa eta gitarra) heavy metaleko proiektu bati ekiteko elkartu direnean. Hasieran bik osatzen zuen taldea, baina berehala hasi zen handitzen. Baxu-joleak et gitar-joleak iritsi ziren hainbat lekutatik, taldeari itxura emateko, baina egun batean, eta bizitzako kasualitatez, Alvarok (gitarra) talde honekin topo egin, eta bertan geratu zen, eta horrela, Blas Wave sendotzen hasten da pixkana-pixkana. Handik gutxira, Jonen betiko lagun bati deitu zioten taldean sartzeko; David zen (baxu-jolea).

Orain, ia osatuta dago, urteek zaildutako baxu-jole baten sendotasunarekin; ahots indartsua eta aldi berean melodikoa; bateria, 80eko heavy taldeetako klasikoa, eta gitarraren riff kañeroa. Horrela hasi da itxura ematen Blast Wave. Jonek gitarra kendu beharra zeukan eta, beraz, bigarren bat eduki behar zen, eta Blast Wave behin betiko taldea osatuko duen piezaren bila hasten da. Ondo bilatzen ibili ondoren, Iñigo agertu da, panoramako talde mtelikoenen ukituarekin, eta horrela sendotzen da, azkenean, heavy metaleko proiektua izango dena.

Denboraldi bat kantak eginez ibilita, Blast Wave prest dago eszenatokietara irteteko, eta lehenengoa apirilaren 9an izango da, Jai Errepublikarrean.

E-maila: blastwavemetal@gmail.com

Kulto Kultivo

KULTO KULTIVO

Talde hau lau kidek osatzen 2010eko urriaren 16tik:

Setak, Samuk, Pecak eta Aimarrek.

Irundik (Gipuzkoa) datoz indartsu erreibindikazio-letrekin, estilo rap/reggaea sortuz eta landuz.

Taldeko kideak lagunak dira betidanik, eta 2004aren inguruan hasi ziren musikaren munduan jo eta ke letra zehatz eta erabat pertsonalekin egurra ematen; aldi berean Seta dj-a plateren eta scrathcing-aren munduan nahastu zelarik. Denbora pasa zen eta nor bere aldetik joan zen, pixkana-pixkana dena hutsean geratu arte. Baina dena aldatu zen 2010eko irailean Pecari kontzertu bat eskaini ziotenean Bilboko live zion sound-en, artista ezagun eta maila handikoekin batera; beraz ez zuen zalantzarik izan eta baietz esan zuen, eta zer zen jakitearren, abenturara joan zen. DJ-rik ez zuenez, Setari deitzea bururatu zitzaion, jaialdi hartan bere dj-a izan zedin.

Samu ere jaialdira eramatea bururatu zitzaien eta ideia horren ondotik, zuzenerako astebete falta zela, entsaiatzen hasi ziren; entsegu lekurik ez zutenez, Setari bururatu zitzaion Aimarri deitzea, berak entsegu-lokala baitzuen bere rock taldearekin. Hor hasi zen taldearen benetako hasiera, berari esker entsaiatu zuten; eta laurak txundituta geratu ziren, izugarri gustatu zitzaielako jaialdiaren unea eta motibazioa, eta primeran konpontzen zirelako elkarrekin. Aimarrek grabatzea erabaki zuen eta lauren artean talde bat sortzea erabaki zuten; horrela jaio zen Kulto Kultibo.

Drakken

DRAKKEN

Drakken metalcore melodikoko talde bat da; 2007an sortu zen, Gipuzkoako hainbat musikarik beren urratsak elkartzea erabaki zutenean.

2008an grabatu zuten lehenengo demoa; Rompe las cadenas izenekoa, egungo estilotik urrun samarrekoa. Lehenengo urtean, hamabi kontzertutik gora eman zituzten, eta taldeak oso kritika onak jaso zituen, metaleko panoraman gazte promesa gisa agertuz.

2009aren hasieran, Drakkenek beste norabide bat eman zien bere kantei, metalcore melodikorantz. Pixkanaka, aurreko kantak kanta berri sendoagoek ordeztu zituzten, gai pertsonalagoekin eta aurretik erabilitako epikatik urrunduta.

2010eko otsailean, lehenengo albuma grabatu zuen Drakkenen (zolt) Irungo Phantom estudioetan, eta Doctor Master estudioetan masterizatu zuten, Estanis Elorzaren eskutik. Zolt 12 kantek osatzen dute; oso sendoak dira eta melodia handikoak, oinarri erritmikoak ere latzak dira, eta letrak sentimenduz beterik daude. Drakken taldeko kideak gara: Yonoko (ahotsa), Rekkar (gitarra), Edgar (gitarra), Xabi (baxua) Terro (bateria).

Informazio gehiago

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423