2025eko urriaren 24an • 19:00 • Palmera-Montero • Irun
2005eko urrian "Nicolás Guerendiain" Irungo Errepublikar Elkartea sortu zen eta lehenengo hitzaldia Pedro Barrusok eman zuen urte hartako urriaren 21ean.
Gure elkartearen 20. urteurrena dela eta, Pedro Barrusok beste hitzaldi bat emango du Irunen: "20 años después. Memoria berreskuratzean egin diren aurrerapenak eta egiteke dauden zereginak".
Hitzaldiak memoria berreskuratzeko prozesua jorratuko du, 2000. urtetik 2007ko Memoria Historikoaren Legea onartu arte. Haren aplikazioa eta hark utzitako gabeziak aztertuko ditugu. Ondoren, Memoria Demokratikoaren Legea aztertuko da, aurrekoarekin dituen aldeak eta oraintsuko memoriarekin lotuta lortutako aurrerapenak adieraziz.
Bigarren zatian, Gipuzkoako memoria-ekimenak aztertuko dira, Bidasoari arreta berezia eskainiz. Hitzaldia amaitzeko, gaur egun memoria-politikek planteatzen dituzten erronkei eta zailtasunei buruzko hausnarketa egingo da.
Donostia (1963). Geografia eta Historian lizentziatua Deustuko Unibertsitatean eta Historian doktorea unibertsitate berean “El movimiento obrero en Guipúzcoa durante la II República. Organizaciones obreras y dinámica sindical” (1994).