2025eko martxoaren 24an
2025eko martxoaren 24an prentsaurreko bat egin da Deportazioaren Memoriarako Euskal Koordinakundea (1940-1945) aurkezteko.
Kontzentrazio-esparru nazionalsozialistetan egon ziren 253 euskal deportatuen memoria sustatzeko asmoz, hainbat kolektibok osatutako koordinakunde hau sortu da:"Amical de Mauthausen y otros campos y de todas las víctimas del nazismo de España", Errenteriako "Colectivo La ilusión", "Hradischko 1945 Flossenburg lan-taldea", "Kepa Ordoki – Memoria Historikoa Bidasoan elkartea", "Nicolás Guerendiain Irungo Errepublikarrak" eta Etxahun Galparsoro zein Joxe Mari Mitxelena ikertzaileak
Aurten 80 urte beteko dira kontzentrazio esparruaren askapenaz. Koordinakundeak aldarrikatu du, bertan izan zirela ere Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa jatorri eta bizileku izan zuten pertsonak, baina izugarrikeria hau ezezaguna dela deitoratu dute. "Europan pasarte hori ezagutzen den bezala, ez da gure memoria koletkiboaren parte"
Koordinakundearen aldarrikapenetako bat Deportazioaren omenezko monumentu bat eraikitzea da.
Gogora Institutuari eskatu zaio monumentu hori Nazioarteko Zubiaren ondoan dauden lorategietan jartzeko, zubi hori "Memoriaren Leku" izendatu baitute eta oso gune sinbolikoa baita.
Gogora Institutuak proposamena onartu du eta Irungo Udalari helarazi dio, bertan kokatzeko baimena berrets dezan.
Hemen plataforma osatzen duten elkarteek egindako jarduerak ikus ditzakegu.