logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Omenaldia Pikoketan - 2016ko urriaren 30ean

Urtero bezala, 1936ko abuztuan Pikoketan hil zirenen aldeko omenaldia egin zen.

Tuvieron lugar diferentes intervenciones de diferentes asociaciones y grupos políticos.

Amaitzeko, lore-eskaintza bat egin zen monolitoan Eusko Gudariak, Riegoren Ereserkia, la Internacional obren doinuen akonpainamenduarekin.

Omenaldiko ekintzen ondoren, pertsona asko elkartu ziren Pikoketako jatetxean egin zen bazkarian.

Gertatu zenari buruzko informazio gehiago...

Omenaldiaren bideoa

Lore-eskaintza eta Pikoketan fusilatutakoak oroitzea

Aurten ere hemen bildu gara toki honetan bertan 1936ko abuztuaren 11n hil zituzten 13 pertsonei omenaldia egiteko. Hil zituzten 13 pertsona horietako gehienak gazteak ziren, errepublikaren legezkotasuna, demokrazia defendatzen ari ziren, eta faxismoaren aurka borrokatzen.

Beste asko bezala, hil egin eta hobi komun batean lurperatu zituzten. Senideen eta lagunen esfortzu eta ahaleginari esker berreskuratu ahal izan ziren beraien gorpuak, eta haien ahaleginari esker ere lortu zen Irungo Udalak panteoi bat jartzea hilerrian beraien gorpuzkiekin. Baina hori izan da emandako laguntza guztia. Urte asko daramatzagu hil zituzten haien senideek antolatutako omenaldi hau egiten, Marcelo Usabiaga buruan dagoela, eta oraindik ez dugu erakunde mailako inolako asistentziarik lortu.

Nazkatuta gaude politikariak “beste biktimen” aldeko omenaldietan ikusteaz, baina badirudi oraindik badagoela 1. eta 2. kategoria. Bonbardaketaren eta sute famatuaren ondoren, nazioarteko zubia zeharkatu zuten irundarren aldeko omenaldiak egin dira; hala ere, gurez ustez bidezkoa litzateke udalak presentzia edukitzea bai omenaldi honetan eta baita askatasunaren eta lortutako gizarte eskubideen aldeko defentsa egiteagatik hil ziren haien aldeko omenaldietan ere.

Hemendik EGIA, JUSTIZIA eta ORDAINTZA aldarrikatzen jarraitzen dugu frankismoaren biktima guztientzat, eta estatuko bazter guztietako bide bazterretan dauden hobi guztiak ikertzen eta berreskuratzen inplikatzeko eskatzen diegu erakundeei.

Marcelo Usabiagak bere esku-hartzeetan egiten zuen bezala, guk ere gogora ekarri nahi ditugu egun hauetan askatasuna defendatzen eta haren aldeko borroka egiten ari diren kide guztiak
Horiek guztiak dauzkagu gure gogoan.

  • José María Arruti Idiakez.
  • Victor Genua Montiano.
  • Jesús López Casado.
  • Agapito Dominguez Taguada.
  • Bernardo Usabiaga Jauregui.
  • Manuel Justo Alberdi.
  • Vicente Argote.
  • Agustín Miguel Bermejo.
  • Félix Luz Etxeberria.
  • Ángel Braña López.
  • Miguel Jacinto López Martínez.

Informazio osoa...

Omenaldiaren argazkiak

Fotos

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423