logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Manifestazioa abenduak 6. Donostian. 12:00etan

Haustura demokratikoaren alde: Prozesu konstituziogilea III. Errepublikarantz

Kartel

1978ko Konstituzioa aldarrikatu zenetik 38 urte pasa direnean, Estatu mailan existitzen diren arazo larriei erantzuna emateko ez dela gai izan egiaztatu dugu. Langabezia, hezkuntza eta osasun eskubideen etengabeko urraketa, libertateen murrizketa, ustelkeria, erakundeekiko herritarren mesfidantza, genero bazterkeria eta terrorismo matxista. Hauek, herritarrok egunero eta gero eta larrikiago pairatzen ditugun arazoetako batzuk besterik ez dira.

Trantsizioa deituriko prozesutik sortutako Estatuak eta Gobernuak porrot egin dute: 1978ko Konstituzioak inork bermatzen ez dituen eskubideak aitortzen ditu (etxebizitza eta lan duinak, kalitatezko zerbitzu publiko unibertsalak, aberastasunaren banaketa etab.); eta, egungoa bezalako garai zailetan, zama guztia langileen familien gainean jartzen du, merkatuen diktaduraren alde demokrazia formala bertan behera utziz.

Bizi dugun krisi ekonomiko globalak Konstituzioak aldarrikatzen dituen eskubideen gabezia agerian utzi du, horregatik, sistema honen hausturak soilik ekar dezake benetako irteera bat; krisiaren ondorioak zuzenean pairatzen ari diren pertsona guztiei erantzun bat emateko irteera sozial bat.

Feminismotik ere egindako haustura bat, pertsona guztien emantzipazioaren berme eta gizarte kapitalista eta patriarkalaren kontrabotere bezala. Feminismoaren partehartzearekin soilik lor daiteke emakumeak bigarren mailako herritartzat hartzen ez dituen Errepublika bat, non emakumeek dagokien postua izango dute, historian isilduak izan gabe.

Horregatik, agortutako 78ko erregimen usteldua gainditzeko beharra mahai gainean jartzen dugu; gizarte justu, demokratiko eta soziala lortzeko eta Estatu eredu berri bat eraikitzeko nahitaezko pausu bezala. Bizi dugun prozesu atzerakoiari erantzun errepublikanoa eta konstituziogilea ematea eskaintzen dugu. Konstituzioaren erreforma partzialek eta kosmetikoek ez dute balio; behetik gorako prozesu partehartzaile batean sortutako testu berri bat behar dugu.

Errepublika laiko, feminista, partehartzaile eta solidarioaren ordua da, balio sozialetan oinarritutakoa eta herrien nortasuna eta erabakitzeko eskubidea errespetatzen dituena.

Monarkia kanpora!

Gora Errepublika!

 

Asociación Republicana de Andoain "Belabieta", Asociación Republicana Irunesa “Nicolás Guerendiain”, Agrupación Republicana de Oarsoaldea "Pikoketa", Colectivo Republicano de Euskal Herria, Donostiako Errepublikarrak, Junta Estatal Republicana, Tolosako Foro Errepublikanoa, Unidad Cívica por la República

Argazkiak

Fotos

Deskargatu kartela pdf-n

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423