logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

2016ko apirilaren 10ko kronika Irunen

Ibilaldi errepublikanoa

Ekitaldiak martxa errepublikarrarekin hasi ziren 12:30etan Zabaltza plazatik (Errepublika garaian Zentro Errepublikarra). Zenbait kaleetatik pasa ondoren San Juan plazara iritsi zen txalapartaren soinuez, harrera eginez.

Honelako kontsignak aireratu ziren:  "Nos hay dos sin tres, República otra vez", "Los Borbones a los tiburones", "Felipe acelera, que viene la tercera", "Felipe tirano, Irun Republicano"....

Fotos

Txalapartaren ondoren irakurritako textua

Egun on, denoi:

Hemen bilduta gaude beste behin ere, apirilaren 14aren oroitzapena egiteko, II. Errepublika aldarrikatu zen eguna baita, eta aurten, 85 urte betetzen dira.

Beste urte batez, diktadorearengandik oinordetzan hartutako sistema monarkiko berarekin. Beste urte batez, estatu-burua kapitalaren interesak ordezkatzen jarraitzen duela ikusten. Eta interes horiek ez dira gureak.

Beste urte batez berresten da diktadoreak esaten zuen "Una, grande y libre” hura bermatzen duen monarkiaren papera. Gobernua sortzeko duen papera gutxietsi egin da. Errege-familiako kideak, bi erregeak barne, gero eta estutuago daude korrupzioagatik.

Eta bien bitartean, zer gertatzen da langile-klasearekin?

Osasungintza eta hezkuntza pribatizatzen jarraitzen dute, langileak kaleratzen jarraitzen dute, eta etxegabetu egiten dituzte, gure klasearen eskubideak murrizten jarraitzen dute. Eta eskubide horiek borrokaz lortuak dira, frankismoaren garaitik. Jarraitzen dugu estatu-kolpearen ondoren hil eta desagerrarazi zituzten errepublikanoz beteta dauden milaka hobi aurkitu gabe...

Ez dugu monarkiarik nahi. Guk Errepublika defendatzen dugu. Baina herriaren Errepublika. Errepublika, langile-klase osoa batzeko eta herriak batzeko elementu gisa; eta askatasuna defendatzeko, eta berdintasuna, elkartasuna, laikotasuna, publikotasuna, eta autodeterminazio-eskubidea, eta herrien burujabetza. Sistema hau kentzen ari zaigun hori guztia.

Era berean, gure elkartasuna agertu nahi dugu gerra dela kausa memoriarik gabeko Europa batera ihes egiten duten milaka errefuxiatu horiekiko. Europa harresiak eta hormak eraikitzen ari da haien aurka, gero emakumeak, umeak eta gizonak kolpatu eta hiltzen dituen Turkiari saltzeko.

Horregatik nahi dugu ekitaldi honek balio dezan gaur gureak diren eta aldarrikatzen jarraitzen ditugun ideiak defendatu eta borrokatu zituzten haiek guztiak oroitzeko eta omentzeko. Azken batean, Errepublikaren alde.

Gogoan ditugu, baita ere, gaur gurekin ez dauden baina gure oroipenean jarraitzen duten guztiak. Miguel Sánchez, José Luís Santamaría, Antonio García Fresnedo, Ricardo Sánchez Urolategui, Luis Perea, Paco Lusa, Carlos Goñi eta iazko udan utzi gintuen Marcelo Usabiaga.

Aurten, Nazioarteko zubiaren urteurrenean, 1936ko irailean harengatik ihes egin behar izan zuten umeetako batek igoko du bandera.

Gora Errepublika!
Gora apirilaren 14a!

Bandera altxatzea San Juan plazan

Musikariek "Himno de Riego", "Eusko Gudari", "La Internacional" jo zuten.

Riegoren ereserkiaren partiturak (bandarako) .pdf

Herri Bazkaria

Bukatzeko 40 pertsona inguru elkartu ginen jateko eta III. Errepublikaren alde topa egiteko.

Apirilak 14. Argazkiak eta bideoa

Fotos

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423