logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Erakusketa "Errepublikako olerkariak"

Erakusketaren kartela

Errepublika indarrean egon den urte urri eta bizietan lan harremanak hobetzea lortu zen, langileen soldatak %7an gehituz lehenengo bi urteetan eta beren lan-baldintzak hobetuz. Estatua eta eliza berezitu ziren eta estatu laikoa aitortu zen; emakumeak botoa emateko eskubidea ezarri zen eta, batez ere, ahalegin osoa egin zen irakaskuntza publikoa, laikoa eta denon eskura egotea lortzeko; heziketa plana dela-eta milaka ikastetxe eraiki ziren estatu osoan, prestakuntza eraginkorra eman zitzaien maisu-maistrei eta gaur egun aurreratutzat hartzen diren hezkuntza- zein pedagogia-teknika berriak aplikatu ziren. Goiburu hau zuen: jakiteak libre egingo zaituzte. Estatu espainiarra herritar libreez eta beren patua erabakitzeko berezko gaitasuna duten herritarrez osatutako errepublika bilakatzeko borondatearen adierazgarria izanik.

Garai hartan, poesiaren belaunaldi distiratsuenetako bat sortu zen gure poesiaren historia osoan.

Erakusketa honetan, eta dagokion aldizkarian, 27ko Belaunaldiko olerkari adierazgarrienak sartzeko jarraitu den irizpidea literatur eta poetika mailako kalitatea izan da soil-soilik, alde batera utzita poeta horietako bakoitzak izan zezakeen filiazio politikoa. 

Horregatik, Errepublikaren alde etsi gabe borrokan jardun zuten hainbaten ondoan -horixe da hain zuzen Miguel Hernandezen edo Rafael Albertiren kasua, beste askoren artean- poeta handiak aurki ditzakegu, adibidez Gerardo Diego, segituan errepublikaren traidoreen ondoan jarri zena.
Ez da ahaztu behar 27ko Belaunaldia belaunaldi errepublikanoa eta liberala zela, eta gaitu harritu behar, 1936ko altxamendu militarra hasi zenean, ia bere kide guztiak Errepublikaren alde jarri zirela jakiteak. Gerra garaian talde intelektual hark ez zuen bere ideala alde batera utzi eta, arte sorkuntzatik nahiz lubakitik bertatik, borrokara jo zuen.

Errepublikaren porrotarekin, gerra zibilaren amaieraren ondorioak aski ezagunak dira olerkari gehienentzat eta 27ko Belaunaldiko poetentzat: erbestealdia, herrimina, galdutako aberriaren samina. Amerikako lurretan, emakume eta gizon poeta haiek, aurrerantzean, gerraren zauriak, Espainiarenganako nostalgiak joa zuen lanarekin jarraitu zuten.

Guztiek dute sobera, literatura eta poetikari dagokionez, salbuespenik gabe, 27ko Belaunaldiko sortzaile handien berrikusketa antzeko bat izan nahi duen erakusketa eta aldizkari honetan sartzeko adinako kalitatea.

Apirilak 9etatik 21era

Inaugurazioa

2013ko apirilaren 9an 19:30etan Euskadiko Kutxaren Erakusketa Aretoan

Ordutegia:

  • LANEGUNAK: 18:30etatik 20:30etara
  • LARUNBATAK, IGANDEAK ETA JAI EGUNETAN
    • Goizeetan: 11:00etatik 13:00etara
    • Arratsaldeetan: 17:00etatik 20:00etara

Aldizkari digitala

"Errepublikako olerkariak" erakusketarako argitaratu den aldizkaria. 2013ko apirilak

Deskargatu .pdf-n

Inaugurazioaren bideoak eta argazkiak

Fotos

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423