"Nicolás Guerendiain"
Irungo Errepublikarrak
Balio errepulikarren defentsa eta oroimen historikoaren berreskurapena

Erakusketa "Zine II. Errepublikan"

Erakusketaren kartela

1931ko apirilaren 14an II. Errepublika aldarrikatu zen, demokrazia eta modernitatea ezartzea bilatuz, baita askatasuna; hezkuntza eta aurrerapena; hiritar guztientzako berdintasuna eta eskubide unibertsalak ere.

Erakusketa honekin, Nicolas Guerendiain Irungo Errepublikarren Elkarteak II. Errepublikako zinema ezagutzera eman nahi du. Garai haietan ohikoenak ziren aktoreak eta zuzendariak, baita urte haietan egindako kartel eta film selekzio bat ere. Eta horrekin batera, denboran hurbil samar diren film batzuen irudien selekzioa, tratatzen ari garen garaiari buruzko gaiarekin.

Zinemaren aldetik, II. Errepublika aldarrikatu zenean, merkatu espainiarra ia erabat kolonizatuta zegoen gaztelaniazko atzerriko ekoizpenarekin. Hollywood-eko industria amerikarrak gaztelaniazko filmak egiten zituen merkatu espainiarrarentzat. Garai hartan urtean proiektatzen ziren 300 filmetatik, 250 atzerritarrak ziren, eta 50 bat gaztelaniazkoak ziren eta gainerakoak, azpitituluak jarrita.

Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Ikus-entzunezko Komunikazioko katedradun Román Gubernen ustez, Errepublikako azken aldia “zinema espainiarraren Urrezko Garaia” izan zen, zine espainiarrak zine amerikarrak baino diru gehiago bildu baitzuen lehenengo aldiz. Orduan bakarrik gertatu zen, geroztik ez baita berriro gertatu.

Horren arrazoi nagusia bi edo hiru filmen filmaketa izan zen, berebiziko arrakasta lortu baitzuten eta zine amerikarraren nagusitasuna alde batera utzi baitzuten.

Gure ustez, bidezkoa da 1931n Estatu bat eraikitzeko nahiaren protagonistak izan ziren gizon eta emakume guztiak gogora ekartzea; hain zuzen ere, estatu horretako balore nagusienetako bat, kultura alegia, gizartearen maila guztietan presente egon zedin protagonistak izan zirenak, arreta berezia emanez kaltetuago zeuden gizarte klaseei; Zineak, irudien bitartez, beste toki batzuetara bidaiatzeko elementu bat izan zen, baita jarlekuan eserita beren ametsez eta beste batzuen ametsez disfrutatzekoa ere, ideia berriak iritsaraziz.

Martoak 20etatik apirilak 1era

Inaugurazioa

2012ko martxoaren 20an 19:30etan Euskadiko Kutxaren Erakusketa Aretoan

Lekua: Euskadiko Kutxaren Erakusketa Aretoan

Ordutegia:

  • LANEGUNAK: 18:30etatik 20:30etara
  • LARUNBATAK, IGANDEAK ETA JAI EGUNETAN
    • Goizeetan: 11:00etatik 13:00etara
    • Arratsaldeetan: 17:00etatik 20:00etara

Aldizkari digitala

"Zinea II. Errepublikaren garaian" erakusketarako argitaratu den aldizkaria. 2012ko martxoa.

Deskargatu .pdf-n

Inaugurazioaren bideoak eta argazkiak