logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

  • Hasiera
  • Ekitaldiak
  • Erakusketa "A pico y pala: Destacamento Penal de Irun (1942-1944) • Documentos"

Erakusketa "A pico y pala: Destacamento Penal de Irun (1942-1944) • Documentos"

Panel de la exposición

1942 eta 1944 bitartean, diktadura frankistaren berrehun preso baino gehiagok lan egin zuten Irunen, Olaberria erreka bideratzeko lanetan.

Proiektua “Ferrocarriles y Construcciones ABC” enpresak burutu zuen. Enpresa honek Irunen zuen zigor-destakamentuaz gain, beste bost ezarri zituen Gipuzkoan, eta, gutxienez, beste bost Estatuko beste probintzietan. Lanak, Obra Publikoen Ministerioak ordaindu zituen Gipuzkoako Foru Aldundiaren %25 eko ekarpenarekin.

Preso hauen lana 1938an ezarritako “Patronato para Redención la Redención de Penas por el Trabajo” erakundeak kudeatu zuen. Lan-sistema honek 15.000 preso baino gehiago enplegatu zituen 121 zigor-destakamentutan, 1943an.

Jatorrizko hogeita hamalau probintziako presoek egin zuten lan Irungo zigor-destakamentuan; gehienak Andaluzia, Extremadura eta Astuarisekoak izanik.

“Colonia Penitenciaria del Dueso”, “Prisión Central Tabacalera de Santander”, “Prisión Central de Guadalajara”, “Prisión Provincial de Jaén” eta “Prisión Provincial de Vitoria” espetxetatik ekarri zituzten presoen gehiengoa.

Martxoaren 19etik 31ra

Deskargatu kartela (PDF)

Erakusketaren inaugurazioa

2019ko martxoaren 19ean 19:30etan Laboral Kutxaren Erakusketa Aretoan

Ordutegia:

  • LANEGUNAK: 18:30etatik 20:30etara
  • LARUNBATAK, IGANDEAK ETA JAI EGUNETAN
    • Goizeetan: 11:00etatik 13:00etara
    • Arratsaldeetan: 18:30etatik 20:30etara
Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423