logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Erakusketa "Erbestealdiari begirada"

Panel de la exposición

1939an, erbesterako bidean, muga trumilka zeharkatu zuten errepublikano espainiarrak garaituta, ez ziren garaituak sentitzen izpirituan, borroka jarraitzeko asmo a zuten, herrian bertan eta Pirinioetatik harago ere bai, hiru hamarkada luzeetan, eta behar izanez gero, beraien idealen proba diren iraunkortasunarekin eta eroapenarekin.

Trumilka ihes egiteak hainbat elementu lazgarri ekarri zituen berekin; haien artean, ihes egiten zuen populazioaren etengabeko bonbardaketa; eguraldi txarra, neguaren hotzak areagotua; tresneria bidean utzi behar izatea eta pertsona askorentzat horrek zekarrena, emakumeen kasuan bereziki, bide bazterrean botata uzten baitzuten bizitza osoaren oroigarriak. Gosea, agintari frantziarrek eragindako familien banaketa muga pasa ondoren, eta beste aldean zegoen segurtasunik gabeko etorkizuna. Elementu horiek lehenago eta geroagoko egoera bat markatu zuten erbesteratu askorengan eta, azken batean, horrek erbestearen memoria kolektibo bat sortu zuen.

Ihes egiten duen eta desagertzen ez den mugarik gabeko nazioen nazio bat dira errefuxiatuak. 1939an, milioi erdi bat espainiarrek ihes egin zuten Frankorengandik.

Gaur egun alde handiarekin gainditu da, gerretatik eta gosetik ihes eginez, herrialdeak atzean utzi duten erbesteratuen kopurua, gure lurrean beraien bizitza berriro eraikitzeko toki baten bila.

Martxoaren 21etik apirilaren 2ra

Deskargatu kartela (PDF)

Erakusketaren inaugurazioa

2017ko martxoaren 21ean 19:30etan Laboral Kutxaren Erakusketa Aretoan

Ordutegia:

  • LANEGUNAK: 18:30etatik 20:30etara
  • LARUNBATAK, IGANDEAK ETA JAI EGUNETAN
    • Goizeetan: 11:00etatik 13:00etara
    • Arratsaldeetan: 18:30etatik 20:30etara

Inaugurazioaren argazkiak

Fotos

Proko Gomezek utzitako argazkiak.

Erakusketaren bideoak

Aldizkari digitala

"Erbestealdiari begirada" erakusketarako argitaratu den aldizkaria. 2017eko martxoak

Deskargatu .pdf-n

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423