logo de la Asociación Republicana Irunesa 'Nicolás Guerendiain'

2. Artikulua.-
Hona hemen elkartearen helburuak: BALIO ERREPUBLIKARREN DEFENTSA ETA OROIMEN HISTORIKOAREN BERRESKURAPENA

Jarrai iezaguzu...Logo de facebookLogo de youtubeLogo de twiter

Bilatu:

Erakusketa "Irun Errepublikarra"

Datak: 2006ko apirilaren 4tik - 16ra

Lekua: Euskadiko Kutxaren erakusketa aretoan

Ordutegia:

  • LANEGUNAK: 18:30etatik 20:30etara
  • LARUNBATAK, IGANDEAK ETA JAI EGUNETAN :
    • Goizeetan: 11:00etatik 13:00etara
    • Arratsaldeetan: 17:00etatik 20:00etara

Inaugurazioa: Apirilaren 4an 19:00etan (Argazkiak) | DV 06/04/06 | DV 06/04/14

Irungo kaleeko argazkiak
Kartelak
Kartelak
Irungo humeen marrazkiak gerran eginak
Laminak
Errepublikar artikuloak

IRUN ERREPUBLIKARRA ERAKUSKETAREN AURKEZPENA

Prentsaurrekoan irakurrita (06/03/30)

II. Errepublikaren Aldarrikapenaren 75. urteurrena den honetan, garai hartako idatzizko dokumentuen eta argazkien erakusketa bat prestatu dugu, bereziki Irun ardatz hartuta, eta IRUN ERREPUBLIKARRA jarri diogu izenburua.

Argazkien eta hainbat testuren bidez hogeita hamarreko urte haietan "murgildu" gara, historiaren garai hura hobeto ezagutzeko eta ulertzeko. Orduan Irun izan zena berreskuratu nahi dugu.

Horregatik, Erakusketan, besteak beste, zerak agertzen dira: Irun hiriko kale garrantzitsuenak eta orduan nola izena zuten. Garaiko astekari batzuk. "Etxe merkeak" izeneko Kooperatibei buruzko datuak. Errepublikako Presidente Niceto Alcalá Zamorak hirira egin zuen bisitaldia. Irungo Zentro Errepublikarreko Emakumeen Sailaren sorrera, etab. Azken batean, gai, gertaera, bitxikeria eta, batez ere, Irungo ospetsu batzuen inguruko ibilbidea. León Iruretagoyena, Luís Salís, Coronel Ortega, Cristóbal Errandonea, Florencio Iracheta, Kepa Ordoki, Nicolás Guerendiain, Ramón Ormazabal.... . Pertsonaia kutunak garai zail bati lotuak; itxaropenez betetako garaiak, hasieran, tristeak eta mingarriak gero.

Irundar guztiak gonbidatzen ditugu une haietan "murgiltzera", IRUN ERREPUBLIKARRA Erakusketa bisitatuz.

Erakusketa osatugabea da, ezinbestean, eta ez du islatzen nahi genukeen guztia; izan ere, dokumentu, gertaera eta, batez ere, pertsonaia askok bidegabeko isiltasunaren harria jasan behar izan dute. Batzuei buruzko argazkirik ez dago, eta, beste batzuei buruz, oraindik ere ez dugu datu eta ezagutza nahikorik haien bizitzako gorabeherez; horrek adierazten digu ikerketa-lan ikaragarria dagoela egin beharra oraindik ere.

IRUN ERREPUBLIKARRA Euskadiko Kutxaren Erakusketa-aretoan egongo da erakusgai, apirilaren 4tik 16ra bitartean, biak barne. Lan-egunetan, arratsaldez, eta igande eta jai-egunetan, goiz eta arratsaldez. Ordutegiak hitzartu ahal izango dira kolektiboekin eta institutuekin.

Inauguratzeko, ekitaldi xume eta zabal bat egingo dugu apirilaren 4an, asteartearekin, 19:00etan, aretoan bertan, eta han izango da Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako sailburu Javier Madrazo.

Azkenik, eskerrak eman nahi dizkiegu Erakusketa hau egiten lagundu diguten instituzio, talde eta pertsona guztiei: Irungo Artxiboa, Aranzadi Zientzia Elkartea, Udaleko Kultur arloa, Luis Uranzu Kultur Taldearen argitalpenak eta lagundu diguten guzti-guztiak.

"NICOLAS GUERENDIAIN" IRUNGO ELKARTE ERREPUBLIKARRA

 

 

 

 

Erakusketaren bideoa.

Youtuben ere sar zaitezke Elkartearen beste bideo batzuk ikusteko.

 

 

 

 

Leandro Agirretxe, 1, 4 Lokala
Irungo Palmera-Montero Gizarte-etxean - 20304 Irun
Tel: 669 075 423